Home

OVIDIO

Borroka garaia da! webgunerako kolaborazioa, egilea: Bilboko zazpi kaleetako lagunak

Gaur, Uztailak 14, Bilboko Alde Zaharreko Barrenkale Barrena kalea, Ovidio Ferreira Martinen erailketaren 35. urteurrena oroitzen duten kartelez josita esnatu da.

35 urte betetzen dira, Polizia Nazionalak, Ovidio Ferreira, Bilboko egunkari banatzailea, tiroz erail zuela. Bilboko Alde Zaharreko auzokideek, bere oroimenez, lore eskaintza eta kartel informatiboak jarri dituzte, bere heriotzaren urteurrenean.

Gaur, duela 35 urte bezala, Alde Zaharreko auzokideek “salaketa berdina” egin dugu: “Nahiz eta bertsio ofizialak beste irakurketa oso ezberdin bat egin, jakina da Polizia espainola izan zela inpunitate osoz, gure bi auzokideren aurka tirokatu zuena, balen traiektoria bakarrak horrela argitu zuen, eta gaur egun oraindik ez da erailketa haren errudunik azaldu”.

Ovidioren kasua “bitxia” bihurtu da auzokideen esanetan. Urteen poderioz, ahazturan egon ondoren, ETAko biktimen zerrendetan aurkitzen da egun, “Alde Zaharrean aspalditik dakigun arren, benetan, Polizia Espainolaren balek, Estatuaren inpunitateak erail zuela”. Horregatik diogu, “ez dugu egunkari banatzaile gazte haren memoria zikintzen utziko”.

“Oroimena, egia osoa eta justizian oinarritutako bake iraunkor bat lortzeko bidean”, gaur, Ovidioren memoria gogora ekarri dugun bezala, “estatu indarkeriak eraildako guztiena ere mahaigaineratu nahiko genuke”.

Horrekin batera, iraganaren irakurketa integrala eta “Euskal Herrian bizi dugun gatazka politikoa konpontze bidean, gerra egitera etorri ziren indar errepresibo guztien desaktibazioa” eskatzen dugu, “herri honek bakerako bidea inongo injerentzia bortitz gabe egin dezan”.

UTZI ERANTZUN BAT - DEJA UN RESPUESTA

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s