Home

1308974_3_1646_maison-d-arret-de-fleury-merogis_f472391396dd5589d953abfb17e7ab91

Exterat

Joseba Iturbide eta Izaskun Lesaka euskal preso politikoak gose greban eta mitardean hurrenez hurren

Presondegi ezberdinetan kartzelatuak izanik, bikote bezala izateko eskubidea duten bisitak galaraziak dira. Ekintza hauekin, euren elkarbizitza eskubidea aldarrikatzen dute.

Bi presoen senideek Etxerati jakinarazi diotenez, Fleuryn, bere bizitokitik 950 kilometrotara preso den Joseba Iturbide Otxotekok gose greba hasi zuen ekainak 28an. Poitiersen, 550 kilometrotara den bere bikotekidea, Izaskun Lesaka Arguelles, bere borondatez sartu zen mitard-ean (zigor ziegan) joan den ekainaren 15ean.

Bi presondegi ezberdinetan preso egonda, eskubidez dagozkien bisitak galarazten zaizkie, eta euren komunikazioa gutunen bidalketara murrizten da. Abiatu dituzten protesta neurrien bitartez, senar-emazteek kartzela berean egotea aldarrikatzen dute.
Lesakak zein Iturbidek, behin baino gehiagotan azaldu diete euren egoera Frantziako kartzela agintariei. Irtenbiderik gabe bi urte igaro ostean, bi presoek beste pauso bat ematea erabaki dute euren eskubideak aldarrikatzeko.

Etxeratek gogorarazi nahi du bizitza eskubidea urratzen duten horrelako egoerak areagotzen dituela dispertsio politikak. Ez bakarrik bikotearen erlazioan, zeina muturreraino baldintzatzen du, baizik eta bi presoen senide eta lagunei dagokienean ere. Haien esfortzu ekonomiko eta fisikoak bikoiztu behar dituztelako presoak bisitatzeko, eta honekin batera derrigortutako desplazamenduen arriskua ere biderkatzen delako.

UTZI ERANTZUN BAT - DEJA UN RESPUESTA

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s