Home

udazken2


Borroka garaia da! webgunerako kolaborazioa, egilea: UdAZKENfest, Arabako Elkartasun Eguna

Azken bisita, azken aurrez aurrekoa, azken kilometroa.
Azken deia, azken gutuna, azken paketea, azken bidaia.
Azken iskanbila espetxeko atarian, azken begirada hotza, azken ilara.
Azken manifa, azken prentsaurrea,, azken atxikimendua, azken ekimena.
Azken hileta, azken malkoa.
Azkenengo baimena, azkenengo partea, azkenengo instantzia, azkenengo borrokaldia.
Azkenengo eskubide urraketa, azkenengo zigor luzapena, azkenengo gaixo larria.
Azkenengo hitz moztua, azken olerki zelatatua, azkenengo muxu ukatua.
Azkenengo hesia, azkenengo kontrol dorrea, azkenengo kartzeleroa.
Azkenengo espetxearen azkenengo ziegan azken arabarra dagoen bitartean baina… guk, badugu zer egin, zer konta, zer lortu. Elkartasun doinuz jantzi nahi dugu bidea, kilometroen zama arindu, horretarako jaio da UDAZKENFEST, Arabako elkartasun eguna.
Azken bisita, azken kilometroa… Bitartean, UDAZKENFEST.

Oroitzen al zara gurekin?? Oroitzen duzu Maroto alkate zelarik elkartasuna debekatzen saiatu zenekoa?? Saiatu zen bai baina Gasteiztarrak aldarrikapen doinuz dantzan jarri genituen eta dispertsioaren salaketa lau haizeetara zabaldu genuen. Eta ordutik hona… zoritxarrez berri gutxi, ezta? Dispertsioak bere horretan dirau eta… gu? Guk ere gurean jarraitzen dugu, argi esan baikenuen. Azken bisita azken kilometroa, bitartean… UDAZKENFEST.

UDAZKENFEST, sakabanaketak suposatzen duen odolustearen aurrean jaiotzen den elkartasun jaialdia da. Egun indarrean dirauen espetxe politikaren ondorio larrien aurrean elkartasuna adierazteko ekimen gisa, preso eta iheslarien etxeratzea aldarrikatzeko bozgorailu. Udazkenfestek, gure xamurtasuna adierazteko modua izan nahi du, astebururo paketea eskutan Espainiar eta Frantziar errepideetan barrena abiatzen diren arabar guztientzako keinua, bide guzti horietan bakarrik ez daudela jakin dezaten. Ondorengo lerro hauetan, dispertsioaren nondik norakoak azaltzen ditugu, honen ondorio nagusiak eta Arabako errealitatearen zertzelada nagusiak.

Sakabanaketa politika

Sakabanaketa politika era masiboan 1989an hasi ziren aplikatzen, ETA eta Espainiar gobernuaren arteko Argeleko negoziaketen porroten ondotik. Halere, ezin ahaztu honen aurretik ere, zenbait saiakera egin izan zirela era isolatuagoan eta ez dela sekula egon presoen kolektiboaren gehiengoa Euskal Herriko espetxeetan gatibu. Sakabanaketa eman aurretik preso gehienak Burgos, Soria, Carabanchel, Puerto de Santa Maria, Alcala Meco, edota Herrera da la Manchako espetxeetan taldekatuak egon izan dira, emakumeak Yeseríaseko espetxean esaterako.

Sakabanaketak, eskubide urraketa izateaz gain, zigor ekonomiko ikaragarria da. Bidaiak, eguneroko bizi baldintzak hobetu nahi izateak, edota isolamendu afektibo eta kulturala gainditzeak, ekonomikoki odoluste inportantea suposatzen du. Familia bakoitzaren gastua urteko 20.000 eurokoa izatera hel daiteke. Azken urteetako egoera ekonomikoak familia askoren egoera larritzea ekarri du halaber.

Dispertsioak helburu argiak ditu: Presoa isolatu eta bere inguru afektibo, sozial, politiko eta kulturaletik urruntzea. Euskal preso politikoen kolektiboa osatzen duten norbanakoen artean komunikazioa zailtzea.

Halere, oztopoak oztopo, astebururo milaka euskal herritar espetxera bidaiak abiatzen dituzte. Zoritxarrez, maiz izaten dira ezbeharrak. Distantzia luzeak egin behar izateak istripu aukerak nabarmen areagotzen ditu. Familia bakoitzak, bataz beste, 1400km burutzen ditu astebururo,

2016 urtean 5 dira euskal preso politikoen senide eta lagunek pairatu dituzten ezbeharrak eta azken 22 urtetan 400 dira sufritutako istripuak, hauen ondorioz 16 dira dispertsioak eragin dituen hildakoak. Familia bakoitzaren bataz besteko gastuari dagokionez, astero 377.94 euroko gastua izaten da. Hileroko kalkulua eginda 1637.75 euro dira eta urteroko bataz besteko gastua 19.653.00 eurokoa dela kalkulatzen dugu (pekulioa, bidaiak, paketea… besteak beste).

Zer egin dezakegu Arabarrok gehiegikeria honen aurrean? Elkartasuna modu aktiboan erakustea da gure aburuz ezinbestekoa momentu hauetan. Horretarako gaurkoan proposamen zehatz batekin gatoz zuengana.

Dispertsioaren krudelkeria ezagutzen dugun hainbat lagunek, UDAZKENFEST elkartasun jaialdia martxan jarri dugu. Hiltzeko bokazioz jaiotzen den ekimena baina dispertsioak dirauen artean antolatuko duguna.

Alabaina, jakin badakigu tamaina handiko apustua dugula honakoa eta beraz, zuen parte hartzea ezinbestekoa izango zaigu.

Sakabanaketa politika datuetan

381 euskal preso politiko 72 espetxetan banatuta

294 espainiar estatuko 44 kartzeletan

83 estatu frantseseko 24 kartzeletan

2 Euskal Herriko 2 espetxetan

1 Portugalen

1 Suitzan

3 gaixo larri espetxe arinduan

4 ume euren amekin dispertsatuak

54 euskal preso politiko Euskal Herritik 1.100-1.000 kilometrotara

105 euskal preso politiko Euskal Herritik 990 – 800 kilometrotara

145 euskal preso politiko Euskal Herritik 790 – 500 kilometrotara

17 euskal preso politiko Euskal Herritik 490 – 400 kilometrotara

55 euskal preso politiko Euskal Herritik 400 km baino gutxiagora

DISPERTSIOAREN ONDORIOAK:

Sakabanaketak eraildako senide eta hurkoak 16 senide eta lagunek galdu dute bizia orain arte bi estatuetako errepideetan, beren senide espetxeratuen bisita eskubidea bermatzen saiatzen ari ziren bitartean.

Tragedia honen eragile zuzenek eta hauen estaltzaileek nahita ezkutatzen duten giza kalte batez ari gara, hain zuzen. Halere, beren izenak ezinbesteko mugarri dira sakabanaketaren aurkako borrokaren bidean.

1982ko irailaren 29a: Rosa y Arantza Amezaga (Tolosa).

1990eko uztailaren 1a: Pilar Arsuaga y Alfonso Isasi (Laudio).

1997ko martxoaren 14a: Antxoni Fernandez (Getxo).

1998ko ekainaren 22a: Jose Mari Maruri (Zierbena).

1999ko apirilaren 3a: Mari Karmen Salbide (Ugao).

2000ko otsailaren 12a: Ruben Garate (Otxandio).

2001eko irailaren 8a: Iñaki Saez y Asier Heriz (Soraluze).

2003ko otsailaren 23a: Argi Iturralde eta Iñaki Balerdi (Lasarte).

2003ko azaroaren 29a : Sara Fernandez (Iruñea).

2004ko ekainaren 3a: Leo Esteban (Tolosa).

2004ko abenduaren 6a: Karmele Solaguren (Barañain).

2007ko abenduaren 25a: Natividad Junko (Oñati)

Hamarkada hauen balantzea guztiz dramatikoa da. Hildako pertsonez gain, senide eta hurkoen 268 trafiko istripu kontabilizatu dira bi estatuetako errepideetan, eta ondorioz ehun baino pertsona gehiago suertatu dira zaurituak. Gainera, kalte material eta ekonomikoak zein arrazoi honengatik lan arloan suertatutako kalteak kontaezinak dira.

SAKABANAKETAREN KOSTE EKONOMIKOA:

Familia bakoitzak aurre egin behar dion batez besteko kilometro-kopurua:

Astero:

1.223,06 km

Hilero:

5.299,95 km

Urtero:

63.599,47 km

Bisitak kilometrotan:

Asteroko totala:

914.854 km

Hileroko totala:

3.964.367,33 km

Urteroko totala:

47.572.408 km

Familia bakoitzaren batez besteko gastua:

Astero:

377,94 €

Hilero:

1.637,75 €

Urtero:

19.653,00 €

Senideen kargurako gastu orokorra:

Asteroko totala:

282.700,98 €

Hileroko totala:

1.225.037,58 €

Urteroko totala:

14.700.450,96 €

Zifra hauek hogei aldiz biderkatzen baditugu -sakabanaketa politika hasi zenetik igarotako urteak-, ohartuko gara zer nolako tamaina hartu duen dispertsioak euskal familietan. Euskal Herriko elkartasun mugimenduak bakarrik leundu du zama hau maila batean, baina halere jasanezina bihurtu da familia askorentzako karga ekonomikoa.

(Erabilitako datuak Etxerat elkarteko Maiatzeko hilabetekarikoak dira)

eta zer egingo dugu guk???

Ba gustora egiten dakigun hori: Elkarrekin lanean hasi eta UDAZKENFEST antolatu. Gure haserrea eta etsipena, lanerako grina bihurtu. Dispertsioak jasaten duten guzti horiekiko elkartasunez betetako egitaraua osatu dugu, haiekin batera bazkaldu eta edateko, haiek guztien ondoan dantzatzeko eta irribarre egiteko.

Izan ere guk ere badugu behar hori. Frustrazioaren aurrean bizipozerako eskubidea aldarrikatu nahi dugu, guztiak etxean izan arte temati jarraituko dugulako baina bidean ere beharrezko ditugu pilak kargatzeko uneak. ELKARREN ondoan gaudela OSPATZEKO eguna da, aldarrikatzen eta protestan noski! Bidea argi dugu eta ELKARREKIN egin nahi dugu, dispertsioaren amaiera desio duen Arabar ororekin, ELKARREKIN ETA ELKARTASUNEZ. HEMEN DA BERRIZ UDAZKENFEST!!!

udazken1

UTZI ERANTZUN BAT - DEJA UN RESPUESTA

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s