Home

Borroka garaia da! webgunerako kolaborazioa, egileak:  Ibon Goieaskoetxea Arronategi eta Aletxu Zobaran Arriola, Euskal Preso Politikoak

Zigor espetxe berria euskaldunontzako alpeen magaletan sakabanaketaren areagotzeari STOP!

Frantzian irekitako Maison Central berriena edo berrienetarikoa dugu Valencekoa, 2016ko urtarrilean irekia. Espetxe hau Euskal herritik 962 kilometrotara dago. 2016ko ekainean bi euskaldun ekarri gintuzten hona: Ibon Goieaskoetxea Arronategi eta Alex Zobaran Arriola.

Hasieratik era zuzenen eta gordinenean erantzun behar genuela pentsatu genuen sakabanaketaren areagotzeari larri honen aurkako  protestan, baina probokazio berri honen aurrean tentuz eta denborak neurtuz erantzutea hobetsi genuen, barruan zein kanpoan egin ahal ziren analisi, posizionamendu edota erreakzioak hobeto antolatu ahal izateko. Eraso hau dimentsio zabal batean kokatzen genuen, ez da soilik gure arazo edo egoera pertsonalen ingurukoa. Momentuz baina, gure senide eta gertukoen kezka bakarrik igarri dugu.

Azken mugimendu hau, gure ustez, Euskal Preso Politikoen Kolektiboaren aurkako eraso zuzena dugu. Ez da bakarrik sakabanaketa eta urrunketa mantentzen dutela baizik eta areagotzen dutela. Horregatik, koherentzia politikoagatik, eraso honi aurre egin behar zaiola uste dugu.

Gauzak horrela, euskal preso politikoak Valencera ekarri izana publikoki salatzea erabaki dugu, eta errepikatzen dugu, ez –bakarrik- dispertsioaren aurkako oihu gisa baizik eta dispertsioaren areagotzearen aurka.

Espetxe honetara ekartzeko agintari frantziarren argudio nagusia “familiak gerturatzea” da. Beraz, kontua ez da bakarrik Kolektiboa erasotzen dutela; gutaz, gure familiaz eta gure herriaz trufatzen dira ere.

Ez dugu hemen gelditzea onartuko egoera normala balitz bezala. Euskal Herrira gerturatu eta kideekin biltzea aldarrikatuko dugu eta horretarako borroka egitea tokatzen zaigula ikusten dugu. Ondo landuta emaitzak eman ahalko ditu egitasmo honek. Lanketa egokia pasatzen da, zalantza barik, duela gutxi Fresnes, Poitiers edo Fleury-Merogiseko kideen elkartasunarekin bezala, herria inplikatzetik, borroka ekimen guztietan parte hartuz, gutun-lekuko-eskaerak bidaliz baita ere Valenceko espetxe honen izaera suntsitzailea salatuz (honen berri latza ere emango dugu laster). Ekinbide eremu hau kanpoko jendeari dagokizue beereziki beraz; guk laguntza praktikoa eta sostengua eskatu nahi dizuegu guztioi. Guztion artean lortuko dugu garaipen txiki hau, garaipen handia gero: beti borrokan!

Gora Euskal Herria eta Askatasuna!

Valence, 2016ko uztailak 20

UTZI ERANTZUN BAT - DEJA UN RESPUESTA

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s