Home

U1 MOZAL LEGEA (orokorra)(1)

(debajo en castellano)

Borroka garaia da! webgunerako kolaborazioa, egileak: Aitor Gutierrez, Maider Caminos, Haizea Nuñez, Aitor Korres ( Gasteiz, Iruñea, Bilbo eta Donostiako Uztailaren 1eko mobilizazioen antolatzaileen izenean)

Datorrenuztailaren 1ean, urteurren tristea beteko da. Urtebete izango da Espainiako Gobernuak, “aholkulari ezezagunen eskutik, zigor legedi penagarria sortu zuenetik”. Gainera,“XX. mendeko iturri txarrenetatik edaten duten proposamenekin eta korronte autoritarioenetatik eta atzerakoienetatik dator”.

Ez dira gure hitzak, Espainiako estatuko 35 unibertsitateko Zigor Zuzenbide arloko 70 katedradunenak baizik. Tradizioz kontserbakorra izan den eremu akademiko horretatik dator Gobernuaren zigor-arloko erreformaren aurkako testua. Irmoki aipatzen zuten: “errotik eta salbuespenik gabe, Segurtasun Pribatuaren Legea, Herritarren Segurtasuna Babesteko Legea eta Zigor-arloko erreformak bertan behera uzteko beharra dago”.

Mozal Legearekin –Herritarren Segurtasuna Babesteko Legea–, poliziari oraindik ere botere gehiago eman zaio, akusatzaile eta epaile papera haren esku utziz. Hori nahikoa ez eta izugarri biderkatu dira aurretik ezarrita zeuden lege-urraketengatik jarritako isunen zenbatekoak. Lege-hauste berriak sortu eta gehitu dira, kasualitatez, eragile sozialen protesta molde berrien neurrira prestatutakoak; horiei, gainera, neurririk gabeko zigor ekonomikoak lotu zaizkie (etxe kaleratze edota atxiloketen aurkako mobilizazioak, instituzioen aurrean egindako mobilizazioak, autoritateei zuzendutako kritikak, polizien jardueren grabaketen emisioak zigortzen dituztenak…). Instituzioak, agintaritza publikoak zein polizia blindatu egin dira, kritika eta desadostasun sozialaren aurrean. Eta askoz ere gehiago.

Zigor Kodearen erreformarekin, bizi osorako kartzela-zigorra inposatu da, zigorra “delinkuente” edo “gaizkilearen” araberakoa egin da eta ez delituaren araberakoa.Teorikoki borroka armatuaren aurka hamarkadetan garatu den salbuespen legedia egonkortu egin da, borroka molde hori desagertu bada ere. Jihadismoaren aurkako gerraren izenean, berme juridikorik gabeko antiterrorismoaren atala puztu da. Zirrikitu horretatik, disidentzia politikoari, pobreziari eta migrazioei zigor zorrotzagoak jartzea justifikatu da. Adibidez, desordena publikoengatik gehienezko zigorra 3 urtetatik 6 urtera igo da, edozein ebasketa edo argia “pintxatzea” delitu bihurtu dute eta migratzaile pobreak –aberatsak beti aberats– kanporatzeko erraztasunak jarri dituzte. Eta askoz ere gehiago.

Zerrenda luzeegia da artikulu bakar batean osoki jorratzeko. Segurtasun Pribatuaren Legearekin, aurrekoak baino hilabete batzuk lehenago indarrean sartu zena, segurtasun eskubidearen pribatizazioa eta espazio publikoaren militarizazioa garaile atera dira. Polizia autonomikoak, foralak zein udaltzaingoak militarizazio prozesu sakonak bizi dituzte. Herri eta hirien ordenantza zibikoek espazio publikoaren erabilera murriztu egiten dute, sarekadak eta zigorrak zenbait txiolariren kontra bideratu dituzte…

Itxuraz independenteak diren arma juridiko horiek sistema oso baten parte besterik ez dira: salbuespen politika iraunkorra da. Hau da, demokraziaren teorian salbuespen-egoeraren aurreko erantzun gisa prestatzen dena, denboran mugatua eta zehazki araututako oinarrizko eskubideen etenaldia izan beharko lukeena, arau bihurtu da, ohiko, gure eguneroko errealitatean.

Politika horiek sostengatzen dituen zuzenbideari, urte bat beteko duten lege hauei bezalaxe, etsaiaren zigor zuzenbidea deitu izan diote. Eta nortzuk gara etsaia? Ordenamendu sozial hau kritikatu eta desadostasuna adierazten dugunok bihurtzen gaituzte etsai, sistema honek prekarizatutakoak eta txirotuak gara etsaiak.
Etsaiaren zigor zuzenbidea lagunaren zigor zuzenbidearekin batera dator beti, txanpon anker beraren beste aldea baita: zerga-ihesak, delitu izateko, 120.000€tik gorakoa izan behar du; supermerkatuan lapurtzea edo pobrezia energetikoari aurre egiteko argia “pintxatxea”, berriz, lehenengo eurotik da delitu.

Disidentzia eskubidea berreskuratu beharra dugu. Horregatik, amaitu berri diren hauteskundeen ondotik osatuko den estatuko Gobernuari, hori edozein dela ere, exijitzen diogu aipatu legeak indargabetu ditzala. Bien bitartean, euskal erakundeei, ez ditzatela aplikatu. Izaten ari da mugimendurik bide horretan. Iragan astean konpromiso hori adostu zuen Gasteizko Legebiltzarrak. Pozten gara hartutako erabakiaz, eta hurbiletik jarraituko dugu errespeta dadin. Hori bai, modu kontsekuentean joka dezala ere aldarrikatzen dugu, kasurako, martxoaren 31ra arte Ertzaintzak Mozal Legearen bidez jarritako 3.959 isunak bertan behera utziz. Duela zenbait aste, informatzeagatik isuna jaso zuen Ahotsa komunikabideak eskaera berbera egin zuen Nafarroako Legebiltzarrean. Eta Udaletxeei ere zuzentzen gatzaizkio, ez baitira gutxi Mozal Legea aplikatu edo aplikatzearekin mehatxu egin duten udaltzaingoak.

Baina ondotxo dakigu, beste inori exijentziak eta konpromiso eskaerak egitetik harago, ardura nagusia geurea dela, herritar xume eta arruntona, behetik gora eragiten dugunona. Gure presioak eta erabakitasunak soilik ahalbidetu dezakete disidentziarako, protestarako eta bestelako errealitateak eraikitzeko eskubideak berreskuratzea. Uztailaren 1a alferrik pasatzen utzi behar ez dugun aukera da: Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan legedi antisozial honi guztiok batera planto egiteko antolatu diren ekimenetan parte hartzeko deia egin nahi dugu. Lau hiriburuetan ekimen ezberdinak garatuko ditugu, baina oinarri berarekin: Mozal Legeei Ez. Lege injustuak desobeditu.

————

LEYES MORDAZA. Triste Aniversario

El próximo uno de julio se cumplirá un triste aniversario. Un año desde que el Gobierno Español diese “a luz una pésima legislación (penal) de la mano de ignotos asesores”, con propuestas que “beben político criminalmente de las peores fuentes del siglo XX, de las corrientes más reaccionarias, más autoritarias”.

No son palabras nuestras, sino de 70 Catedráticos de Derecho Penal de 35 universidades del Estado -un ámbito académico tradicionalmente conservador- que suscribieron conjuntamente un durísimo texto contra las reformas penales del gobierno. Abogaban sin ambages por “derogar, de raíz y sin excepciones, las leyes de seguridad privada, seguridad ciudadana y la nueva reforma penal”. (http://www.ub.edu/dpenal/recursos/TEXTO%20FINAL2.pdf).

Con la Ley Mordaza – Ley de Seguridad Ciudadana – se otorgó (aún) más poder a las policías en su doble papel de acusador y juez; multiplicaron las cuantías económicas de las infracciones ya contempladas anteriormente; se introdujeron nuevas infracciones, con elevadísimos castigos económicos, “casualmente” a la medida de las formas de protesta desarrolladas por el movimiento asociativo a lo largo de los últimos años (contra deshaucios o detenciones, movilizaciones frente a instituciones, críticas a las autoridades, grabaciones de actuaciones policiales…); se blindaron instituciones, autoridades públicas y policía frente a la crítica y el descontento social. Y mucho más.

Con la reforma del Código Penal se impuso la cadena perpetua; se profundizó en el castigo en función del “delincuente” y no del delito; se mantuvo toda la legislación de excepción desarrollada durante décadas en teoría contra una lucha armada que en cualquier caso ya hacía años había desaparecido; se desarrollo aún más este apartado antiterrorista sin garantías jurídicas, ahora en nombre de la lucha contra el yihadismo; se intensificaba el castigo contra la disidencia política (p. ej. Subiendo el ĺimite de pena de cárcel por desordenes públicos de 3 a seis años) contra la pobreza (p .ej. convirtiendo en delito todo hurto o el pinchar la luz) y contra la inmigración (la pobre, no la rica, p. ej. criminalizando el top manta o facilitando la expulsión). Y mucho más.

La lista es demasiado extensa como para poder tratarla en un único artículo: Con la Ley de Seguridad Privada, que entró en vigor unos meses antes que las anteriores, se avanzó en la privatización del derecho a la seguridad y en la seguridad entendida como militarización del espacio público; continúan profundizándose los procesos de militarización de policías autonómicas, forales y municipales varias; decenas de ordenanzas cívicas de pueblos y ciudades restringen el uso del espacio público; redadas y condenas contra decenas de usuarios de twiter…

Estas armas legales aparentemente independientes forman un todo para el que ya hace tiempo se encontró un nombre muy adecuado: políticas de excepción permanente. Es decir, lo que en teoría democrática debiera ser, en todo caso, una suspensión excepcional de derechos básicos en respuesta a una situación excepcional, limitada en el tiempo y estrictamente regulada, convertida en norma, en cotidianidad, en la realidad nuestra de cada día.

Al derecho que sustenta jurídicamente estas políticas, como las leyes cuyo aniversario “celebramos”, se le ha denominado derecho penal del enemigo. ¿Que quienes somos las enemigas? Las personas que disentimos y criticamos este orden social, y las precarizadas y empobrecidas por el mismo.

El derecho penal de la enemiga siempre viene acompañado del derecho penal del amigo, es la cara opuesta de la misma falsa moneda: La evasión fiscal, tiene que superar los 120.000 euros para ser delito; el hurto en un supermercado o el pinchar la luz para hacer frente a la pobreza energética, delito desde el primer euro.

Es necesario recuperar el derecho a la disidencia. Por ello, exigimos al Gobierno Español que que se conforme tras las elecciones recién finalizadas, sea del color que sea, que derogue estas leyes. A las instituciones vascas, entretanto, que no las apliquen. Ya está habiendo movimientos en este sentido. La semana pasada tomaba este compromiso el Parlamento vasco. Nos alegramos de estos posicionamientos, y estaremos atentas a su cumplimiento. Eso si, también reivindicamos que se actúe consecuentemente. Es decir, que se retiren las 3959 multas por aplicación de la Ley Mordaza que ha incoado hasta el 31 de marzo la Ertzaintza. La misma petición de no aplicación se realizó al Parlamento Navarro hace unas semanas por parte del medio informativo Ahotsa, multado por ejercer su derecho a informar. Y también nos dirigimos a los ayuntamientos en este sentido. No son pocas las policías municipales que han aplicado o han amenazado con aplicar la Ley Mordaza.

Pero más alla de exigencias e interpelaciones a terceros, la mayor responsabilidad en nuestra, de las personitas de a pie. De nuestra presión y determinación dependerá que recuperemos nuestro derecho a disentir, a protestar y a construir realidades alternativas. El uno de julio tenemos una oportunidad para encontrarnos y juntas plantar cara a esta legislación antisocial, participando en las convocatorias en las cuatro capitales de Hego Euskal Herria. Cada una diferente, pero con una base compartida: No a las leyes mordaza. Lege injustuak desobeditu.

UTZI ERANTZUN BAT - DEJA UN RESPUESTA

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s