Home

400-1467619864-JAIAK pant

Euskal Herriko bilgune feminista

“Tengamos la fiesta en paz!” entzun izan dugu hainbat eta hainbat aldiz. Festak gure errealitatetik ihes egiteko burbuilatzat saldu dizkiguten arren, festak ez dira jendartetik at dauden bake eta poz gune isolatuak. Festak politikoak dira, guztiontzat. Eduki sinbolikoa duten jendarte eta kultur adierazpenak dira, errealitatearen adierazle kondentsatuak. Jaietan norbanakoa kolektibora hurbiltzen duten prozesu subjektibo eta objektiboak ematen dira. Beraz, festak bizitzaren erdigunean kokatzen ditugu, jendartearen balioak, nortasunak, ideologiak eta egiturak birsortzen dituztelako. Jaiek jendartean dauden gatazkak, zapalkuntzak eta diskriminazioak adierazten dituzte, hegemonikoak diren genero eredu eta heteroaraua indartuz.

Jaietan, “dena libre” denaren aitzakiapean, eraso sexisten ofentsiba nabaria da: begiradak, irainak, gutxiespenak, bortxaketak, erailketak… Horregatik diogu hau ez dela gure bakea. Iazko udan sozialki salatutako eraso mordoa gogoratu besterik ez dugu behar. Urte luzez mugimendu feministak egin duen lanari esker lortzen ari da jendartea kontzientziatzea, protokoloak gero eta auzo eta herri gehiagotan lantzea, arazo hau guztion ardura dela sentitzea. Hala ere, emakumeak erasotzea oso gaizki ikusia dago eta guztiok indarkeria sexistaren kontra gaude emakume horrek erantzuten ez duen bitartean. Emakumeok dagokigun biktima paper pasibotik ateratzen garenean eta geure burua defendatzen dugunean egun oraindik ahobero, zoro, histerikak edo feminaziak garela entzun behar izaten dugu. Erantzuten badugu, zalantzan jartzen zaigu.

Emakume errebelde eta mugimendu feministarekiko deslegitimazio saiakera hoien gainetik, guk autodefentsa feministan berresten gara. Defentsarako eskubidea, eskubide unibertsala delako. Eta erasoen aurrean erantzun bat ematea zilegia delako. Gure gorputzak, autoestima eta bizitzak dira jokoan daudenak. Gasteizen antolatutako manifestazio nazionalean esan genuen moduan, feministok prest gaude! Urteak daramatzagu prestatzen, elkarrekin ahalduntze prozesuak konpartitzen, gure arteko sareak indartzen, gure amorrua ateratzen eta antolatzen, kaleak eta gauak okupatzen, inposatu diguten beldurra deseraikitzen… eta bide honetan jarraituko dugu jaetan ere. Elkarrekin geldiezinak gara!

Erasoen kudeaketaz gain, ezinbestekoa deritzogu, jai ereduaren inguruko lanketa ikuspegi feminista batetik egiteari. Erabili dezagun jaietako indar sortzailea eredu askatzaileak praktikara eramateko eta nahi ditugun herri eta harreman ereduak eraikitzeko: publiko-pribatua, lan-aisialdi edo borroka-plazera dikotomiak behingoagatik lehertzeko! Honela, gure jaietako antolaketa eta garapena bera, prozesu kontziente bilakatu behar dugu zirrikitu guztietatik, eta ezarria den ordena soziala eraldatzeko baliatu ditzagun: nola antolatzen den jai batzordea, egitaraua osatzeko orduan jarraitzen ditugun irizpideak, komunikaizo ez sexistaren erabilera, zein arduratzen den zaintza lanez, eta erasoei aurre egiteko aldez aurretik adosten ditugun erantzunak edo protokoloak aztertzeari.

Norberak erabakiz, guztiok gozatuz, sortu ditzagun festak guztiontzako espazio seguru eta gozamen iturri! Soilik gure jardunaren eta ekintzen jabe bagara eskaini ahal izango ditugu guztiok gozatzeko moduko ikuskizun, kalejira, harreman, musika, otordu, txaranga, jolas zein dantzak. Argi izan matxirulo, erasoen aurrean feministok prest gaude!

Jaiak eta plazak gureak dira!!!

UTZI ERANTZUN BAT - DEJA UN RESPUESTA

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s