Home

etxebizitza_eskubidea

Elkartzen

Eraikuntza basatiarekin bukatu beharra dugu, egungo eraikuntza eta kontsumo eredua zalantzan jarriko duen jendarte burujabe bat eraikiz.

Eraikuntza basatia ez da soilik hondamen soziala, baita ingurugiro eta ekonomi hondamena ere. Hortaz gain, egungo krisi eta bazterkeria egoera honetara ekarri gaituen faktore garrantzitsuena da.

EZIN DAITEKE NEGOZIOA EGIN ESKUBIDE SOZIALEN KONTURA.

Sentsu honetan, ez Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Lurraldearen antolamendurako gidalerroek edota Etxebizitza Legeak ezta Nafarroako lege proposamen berriak ere, ez dute etxebizitza hutsa mobilizatzeko inungo asmorik, honela etxebizitza gehiagoren eraikuntza injustifikatuarekin jarraituz. Zergaitia argi dago, negozio egiten jarraitu nahi dute gure eskubideen kontura.

Herritarron partehartzearekin idatziak izan beharko liratezkeen Lurraldearen Antolamendurako Gidalerroei dagokienez, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako gobernuak erabaki du aldebakarrez herrietan eraiki beharreko etxebizitza kopurua, inorekin kontrastatu gabe. Horrek argi adierazten digu ez dutela lurralde antolamendua jendartearen behar izanen eta ingurugiroarekiko errespetuan osatu nahi, irizpide espekulatiboen arabera baizik.

Zer esanik ez, pasadan ekainean onartutako Etxebizitza Legearen inguruan. Bere garaian adabaki hutsa zela salatu genuen, inongo asmorik ez baitzuen etxebizitza hutsa mobilizatzeko. Merkatuaren logikatik atera ezean, inoiz ez da etxebizitza eskubidea bermatzerik izango. Guk argi dugu, etxebizitza eskubidea bermatzeko, Euskal herrian dagoen etxebizitza huts kopuru izugarri haundia optimizatzea beharrezkoa da.

Etxebizitzaren arazoa ez da norbanakoaren arazoa, kolektiboa baizik, imposatu diguten sistema kapitalistaren ondorio zuzena. Elkartzenen, etxebizitza eskuratzeko dagoen bazterkeria soziala salatzen jarraituko dugu, bereziki prekarietate sozialak gehien zigortzen dituen sektoreena: langabetuak eta lan prekarioa dutenak, emakumeak, gazteak eta pertsona migratuak. Etxebizitza, Euskal herrian bizi eta lan egiten dugunon pobretzearen faktorerik garrantzitsuena bilakatu da.

Etxebizitza legea onartu zenean jada salatu genuen beste gauza batzuen artean Legearen helburua ez zela etxebizitza eskubidea bermatzea, hain zuzen eskubide subjetiboa gradualki jasoko bait zen eta hortaz, etxebizitza beharrean daudenek ezin izango dute justiziaren aurrean eskubide subjetiboa erreklamatu, dirusarrerarik ez dutenak ere.

Partehartze sozialik gabe, eta herritarroi lepo emanez onartutako lege honek, bere atal gehienetan duen indefinizioaren ondorioz etxebizitza eskuratzea erraztu ezean, beharrizan gehien duten pertsonei zailtasun gehiago jarriko dizkien eta gure eskubideak murrizten dituen dekretu bat atera behar izana baldintzatu du. Momentuz, hala ere, hainbat eragile sozialek egindako lanaren ondorioz dekretua geldirik dago; presio sozialaren beharraren adibide garbi. Hala ere, ezin gehiegi lasaitu, gobernariek hobeto datorkienean onartu dezaketelako dekretua gure eskubideak murriztuz.

Gure eskubideak murrizteaz gain, ez dute ezer gehiago egiten. Honen adibide etxebiztza eskubidean jasotzen den etxebizitza hutsen gaineko kanon bat jasotzen da, legearen alde positibo bakarrenetakoa, baina ez dute ezer egin neurria gauzatzeko. Adibidez ogasun lokalen legearen arabera, duela urte askotatatik posible da IBIa grabatzea etxebizitza hutsetan, baina udalerri gutxi batzuek baino ez dute erabiltzen.

Egoera honen aurrean, etxebizitza hutsaren gaineko presio soziala aktibatzea beharrezkoa da, etxebizitza eskubidearen arazoa konponbidean jartzeko modu bakarra baita. Auzoz auzo eta herriz herri etxebizitza eskuratzeko benetako arazoa zein den eta eskubide honen kontura negozio egiten dutenak zeintzuk diren sozializatu beharra daukagu. Ez dugu ezer galtzerik eta asko irabazteko ordea.; gure eskubide sozialak eta ingurugiroari errespetua.

UTZI ERANTZUN BAT - DEJA UN RESPUESTA

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s