Home

Borroka garaia da! webgunerako kolaborazioa, egilea: Herri Sanferminak

Hasteko, esan nahi dugu gaur, ekainaren 17an, sanferminak hasteko 20 egun baino gutxiago falta direnean, oraindik ere ez dela ziurra Iruñeko herri mugimenduak sanferminetarako espaziorik izango ote duen. Oraindik ez dugu baimenik jaso eta lan da lan egon arren airean dago gure planteamendu osoa.

Azpimarratu nahi dugu hilabete luzeak daramatzagula sanferminetako jai ereduaren inguruan hausnarketa eginez, gizartea aldatzeko balioko duen jai eredua, Iruñeko aldaketa soziala gauzatzeko ezinbesteko erronka. Azarotik daramagu erronka handi horrekin, eta baita herri mugimenduaren kohesio lana eginez, eraldaketa sozialean sinisten duten eragile eta norbanakoak Herri Sanferminak plataforman batuz; hiri honetako sektore ezberdinekin elkarlanean 2016ko herri sanferminak eraikiz.

Eragile sozial, talde kultural anitz eta Iruñeko peñak elkarlanean eraldaketa ahalbidetuko luketen 8 baloretan oinarritutako programazioan aritu gara lanean, jai eredua guztiz eraldatzeko. Errekoletak, San Frantzisko eta San Jose plazetan egindako egitaraua ez da ezerren helburu, baizik eta jai eredua eraldatzeko tresna.

Udalak gure egitasmoaren zehaztasunen berri urte hasieratik du. Zilegitasun osoa ematen diogun sanferminetako mahaian parte hartzen egon gara, gure kezkak eta proposamenak azaltzen. Gure ekimenez osatu dugun programazioaren berri ere eman izan diogu udalari, eta aurreko prentsaurrekoan azaldu genuenez Alde Zaharreko hiru plazetan hainbat balore eraldatzaile lantzeko lanetan aritu gara orain arte.

Eragile zein norbanakoon lan boluntario izugarri honen aurrean, tristeki azaldu nahi dugu, udal gobernuko lau alderdiek erreztasun gutxi eman dituztela, jai eremuan eraldaketa sozialari eman dioten garrantziaren parekoa. Eraldaketa soziala jai eredutik ere gauzatu behar da, orain arteko sanferminetako eredua izugarri kaltegarria izan baita aspektu askorengatik. Eta eraldaketa soziala herri mugimendutik etorriko da ezinbestean, aldaketa instituzionalarekin batera, “Aldaketaren alderdiek” hala nahi badute behintzat. Baina kasu honetan alderdien aldebakarreko erabakiek eta interes propioek gehiago balio izan dute herri mugimenduak eraldaketari egin dion aportazioa baino.

Alderdiek ez gaituzte onartu subjektu legitimo bat bezala, eta hori islatu da ez soilik ordutegian izandako desadostasunekin, gehiago ere izan dira liskar iturri:

Hasteko, ez dugu konpartitzen sanferminetarako hilabete baten faltan, plazak esleitzeko lehiaketa publikoa egitea, eta gainera, sanferminetako mahaian parte hartzen dugun eragileekin aldez aurretik kontrastatu gabe egitea. Honek Iruñeko eragileak lehiaketara bideratu zituen, guztiz aurka gauden lehiaketa batera, hiriari aportazio bat egiten dugun eragileak aurrez aurre jartzen baikaitu. Lehiaketa horrek eragileon legitimazioa kentzen digu hiria eraldatzeko saiakeran, eta are gehiago, eragileok sanferminetako mahaian daukagun partehartzearen deslegitimazioa suposatu zuen, gure hitza ez baitzen kontuan hartu.

Egindako hausnarketaren baitan, ondorioztatu genuen orain arteko eredu nokturno eta kontsumistarekin amaitu behar genuela. Egun osoko eta publiko guztiei bideratutako egitaraua osatzen jardun gara, kontzertu handiak murriztuz eta ordutegi zentzudunak planteatuz. Ez dugu udalak ezarritako ordutegiak baino beranduagoko ekitaldirik programatu, bat eginez ordutegirik zentzuzkoena hori denaren ideiarekin. Ulertzen dugulako ere alde zaharreko bizilagunek bizi izan duten egoera orain arteko jai ereduarekin. Hain zuzen ere, eredu hori eraldatzeko hautua hartu dugu guk ere, eta makro-guneak hustutzearen aldeko apustua egin dugu, jaia deszentralizatuz alde zaharreko plaza ezberdinetan.

Ez dugu ulertzen Aldaketaren Alderdiek hainbeste traba jarri izana jai ereduaren eraldaketan ari garenoi. Ematen du “aldaketaren alderdi” izena jarri duten batzuek ez dutela ulertzen aldaketa herritarrokin izango dela edo ez dela aldaketarik izango. Lekuz kanpo daude UPN-ren garaikoak diren jarrera kazikil horiek. Herritarroi aldaketa egiten utz gaitzatela eskatzen diegu, gure ordezkari direlako gure botoei esker.

Nahiz eta oraindik udalaren erantzunik ez izan, aurrera egin beharrean aurkitzen gara, eta horregatik herri sanferminetako egitaraua aurkeztera etorri gara, aurrera eramango dugun egitaraua.

————

Para empezar, queremos decir, que hoy, a dia 17 de junio, a menos de 20 dias de empezar los sanfermines, no está claro si el movimiento popular de Iruñea va a llevar a cabo su programación de sanfermines populares. No hemos recibido permiso, y a pesar de haber estado trabajando duro por realizar una oferta transformadora, todo el planteamiento está en el aire.

Queremos subrayar que llevamos meses haciendo una reflexión sobre el modelo festivo en esta ciudad, un modelo que sea herramienta para el cambio social que tanto ansiamos. Desde noviembre llevamos con ese debate, y haciendo también un ejercicio de cohesioen entre las diferentes espresiones del movimiento popular de Iruñea, dando sus frutos en la creación de la plataforma Herri Sanferminak.

Hemos estado trabajando con los 8 valores definidos como pilar de todas nuestras acciones, valores que hacen su gran aportación a la transformación social, valores que han sido fruto de la reflexión entre las peñas de Iruñea, grupos culturales diversos y colectivos sociales de diferente ámbito. Las tres plazas propuestas para llevar a cabo nuestra programación no son un objetivo, como ya hemos repetido varias veces, son la herreamienta, válida o no, ya se verá para transformar de base el modelo festivo impuesto por UPN.

Los grupos políticos del gobierno municipal saben de nuestro trabajo desde principios de año. Hemos estado participando en la mesa de los sanfermines, a la que le damos toda nuestra legitimidad. Hemos ido informando de todos los pasos que dabamos, donde, como y para qué estabamos trabajando por un modelo festivo diferente.

A pesar del trabajo voluntario de tanta gente de Iruñea, y la ilusión por transformar los sanfermines, los partidos politicos del ayuntamiento no han dado ninguna facilidad para llevarlo adelante, la misma importancia que le dana la transformación social desde el modelo festivo. Es imprescindible darle la vuelta al modelo festivo que hemos tenido hasta ahora, ya que ha sido tremendamente dañino para nuestra ciudad y nuestra sociedad. Y la transformación del modelo festivo vendrá irremediablemente desde la ciudadanía, desde el movimiento popular, de la mano del ayuntamiento del cambio si es realmente lo que quiere. Si no, les pedimos a los partidos que lo conforman que dejen de poner trabas a las iniciativas ciudadanas y dejen trabajar a quien tiene ganas realizar una transformación social profunda. En este caso, las decisiones partidistas y unilaterales se han impuesto a la aportación sincera y militante que hace el movimiento popular.

Algunos partidos no nos han dado legitimidad como sujeto para el cambio, y
eso se ha trasladado en desacuerdos con nosotras pero también entre los partidos.
Nosotras queremos denunciar esa actitud que ha llevado al ayuntamiento a realizar un concurso a falta de un mes para sanfermines para la adjudicación de las plazas. Nos parece una chapuza poner al movimiento popular a competir por unas plazas, ya que no se tiene en cuenta la aportación que se pretende realizar desde herri sanferminak, además vuelve a reproducir el modelo de gestón de UPN. Además supuso la delegitimación del marco de decisión que es la mesa de sanfermines, ya que fue una decisión totalmente unilateral del ayuntamiento.

También concluímos que habia que acabar con el modelo nocturno y consumista que hemos tenido hasta ahora. Hemos estado realizando una oferta de programación para todo el dia y todos los publicos, disminuyendo los grandes conciertos y fijando unos horarios cuanto menos aceptables. No hemos traspasado en ningún caso los horarios fijados por el ayuntamiento en otros espacios, coincidiendo en que ese era el horario mas lógico. Además entendemos la situación que tienen que sufrir los vecinos de Iruñea en sanfermines, con el modelo festivo habido hasta ahora. Es por ello por lo que apostamos por otro modelo festivo, y también acemos nuestra aportación en este sentido, que algunos partidos no han sabido valorarla. No entendemos como los partidos del cambio han podido poner tantas trabas a una gran parte de la sociedad que quiere transformar el modelo festivo. Parece que algunos partidos políticos no entienden o no quieren entender que el cambio se dará de la mano de la ciudadanía o no habrá cambio. Están fuera de lugar las actitudes caciquiles de la época de UPN. Les pedimos que dejen trabajar a quien quiere trabajar por la transformación social.

Aunque no hemos recibido respuesta acerca del permiso, nos vemos en la situación de presentar nuestra programación de los sanfermines populares de 2016, una programación que intentaremos llevar adelante.

EGITARAUATXIKI

Orain herri sanferminetako programazioa aurkeztera pasako gara. Plazaz plaza baloreak lantzeko erronka ardatz izan da ekimenak definitzeko orduan.

San Jose plaza

Autogestiorako eta partehartze zuzenerako gunea dugu San Jose plaza. Oholtza eta barra herrikoia izanen dugu bertan. Eta baita mahaiak, aulkiak, sukaldatzeko tresneria ere. Nahi duenak bere janaria eraman eta bertan bazkaltzeko aukera izanen du. Alde Zaharreko komertzio txikietan erosketak egiteko eta gero San Jose plazan sukaldatzeko eta bazkaltzeko deialdia egiten dizuegu. Modu honetan auzoari hauspoa emanen genioke eta aldi berean Sanferminek behar duten parte hartze zuzena bermatuko dugu.
Uztialaren 6an txupinazo aurreko hamaiketakoarekin estreinatuko dugu gunea. Modestorekin dantzaldia, txistularien alardea eta dantzaldiak izanen ditugu goizetan. Eguerdian, bazkari herrikoi irekiez gain, Orreaga fundazioaren bazkaria, peña ezberdinen bazkariak, gazte bazkaria, bazkari internazionalista eta abar izanen ditugu. Arratsaldetan dantza-kantuz herrikoia, Kiki Bordatxo, Rojo Cancionero, Boisseko dantzariak, Bat-batean bertso musikatuak eta abar izanen ditugu. Eta iluntzetan The Trikiteens, Oharkabe, Oskar Benas, Joseba Irazoki edo Ostatu ibiltaria aipatzeko.

San Frantzisko plaza

Izaera anitza izanen duen plaza. Alde batetik oholtza eta barra herrikoia izanen dugu bertan eta zuzeneko emanaldi asko eskainiko ditugu. Egun osoan zehar kontzertuak, dantzaldiak, , bakarrizketak, antzerkiak, umeentzako tailerrak, pailazoak, zirkoa, aztiak… Gune honetan umeei arreta berezia eskainiko zaie. Egunero egitarau zehatza eskainiko diegu umeei eta honetaz gain puzgarriak eta jolasten ibiltzeko esparrua izanen dute. Erraldoien konpartsak ere bere eginen du gunea eta egun batzuetan bertan dantzatzen izanen ditugu.

Honetaz gain goizean egunero EH irratiak zuzeneko saioak burutuko ditu, musikariei zuzeneko elkarrizketak eginez eta baten batek musika zuzenean ere eskainiko du. Ikusleentzako eserlekuak egonen dira. Hori guztia gutxi balitz jantoki ekologikoa ere bertan izanen dugu. Egunero menu bereziak, bokatak, pizzak…, prezio herrikoietan bazkaltzeko eta afaltzeko aukera izanen dugu. Gure produktu guztiak bertakoak eta ekologikoak izanen dira. Modu honetan kontsumo arduratsua eta adeitsua bultzatuko dugu, bertako produktu ekologikoen kontsumoa sustatuz.

Emanaldiei dagokienean, Circo Dabitxi, Lastotanekin arte-lan herrikoiak, Malas
compañias zirkoa, Hodei magoa, dantzari txikien irteera, eta Dindaiaren ekimenak izanen ditugu besteak beste haurrentzako eskaintza bezala. Kontzertuak, aldiz, Los Tajudos del Norte, Neurona t’erdi dj iruindarrak, Ebri Knight kataluniarrak, Evil Killers, El sonido de la Metralla, Potato, Iseo&Dodo sound, La Furia, The Allnighters, Estricalla, The Real McKenzies edo 13Krauss izanen dira.

Errekoletak plaza

Batez ere bermutaren orduan eta arratsalde eta gauetan mugimendua izanen duen gunea. Oholtza eta barra herrikoia izanen dugu bertan ere baina baita terrazatxo bat ere. Goizetan artisau azokak eta azoka gastronomiko ekologikoak egonen dira. Sukaldean frijituak eta bokatak eskainiko ditugu, beti ere gure apostua bertako produktuak eskaintzea izanen delarik. Bertako musika eta kultura sustatzeko gunea izanen dugu hau. Orain arte tokia izan ez duten Iruñerriko musika talde txikiek bere gaitasun osoa erakutsiko digute. Beraiek ere espazioa merezi baitute.

Esaterako DJ Toni Pedrosa, DJ Aitor Etxebe, DJ Tania TNT, Bastardix, Sorkun, Afu, Euskabaret, Elorri Folk taldea, Bourbon kings, Zezé, Smog, Arcada Social, Lur Jota, Adriana Olmedo Play Back, Skabidean, Saskarrak eta Akhort taldeak.

Ekimen partehartzaileei garrantzia berezia eskaini nahi diegu, eta horretarako San Jose plazako I. Mus txapelketa herrikoia nabarmendu nahiko genuke uztailaren 12an, plaza bereko bazkari herrikoiak, edo 13ko kalderete lehiaketa edo Errekoletak plazako Play Back lehiaketa.

Informazio geiago eta ekimen parte hartzaileetan izen emateko aukera herrisanferminak.eus webgunean izanen duzue.

Jai herrikoi, parte-hartzaile, anitz, euskaldun, ekologista, antikapitalista, kultural eta parekideen alde. Gora Herri Sanferminak! Gora Herri Mugimendua!

ONA6

One thought on “Herri sanferminak – San Fermines populares

UTZI ERANTZUN BAT - DEJA UN RESPUESTA

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s