Home

latuf

Ibai Treviño – Argia

Nazkatuta nago, potrotaraino. Normandiako hilketa salatzeko asmoarekin, EUDELek konzentrazio isilak burutuko ditu Euskal Herriko hainbat udaletxetan, tartean Arrasate.

Kazetari gisa bertan egon beharko nintzake ekimena kubritzen. Etika edota norberaren ikuspegiarekin nahastu barik, «terrorismoaren basakeria irmoki salatzen» duten politikarien konzentra bat jada ez zait albiste iruditzen, asteroko ekimen aspergarri eta hipokrita bat baizik, dominak zintzilikatu nahi dituzten politikari batzuen zinismo ariketa hutsa.

Albistea izango litzakeena da, Frantziar estatuaren eskuhartze zuzenak Sirian eraildako zibilen omenezko konzentrazio bat egitea eta bidez batez, arabiarrak eta europarrak maila berdinean jartzea behingoz. Denak biktimak diren arren, guztiak ez dira maila berdineko biktimak, maila ezberdineko «biktimistak» baizik.

Arabiar baten bizitzak ez duela ezer balio jakina da, izan ere arabiarrak azpigizakiak direla ematen du. Europako supergizakiok ondo dakigu hori eta arrazonamendu nazkagarri, iraingarri eta arrazista baten logikan murgilduta gaude aspaldi: Normandia bai, Alepo ez. Lehen eta bigarren mailako biktimak daude eta lehen eta bigarren lerroko biktimistak ere. Azken hauek, Eurozentrismo hinguingarri, krudel eta nazkagarriaren biktimak direla gainera.

Batzuek esango dute ezetz, «denon bizitza inporta zaiela» eta atentatuen gaitzespena beste kriterio baten arabera funtzionatzen duela, «Europan gertatzen diren atentatuak baino ez ditugu gaitzesten». Klaro.  Arabiar mundua eremu hortatik kanpo gertatzen da, Istanbul eta Turkia bezala. Kasu horretan baina EUDELek «elkartasun osoa adierazi» zion turkiar herriari. Zergatik? «turkiar herria» esaten dutenean, «NATOren aliatu den Turkiako gobernua» esan nahi dutelako. Hankatxoa ikusten zaie humanista faltsuei. Jada ez gaituzue engainatzen. Are gehiago, europarren argudioarekin ergeltzat hartzen gaituztela esango nuke; Atentatua Errusian gertatu izan balitz beraiei bost axola eta Europa geografikoan dagoen ukrainar ekialdeko gudaren inguruan egondako isiltasun lotsagarria da horren adierazle garbiena. Elkartasun selektiboa, humanismo faltsu eta zinikoaren erakusle. Hori da EUDEL.

Eguna borobiltzeko, Frantziako lehen ministro Manuel Valles-en adierazpen batzuek sutan jarri naute. Mini-atentatu arraro hauek «erlijioen arteko guda bat piztea» dutela helburu esan du ministroak. Itzul gaitezen berriro «biktimak eta biktimismistak» eskemara. Valls eta bere gobernuak Sirian yihadismoa sustatu, babestu eta finantziatu  ondoren, orain tontotzat hartzen gaituzte. Gogorarazi beharrean gaude -berriro- musulmanak direla atentatu basati hauen biktima nagusiak: sunnitak, xiitak, alauitak edo alebitak. Baita kristau katoliko arabiarrak ere, baino berdin dio. Babilonian mila urtez bizi izan den gutxiengo katolikoaren defentsan Libanoko xiita-musulmanak joan zirela gogorarazi beharko diogu gainera ministroari: «Erlijioen arteko gerra» -hots, katolikoen aurkako gerra- dio Vallesek, Siriako katolikoen  sarraskigile nagusiak. Zelako aurpegia.

Zentzu berean aritu da Hollande. Nizako atentatuen ostean, «neurriak hartuko zituela» iragarri zuen. Esan eta egin. Egun bat baino ez  zuen behar izan Frantziak bere mendekua hartzeko: bonbardaketa batek 150 zibil hil zituen Manbij-en, Siriako iparraldean.  EUDELen gaitzespenik ez, noski. Ezta Bagdad edo Kabulen gertatutako atentatuen harira. Zer esanik ez Sirian burua moztu zioten ume palestinarraren edota Palmirako arkeologoaren ejekuzioaren harira. Kondenarik ez gure katoliko-apostolikoen artean.

«Erlijioen arteko gerra» gisa saldu nahi digutena, errealitatean potentzia inperialista batzuen interesen araberako sarraski planifikatu bat baino ez da eta Euskal Herriko udaletxeetan konzentra bat burutuko dutenek hori jakin beharko lukete lehenik eta behin. Ali Primera kantautore venezuelarrak esaten zuen bezala: «otoitz egitearekin ez da nahikoa bakea lortzeko». Amen.

One thought on “Jihadismoa, terrorismoa eta elkartasun selektiboa

UTZI ERANTZUN BAT - DEJA UN RESPUESTA

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s