Home

Pello Zubiria – Argia

Uztailaren 28an, ez bada tartean trumoi handiren bat, egingo dute –ez da gertatuko berez, norbaitek norbaitentzat zerbaiten truke eginen du– Zubietako lapurreta handia, gaur hasi eta 2051 arte Gipuzkoan biziko diren herritar guztiak zorpetuko dituen ebasketa itzela. Eta nik diotsuet diru publikoen lapurroi: ez nire izenean.

Esku artean daukat Deloitte “aholkularitza” (sic) enpresak GHKri prestatutako “Informe de fiscalización previa del gasto y certificado de existencia de crédito” zeinaren 8. orrialdetik aurrera kontatzen den guri eta gure ondorengoei eta gure ondorengoen ondorengoei nola pagaraziko dizkiguten uztailaren 28an perpetratuko zen zor alferrikako eta ilegitimo berriaren ordainak, zaborraren kontratisten preso geratuko diren gure udalen bitartez. Zeren eta gure udalek 2051 artean…

– ezingo dizkiote hondakinak beste inori saldu edo eman, ezta askoz prezio edo sistema hobeak aurkituta ere.
– udalentzat zor horren ordainketak lehentasuna edukiko du beste edozein gasturen aurretik, berdin dio sozial edo beste.
– udalen batek zorretan baleuka zaborren kontratistekiko kuotaren bat, Diputazioak deskontatuko dio bere diru-iturrietatik.
– udalek ezingo dute aurrekonturik onartu baldin eta ez badu GHK-k segurtatzen zaborren kontratisten urteko ordainketak lehentasunez lotuta daudela.
– udalen batek GHKtik irten nahi badu, pagatu beharko dio –separatzearen gastuekin– 2051 arte onartutako kostua eta bera joateagatik gainerako udalei eragindako edozein aldaketa.

Uztailaren 28an Zubietako erraustegiaren esleipena sinatuko duzuen Foru Aldundiko, GHK-ko, mankomunitateetako eta udaletako agintariok: alternatiba garbiago, merkeago eta osasungarriagoa badela ondo demostratu denean, egin beharrik ez dagoen erraustegia eraikitzeko zor ilegitimo bat onartzera zoazte, kontratista pribatu handiei opari egiteko Gipuzkoako instituzioak eta herritarrak kaltetzera zoazte, erabaki kriminal bat onartuko duzue.

Ez nire izenean!

One thought on “Erraustegiaren lapurreta? Ez nire izenean!

  1. Udalek ezin izango diote ukorik egin erraustegiari ordaindu beharrekoak, eta guk zergatik ez dugu zaborrak jasotzeagatik ordaintzen ditugun tasak ordaindu gabe uzten? Edo zergatik ez gara kaleak zaborrez betetzen hasten? Nire ustez, desobedientziaren bidean, plan bat bideratu beharko genuke.

UTZI ERANTZUN BAT - DEJA UN RESPUESTA

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s