Home

mg_3756

Borroka garaia da! webgunerako kolaborazioa, egilea: Txapa Ahotsa Asanblada (frontoiaren kudeaketaz arduratzen den asanblada)

(Abajo en castellano)

Hilaren 15ean, Gasteizko Udal Gobernuak Gasteiz Antzokia eta Euskararen Etxea hartuko lukeen proposamena filtratu zien komunikabideei. Proposamenak Auzolana pilotalekuari eragiten dio zuzenean, bere eraistea aurrikusten baitu. Hori dela eta, frontoiaren kudeaketaz arduratzen den Txapa Ahotsa Asanbladatik, honakoa adierazi nahi dugu:

1- Zergaitik planteatu proiektu berri bat jada martxan dagoen proiektu baten tokian? Zortzi urte dira Auzolana Pilotalekua okupatu zenetik. Urteak zeramatzan apezpikutzak eta udalak abandonaturik, kalte gero eta handiagoekin. Auzoak topaketarako espazioak behar zituela ulerturik, eta behar hori asetzeko bidea auzokideon arteko elkarlana dela, San Jose pilotalekua zena birgaitu eta auzoari zabaltzea erabaki zuten hainbat pertsona eta elkartek (Gao Lacho Dromm, Eskolako Gurasoen Elkartea, Gaztetxea, Egin Ayllu, Barrenkale Auzo Elkartea, auzokideak…)

Ordutik, etengabeko erabilera izan du Auzolana pilotalekuak. Etengabekoa eta, zinez, jaiotzean pentsa genezakeena baino askoz anitzagoa: pilota jolasak, eskolaren eskolaz kanpoko jarduerak, sindikalisten batzarrak, herri-bazkariak, Alde Zaharreko pilota txapelketa, zinema-aretoa, dantza-aretoa, ekimen sozial eta politikoak, udalekuak… eta askoz gehiago.

2008an jaio zenetik, bestalde, autoantolakuntzari eta auzolanari esker jarraitzen du bizirik frontoiak. Asanblada batek kudeatzen du espazioa, Txapa Ahotsa asanbladak. Ordutegiak hiruhilabetean behin deitzen diren asanblada irekietan banatzen dira, eta garbiketa eta antzeko gutxienekoak erabiltzaileen esku geratzen dira. Noizbehinka burutu beharra dauden konponketa lan handiagoak aurrera ateratzeko -berriz pintatu, teilatua konpondu, fokuak berritu…- beharrezko eskuak, jakintzak eta dirua, erabiltzaileen eta asanbladako kideen artean lortzen dira. Frontoiak autoantolakuntzaren, autogestioaren eta auzolanaren aukerak uzten ditu agerian. Balore horietan oinarritutako auzo-eredu baten adreilutxo bat gehiago bezala ulertzen dugu gure burua.

2- Gasteiz Antzokia hiri mailako proiektua da. Zergaitik aztertu da orduan, bere kokapenari begira, Alde Zaharreko espazio txiki bat soilik? Santa Maria Fundazioak egindako txostenean oinarrituta egin du planteamendua udal Gobenuak. Txosten horretan Alde Zaharreko goialdea bakarrik aztertzen da, Landatxo Hegoaldea izenekoa. Fundazioak ez du ez auzoko ez hiriko beste inongo espaziorik aztertu. Ezta ere, esaterako, Fundazioak berak auzoan dituen jabetza erraldoi ezberdinak (Maturana-Berastegi jauregia, Aiztogile kaleko azken blokea). Edo EAJk berak hutsik mantentzeagatik salatu dituen hiriko lau eraikinak, zeinei erabilera ematea aldarrikatzen duen Lauberri egitasmoan (Gobernu militar ohia, Betoñoko komisaldegi ohia, espainiako banku ohia eta Olagibel kaleko epaitegi ohiak). 2008an jaio zen Gasteiz antzokiaren proiektua. Hasieratik, hiri osoari begiratu dio. Hain zuzen ere, kokapen ezberdin asko aurrikusi dira urte luzeotan, gehienak Alde zaharretik kanpo: Guridi zinema ohiak, Espainiako banku ohia, Ur-biltegiaren gainean… Zer dela eta ikuspegi murrizketa hau?

3- Zergaitik izan behar dugu zuzenean eragiten digun proiektu honen berri komunikabideen bitartez?

Laburbilduz: Uste dugu proiektu berri bat planteatzean abiapuntu logikoa horrek beste inor ez kaltetzea izan beharko lukeela. Eta, hiri mailako proiektua izanik, hiri osoa kontutan hartu beharra dagoela kokapen posibleak aztertzeko orduan. Zalantzarik ez dugu, bi proiektuentzako tokia sobera dugula Gasteizen. (Eskoriatza Eskibel Jauregiari eta ondoko eraikinari erabilera ematea kentzen ez duena. Are gehiago, aspaldi behar zuen auzoaren beharrei erantzungo dion erabilera bat zehaztua eta martxan). Udal Gobernuak alderantzizkoa egin du, horren beharra azalduko lukeen inongo argudiorik eman gabe, eta egitasmoa komunikabideei filtratuz guri ezer jakinarazi aurretik.

Gauzak horrela, Txapa Ahotsa Asanbladatik, gure betiko lanean, egiteko moduetan eta kokalekuan jarraitzeko asmoa adierazten dugu. Edonola ere, irailetik aurrera inplikatutako pertsona eta talde guztiekin hitz egingo dugu.


El pasado 15 de julio, el Gobierno municipal de Gasteiz filtró a los medios de comunicación la propuesta que parece dispuesto a elegir para la ubicación del Gasteiz Antzokia y de la Euskararen Etxea. Como esa propuesta tiene incidencia directa sobre el frontón Auzolana, pues plantea su demolición, desde Txapa Ahotsa, la asamblea que dinamiza la autogestión de Auzolana Pilotalekua, queremos hacer públicas las siguientes consideraciones:

1.- ¿Por qué plantear un proyecto nuevo en el espacio que ya ocupa otro proyecto en marcha hace ya tiempo? Son ya 8 años desde que se okupó el frontón Auzolana Pilotalekua. Llevaba años abandonado por el Obispado y el Ayuntamiento, y acumulándosele cada vez más daños y desperfectos. Ante la evidencia de que el barrio necesitaba espacios para el encuentro, y que la única forma de garantizar la recuperación de ése que estaban dejando perder era el trabajo vecinal comunitario, diversos colectivos, asociaciones y personas (Gao Lacho Dromm, el AMPA del Ramón Bajo, la Asociación Deportiva El Campillo, el Gaztetxe, la Asociación Vecinal Barrenkale, Egin Ayllu, diversas personas vecinas…) nos pusimos a trabajar conjuntamente en la tarea de su recuperación y rehabilitación, para proceder de nuevo a su apertura a todo el barrio.

Desde entonces el frontón Auzolana ha tenido una utilización continua y constante. Continua y constante y, sinceramente, mucha más amplia, rica y diversa de lo que podíamos haber imaginado cuando nació: juegos de pelota, actividades extraescolares de la escuela, reuniones sindicales, comidas populares, campeonato de pelota del Casco Viejo, sala de cine, sala de baile, actividades e iniciativas sociales y políticas, udalekus… y muchas más.

Por otro lado, desde que nació en 2008, el frontón sigue vivo gracias a la autogestión y al trabajo en auzolan. La gestión del espacio se lleva a cabo por una asamblea, Txapa Ahorta. Los turnos y horarios de utilización se reparten en las asambleas abiertas a las que se convoca públicamente cada trimestre, y la limpieza y mantenimiento ordinario son asumidas por las personas que utilizan las instalaciones del frontón. De vez en cuando, y para afrontar tareas de conservación, reparación o mejora necesarias (repintado del frontón, arreglos del tejado, renovación de focos…), las necesarias manos, conocimientos y dinero se consiguen a través de las aportaciones voluntarias de las personas usuarias y de las personas miembro de la asamblea. El frontón muestra claramente las potencialidades y capacidades de la autoorganización, la autogestión y el trabajo comunitario en auzolan. Entendemos nuestra función como un ladrillo más en la construcción de un modelo vecinal basado en esos importantes valores.

2.- El Gasteiz Antzokia es un proyecto a nivel de y para la ciudad. Siendo esto así, entonces ¿por qué para su ubicación solo se ha analizado un pequeño espacio del Casco viejo? El planteamiento del Gobierno municipal se ha basado en un informe realizado por la Fundación Catedral Santa María. En ese informe solo se analiza una parte de la zona alta del Casco Viejo, el llamado Campillo Sur. La Fundación no analiza ningún otro espacio ni en el resto del barrio ni en el resto de la ciudad. Ni tampoco, por ejemplo, las diversas grandes propiedades que la propia Fundación mantiene sin uso ni actividad en el barrio (por ejemplo, el palacio Maturana-Verástegui o los últimos bloques de casas de la acera izquierda de la calle Cuchillería). O las cuatro edificaciones que el propio PNV denunció que estaban vacías o infrautilizadas y que en la iniciativa denominada Lauberri proponía reutilizar (el Gobierno militar, la antigua comisaría de Betoño, el antiguo Banco de España y los antiguos juzgados de la calle Olagibel). El proyecto del Gasteiz Antzokia nació en 2008. Desde su inició quedó claro que era una infraestructura para la ciudad. Es más, entre las muchas ubicaciones que se le han propuesto en estos largos años (los antiguos cines Guridi, el antiguo Banco de España, encima del Depósito de Aguas…) buena parte estaban localizadas fuera del Casco ¿A cuento de qué ahora restringir su posible ubicación al Campillo Sur?

3.- ¿Por qué nos hemos tenido que conocer este proyecto que nos afecta directamente a través de los medios de comunicación?

Resumiendo: Pensamos que al plantear un proyecto nuevo, el punto de partida más lógico es tener en cuenta que no perjudique a ningún otro ya existente. Y que siendo un proyecto de ciudad, a la hora de analizar su posible ubicación, se deberían tener en cuenta espacios posibles en toda la ciudad. No tenemos ninguna duda de que en Gasteiz hay sitios de sobra para los dos proyectos (lo que no quita para que al palacio Eskoriatza Eskibel y al edificio contiguo de la antigua hospedería haya que darles un uso; más aún, un uso que tendría que estar enfocado a dar respuesta a algunas de las muchas necesidades que el vecindario del Casco Viejo viene reivindicando desde hace años). El Gobierno municipal ha hecho lo contrario, sin dar ningún argumento que aclare esa “necesidad” de poner en marcha un proyecto condenando con ello a otro ya existente, ha filtrado a los medios la iniciativa, sin tan siquiera habernos comunicado nada previamente.

Así las cosas, desde la asamblea Txapa Ahotsa queremos manifestar nuestra intención de seguir con nuestro trabajo, en la forma asamblearia y autogestionada que practicamos y en el sitio de siempre: Auzolana Pilotalekua. De cualquier forma, a partir de septiembre tenemos intención de hablar con todas las personas y grupos implicados.

Asamblea Txapa Ahotsa (asamblea que se encarga de la gestión del frontón del casco viejo)


Borroka garaia da! webgunerako kolaborazioa, egilea: Goian Elkartea

GASTEIZ ANTZOKIAREN KOKAPENAREN INGURUAN GOIAN ELKARTEAREN IRITZIA

Goian elkartetik gure iritzia plazaratu nahi dugu Gasteiz Antzokiaren kokapenaren harira zabaldu den eztabaidarekin. Hasteko, gure poztasuna adierazi nahi dugu urte luzeetako bilera, proiektu eta hausnarketaren ostean Gasteiz antzokiaren ideia martxan delako berriz. Positiboa deritzogu hiri mailako euskararen dinamizazio elementu baliagarria delako, bere garaian Ohianeder Euskararen Etxe bihurtzea positibotzat hartu genuen bezalaxe.

Goianek Alde Zaharreko eguneroko bizitzan elkartopatzeko esparruak sortu eta elkarbizitza sustatzen duten dinamikak martxan jarri nahi izan ditu bere ibilbide guztian zehar. Horretarako gure auzoan kirolerako edota aisialdia modu osasuntsu batean garatzeko dauden espazio urrien erabilera bultzatu dugu, espazio horiek ezagutzera ematea eta hauen zaintza lehentasuna izan da guretzat.

Auzolana pilotalekua espazio horietako bat da. Harrotasunez aldarrikatzen dugu pilotalekuaren berreskuratzean gure parte hartzea eta egunerokotasunean erabiltzaile izatea. Izan ere, bertan burutzen ditugu urtean zehar pilota eskola  eta udalekuetan ere txoko garrantzitsua izaten da. Auzolana pilotalekua gure auzoan eguneroko praktikan arrakasta lortu duen proiektuetako bat izan dela uste dugu. Auzotik sortua, auzokideek jarri zuten martxan eta auzoko pertsona desberdinek kudeatzen dute egun, asanbladan parte hartzea irekia izanik.

Elkarteak parte hartzen duen esparruetan proposamen positiboak egiten saiatzen gara, horrexegatik ez dugu ulertzen erabilerarik gabeko eta etengabe hondatzen ari diren espazio desberdinak egonik bai auzoan eta baita hiri mailan ere, egun martxan dagoen proiektu baten gainean eraikitzeko proposamena. Beraz gure iritzia argia da, Gasteiz Antzokia ahalik eta lasterren martxan jartzearen aldekoak gara eta Auzolana Pilotalekua azken urteetako arrakastarekin orain arte bezalaxe mantentzearen aldekoak ere.

PLANTEAMIENTO DE GOIAN RESPECTO A GASTEIZ ANTZOKIA.

Nos parece muy positivo que después de muchos años de reuniones, informes y proyectos se vuelva a retomar la idea del Gasteiz Antzokia como elemento dinamizador del euskera en la ciudad, como también nos pareció muy positivo, en su día, la instalación de Oihaneder Euskararen Etxea en Montehermoso.

La trayectoria vital de Goian ha estado dirigida a revitalizar la vida social del Casco Viejo, impulsando dinámicas de cohesión y favoreciendo la utilización de los pocos espacios que existen en nuestro barrio para el ocio y la práctica deportiva. Nos sentimos orgullosas y orgullosos de haber participado de forma activa en la recuperación del frontón Auzolana y de ser la asociación Goian uno de sus usuarias.

Creemos que, junto con el cambio llevado a cabo en la escuela del barrio, el frontón Auzolana es uno de los éxitos sociales llevados a cabo en el barrio, ya que ha sido un proyecto surgido desde el Casco, se ha llevado a cabo por el propio vecindario y son las personas del barrio  las que lo gestionan.

En todas las situaciones en las que Goian ha participado siempre ha intentado aportar propuestas desde un punto de vista positivo, por eso no entendemos como existiendo en las cercanías otros equipamientos sin uso y sometidos a un deterioro progresivo, se opta por una solución que va contra un proyecto vivo, que funciona de forma participativa y que es una isla para la práctica del deporte, la joya de la corona del Casco Viejo.

Por todo lo anterior, Goian vuelve a reafirmarse en que está a favor de que por fin se ponga en marcha Gasteiz Antzokia y también está a favor de que Auzolana Pilotalekua siga funcionando con el éxito de estos últimos años.


Auzolana Pilotalekua – Historia

Garai batean San Jose izenaz ezaguna.Udalaren utzikeriak eta auzokideen behar eta eskaerenganako axola-ezak galbidean jarri eta azkenerako erabiltezin utzi zuena.

Honen aurrean, pilotalekuarekiko eta auzoarekiko ardurak gidatuta, zenbait talde eta lagunek hausnarketa komuna egin genuen. Erakundeetatik ezer espero baino, hobe genuen gure buruei eta auzokideei zuzentzea pilotalekua berriro ere bizirik ikusi nahi bagenuen.Han ginen auzoko eskolako Gurasoen Elkartea, Egin Ayllu taldea… Hausnarketa hauetatik sortu zen Txapa Ahotsa Asanblada. Helburu argi batekin: pilotalekua auzorentzako berreskuratzea. Modu zehatz batetan: auzoaren autoantolakuntzan eta auzolanean oinarrituz.

Informazioa zabaldu genuen,auzoko eragileen babesa bilatu ere, obrarako dirua bildu genuen boletoen bidez… eta udalaren zangotraben gainetik,isilpean halabeharrez, pilotalekuaren konponketa lanak hasi genituen. Teilatua konpondu, zoru usteldua altxatu,lixatu eta berriro pintatu, frontiseko zuloak berdindu eta pintatu…

Hilebete gutxi batzuk eta gero 2008ko uztailaren 5ean,pilotaleku berritua birbataiatu genuen, Auzolana Pilotalekua jaio zen.Auzolanak berreskuratutako eta ordutik auzoak kudeatutako pilotalekua. Nahiko genukeen auzoaren bidez pausotxoa. Bere burua antolatuz eta auzo-ehuna sortuz, dituen behar eta nahiak asetzeko gai izango den auzoa,Auzo bizia.

UTZI ERANTZUN BAT - DEJA UN RESPUESTA

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s