Home

IMG-20160718-WA0006

Gipuzkoako Hondakin Kontsortzioak ostegunean, uztailak 28, bilera egingo du Foru Aldundian, Zubietan eraiki nahi duen erraustegiaren baldintza-plegua onartzeko. Oso erabaki garrantzitsua da, gipuzkoarron poltsikoak hipotekatuko dituelako… 2051. urtera arte! Izan ere, erraustegiak, aurrera egiten badu, hondakinak ez ezik diru publiko asko ere erreko du. Eta diru hori, nahitaez, gipuzkoarron poltsikoetatik aterako da, zerbitzu pulikoen, gizarte-laguntzen edota udal aurrekontuen kaltetan.

Baina erraustegiak euro bateko kostua izango balu ere, garestiegia izango litzateke, herritarren osasunari buruz ari garelako.

Kontsortzioak badaki gizarte-sektore zabal batek arbuiatzen duela erraustegi-proiektua. Seguru asko horregatik nahiago du pauso hau eman udako egun hauetan, Gipuzkoa erdia oporretan eta beste erdia oporrak hartzean daudenean. Baina Erraustegiaren kontrako Mugimenduak ez du horrelako erabaki bat oharkabean pasatzen uzteko inolako asmorik. Horregatik, ostegunean bertan (uztailak 28), goizeko 11etan, Gipuzkoa Plazan, Foru Aldundiaren aurrean bertan, ekitaldi batean parte hartzeko deia egin du.

Ekitaldia ikusgarriago egite aldera, Mogimenduak eskatzen die parte hartu behar dutenei maindire zuri bat eramateko (edo anbulantzietan eta kirol proben bukaeran erabili ohi diren manta termiko horietako bat). Ez da ezinbestekoa, jakina, baina, esan bezala, ekitaldia ikusgarriagoa egiten lagunduko dute.

 Erraustegiaren kontrako Mugimendua

———————-

El Movimiento contra la Incineración llama a concentrarse el jueves ante la Diputación

El Consorcio de Residuos tiene previsto reunirse este jueves, 28 de julio, en el palacio foral, con la intención de aprobar el pliego de condiciones para la licitación de la incineradora que pretende construir en Zubieta. Se trata de una decisión muy importante, porque hipotecará los bolsillos de los guipuzcoanos… ¡hasta el 2051! En realidad, si el proyecto de incineradora sigue adelante, no solo va a quemar residuos, sino también muchos recursos, que, de una u otra manera, terminarán detrayéndose de los servicios públicos, las ayudas sociales o los presupuesto municipales.

Pero, aunque la incineradora costase un solo euro, sería demasiado cara, pues lo que aquí está en juego es la salud de la ciudadanía.

El Consorcio, que es consciente del rechazo que el proyecto genera entre la ciudadanía, pretende aprobar las condiciones de licitación en pleno verano, cuando la mitad de la población de Gipuzkoa está de vacaciones y la otra mitad a punto de cogerlas. Pero el Movimiento por la Incineración no está dispuesto a permitir que una decisión de este calado se tome a cencerros tapados. Es por eso que ha convocado para el mismo jueves, día 28, a las 11 de la mañana, una concentración en la Plaza de Gipuzkoa, ante la propia Diputación.

El Movimiento solicita a quines vayan a acudir que lleven una sábana o una manta térmica (de las que se emplean en los servicios sanitarios de asistencia en carretera o al término de las pruebas deportivas). No es imprescindible, lógicamente, pero contribuirán a hacer el acto más vistoso.

Movimiento contra la Incineración

One thought on “Zuen negozioa gure minbizia

  1. Aupa gazteok,herri bat gara eta errauskailuari herri bateratu bat bezala erantzun behar diogu,gure kontura beti bezala ixkutuan negozioa egitera doaz gure poltsikotik,ta guretzat zer eta benenoa arnasteko,gipuzkoa zutiketik gogor erantzun behar diogu,ez dira gure gainetik pasako,ez diegu erraustegia eraikitzen utziko,aupa gazteok,bizitza da garrantzitsuen.

UTZI ERANTZUN BAT - DEJA UN RESPUESTA

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s