Home

Borroka garaia da! webgunerako kolaborazioa, egileak: Eleak / auziperatuak

(debajo en castellano)

AUZIPERATUAK

2014ko Martxoaren hiruan, Troikak (Europako Banku Zentralak, Europar Komisioak eta Nazioarteko Diru Funtsak osatutako hirukoteak) bilera egin zuten Bilbon. Guggenheim museoan, Troikako ordezkariez gain agintari ugari ere bildu ziren: Espainiako erregea, Mariano Rajoy, Iñigo Urkullu, alderdietako ordezkariak, enpresariak, nazioarteko enpresetako eta banku nagusietako buruak… Global Forum Spain topaketari Global Forum Spain izen arranditsua emanez.

Troika bera eta baita enpresariak, bankariak eta enparauak, ez ditu inork “aukeratu” inoren “ordezkari izateko”. Ordea, Estatuei, instituzioei eta herritarroi, jendarte eredu jakin bat inposatzen digute. Azken urteotan zehazki, eredu neoliberalean sakondu eta eskubide sozialik gabe uzten ari dira gizartea, murrizketaz murrizketa.

Goi-bileran biltzen ziren horiek ordezkatzen duten jendarte ereduaren eta ezartzen aritu diren politika sozioekonomikoen aurka, hainbat ekimen antolatu ziren egun hartan. Ekimenetan jendetsuena, milaka pertsona batu zituena, Gune plataformak deitutako manifestazioa izan zen. Euskal Herriko gehiengo sindikalak eta hainbat herri mugimenduk osatzen zuten plataforma. Eguerdiko manifestazioan, egun osoan oro har eta hiriko puntu ezberdinetan, istiluak izan ziren poliziaren eta Troikaren aurka azaltzen ginen herritarron artean, honen ondorioz hainbat atxilotu izan ziren.

Bitartean, Guggenheim museo gotortuan, metalaren usaia zuen bake giroan, agintarien hitzartzeak izan ziren bat bestearen atzetik. Esaterako, Nazioarteko Diru Funtsaren zuzendari nagusi Christine Lagardek “Espainiak lan erreforman-sakondu behar du” bota zuen, Eurotaldeko lehendakari Jeroen Dijsselbloemek “doikuntzekin jarraitzeko ausardia politikoa” eskatzen zuen, edo BBVAko lehendakari Francisco Gonzalezek “autokonplazentzia” ekidinez “erreformetan eta konpetibitatearen sustapenean” sakontzen jarraitzea aldarrikatzen zuen.

Bi urte baino gehiago pasa dira honen aurka manifestatu ginenetik. Ahaztu ditugu gertakariak gehienok. Baina ondorio errepresiboak ez dira iragan. Orotara 13 pertsona izan ginen atxilotuak edo auzipetuak 2014ko martxoaren 3an Bilbon. Guztiei delitu larriak leporatu zitzaizkigun. Bi adin-txikiko bakoitzari “komunitatearen aldeko” 100 lan-ordu eta milaka euro eskatzen zitzaizkien ustezko kalteengatik. Biak absolbituak izan ziren proba faltagatik. Hirugarren pertsona baten aurkako kausa ere artxibatuta dago honezkero, berriz ere proba faltagatik. Beste bi prozedura akordio bidez itxi dira. Beste baten prozedura absoluzioarekin amaitu da. Baina, oraindik 6 pertsona daude epaiketaren zain. Hauen aurkako eskaerak zehaztuta daude jada: txikiena 2 urtetakoa da, handiena laukoa, orotara 18 urteko espetxealdia eta 300.000 euro inguru kalteetan seirentzat. Leporatzen zaizkien ustezko delituak, lesioak, atentatua eta desordena larriak dira. Hauetatik bi epaiketa data dakizkigu, bata Uztailaren 19an eta bestea Irailaren 29an.

ELEAK /LIBRE

Eskubide zibil eta politikoen aldeko Eleak/Libre dinamikatik, prozedura hauek guztiak salagarriak eta bidegabeak direla adierazi nahi dugu.

2014ko Martxoaren hiruko artan, manifestarien protestarako eta adierazteko eskubideak egituraz izan ziren urratuak. Gu guztionak diren eskubideak. Izan ere, deialdiak indargabetu nahian kilometrotako “segurtasun-espazioa” ezarri zuen Ertzaintzak goi-bileraren inguruan, eskubiderik gabeko espazioa. Atxiloketa eta inputazioak militarki gotortutako hiri batean eman ziren, non Ertzaintzak oinarrizko eskubideen suspentsioa ezarri zuen, epaitegiek eskubide horiek indarrean berrezartzeko ezer egin ez zuten bitartean. Eta ironikoki, epaitegi horiek berak dira 13 herritarren aurkako prozedurak abiatzen dituztenak, noren eta Ertzaintzaren txostenak ontzat hartuz.

Bestetik, Akusazioen ahultasuna nabaria da oro har, eta frogarik eza arau. Adibide bat behintzat aipatuz, hiru pertsonari gertaera berdinagatik lesioak, atentatua eta desordena larriak leporatzen dizkio Ertzaintzak. Poliziaren kontakizuna zuzenean faltsua da… hainbesteraino ze, hiru pertsonetako bat, ordu horietan Bilbon ere ez zegoen. Ahultasun eta frogarik ez izate horretatik orain arteko errugabetasun sententziak. Ertzaintzaren txostenetako batzuetan behintzat, gezur agerikoak jasotzen dira.

Azkenik, ustezko delitu horientzat Zigor Kodeak berak aurreikusten dituen zigorren gogorkeria ere salatu nahi dugu. Zigor-zuzenbidearen oinarrizko printzipio teoriko bat da zigorrak delituarekin proportzioa gorde behar duela. Ordea, zein proportzionaltasun motara ohitu gara azken hamarkadetan? Sei urtetik gorako espetxealdiak lan politikoa egiteagatik, bat eta lau urte artekoak txioak idazteagatik, milaka eurotako isunak margoketengatik… Ohitu egin gara, baina ez dago soberan gure buruei oroitaraztea: Hau ez da normala! Salbuespen iraunkorraren paradigmaren barnean soilik uler daiteke gogorkeria hau. Etsaiaren zigor-zuzenbidea, pobretuen eta disidente sozial eta politikoen aurkako gerra legala.

Guzti honegatik, auzipetuak eta gure eskubideak defendatu beharra aldarrikatzen dugu. Beraz, adi epaiketen aurrean egingo diren mobilizazioei.

TROIKAREN GAINETIK, DENOK LIBRE!
———–
AUZIPERATUAK

El 3 de Marzo de 2014, la Troika (el Banco Central Europeo, la Comisión Europea y el Fondo Monetario Internacional) se reunieron en el Guggenheim de Bilbao. Además de la Troika, también acudieron a la reunión varios mandatarios como el rey de España, Mariano Rajoy, Iñigo Urkullu, representantes de partidos, directores de bancos los mayores bancos y bancos internacionales … Dándole al encuentro el arrogante nombre de Global Forum Spain.

Nadie a “elegido” a la Troika ni a los empresarios, banqueros y restantes, para ser “representantes” de nadie. Pero, imponen un modelo de sociedad a los Estados, instituciones y ciudadanas. Con los recortes aplicados estos últimos años, han profundizado en el modelo neoliberal y nos están dejando sin derechos sociales.

Aquel día se organizaron diferentes movilizaciones para protestar en contra de las políticas socioeconómicas que aplican y el modelo de sociedad que representan los reunidos en aquella reunión. El acto mas populoso fue la manifestación llamada por la plataforma Gune, plataforma formada por la mayoría sindical de Euskal Herria y ciertos movimientos populares. Tanto en la manifestación del mediodía como durante el día en general, hubo varios incidentes en diferentes puntos de la ciudad entre la policía y las ciudadanas que nos posicionábamos en contra de la Troika, y a consecuencia de esto hubo varias detenciones.

Mientras que la gente se movilizaba, en el fortificado Guggenheim los discursos de las autoridades tomaron el protagonismo. El director del Fondo Monetario Internacional Christine Lagarde decía que “España tiene que profundizar en la reforma laboral”, el presidente del Eurogrupo Jeroen Dijsselbloem pedía “osadía política para seguir con las reformas” o el presidente de BBVA Francisco Gonzalez evitando la “autocomplacencia” reivindicaba seguir profundizando en “las reformas y el impulso de las competencias”.

Han pasado mas de dos años desde que nos manifestamos en contra de todo esto. Muchas habrán olvidado los sucesos. Pero las consecuencias represivas no han terminando. En total, 13 personas fuimos detenidas o imputadas el 3 de Marzo de 2014 en Bilbao. A todas se nos responsabilizaron delitos graves. A los dos menores de edad les pidieron 100 horas de trabajo “a favor de la comunidad” y miles de euros por los supuestos daños. Los dos fueron absueltos por falta de pruebas. La causa de una tercera persona también fue archivada por falta de pruebas. Dos de los procedimientos han sido cerrados mediante un acuerdo. Y otro de los procedimientos termino con la absolución. Pero todavía son 6 las personas que están a esperas de juicio. Las peticiones contra estas personas están determinadas, la menor es de 2 años de cárcel, y la mayor de 4, en total les piden 18 años de prisión y 300.000 euros en daños para los seis. Los supuestos delitos que se les acusan son lesiones, atentado y desordenes graves.
Por ahora sabemos dos fechas de estos juicios, uno el 19 de Julio y el otro el 8 de Octubre.

ELEAK /LIBRE

Desde la dinámica a favor de los derechos civiles y políticos Eleak/Libre, queremos manifestar que todos estos procedimientos son denunciables e injustos.

En primer lugar, las detenciones e imputaciones de aquel día fueron producidas en una ciudad militarmente tomada, donde la Ertzaintza estableció la suspensión de nuestros derechos fundamentales y los juzgados no hicieron nada para restablecer dichos derechos. Irónicamente, son esos mismos juzgados los que han puesto en marcha los procedimientos contra 13 ciudadanas, aceptando los informes de la Ertzaintza.

En segundo lugar, es evidente la debilidad de las acusaciones, siendo norma la falta de pruebas. Por poner un ejemplo, tres personas están acusadas de lesiones, atentado y desordenes graves por el mismo delito. El relato de la policía es falso… tan falso que, una de las tres personas a esas horas no estaba en Bilbao. He hay la razón para las sentencias absolutorias, la debilidad de las pruebas y la falta de ellas. En algunos de los informes de la ertzaintza, encontramos mentiras evidentes.

Por ultimo, también queremos denunciar la dureza de las sanciones que prevé el Código Penal para estos delitos. Es un fundamento básico del derecho penal que las sanciones previstas tiene que guardar proporción con el delito. Pero, a que clase de proporcionalidad nos hemos acostumbrado en las ultimas décadas? Seis años de prisión por hacer trabajo politico, entre uno y cuatro años por twittear, denuncias de miles de euros por hacer pintadas… Nos hemos acostumbrado pero no esta de mas recordarnos que esto no es normal! Esta des-proporcionalidad solo se puede entender en los paradigmas de las excepciones permanentes y el derecho penal del enemigo, en el cual predomina la guerra en contra de la disidencia social, política y económica.

Es por todo esto que queremos reivindicar la defensa de las encausadas y de nuestros derechos. Por tanto, antenas a las movilizaciones que se harán ante estos juicios.

TROIKAREN GAINETIK, DENOK LIBRE!

UTZI ERANTZUN BAT - DEJA UN RESPUESTA

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s