Home

Borroka garaia da! webgunerako kolaborazioa, egileak: Eneko Herran Lekunberri eta Jose Morales Belda, Deustuibarrako auzokideak

(Debajo en castellano)

Dagoeneko, Bilbo Handiak hartzen duen eremuan behinik behin, oso zabalduta dago Zorrotzaurre idiliko baten irudia. Aukeren lurraldea, etorkizun distiratsu baten promesa, iraganeko ereduak eta garaiak atzean uzten dituen aurrerapen geldiezin gisa ulertutako garapena. Hori guztia sinbolizatzen duen totem ikoniko baten antzera aurkezten digute Zorrotzaurre. Historia hori entzungo duzu kontalari ofizialistak dituzten itsasontzietan txango bat egiten baduzu. Historia hori bera irakurriko duzu zenbaitentzat “munduaren hiriburua” den gure hiri honen birmoldaketa postindustrial eredugarriaren gailur moduko horri hain leku handia eskaini dioten egunkari eta aldizkari ugarien hemerotekak arakatzen badituzu.

1 EGIKARITZE UNITATE_content

Hamar urte luzez egindako propaganda instituzional eta mediatikoak (egia esateko, ez dakit gaur egun bereizketa hori egitea merezi duen) arrasto sakona utzi du bere burua miresteko berezko joera duen hiri baten subkontziente kolektiboan. Dagoeneko inork ez du begiratu nahi erakusten diguten irudi horretatik harago, erakusten diguten guztia zoragarria baita, ezinago beautiful, guztiz wonderful… Etorkizun miragarri horretarantz goaz mugarriz mugarri, hau da, maketaz maketa, planoz plano, epeka (azpimarratu beharra dago orain arte ez dutela epe bat ere bete). Eta, horrela, gezurren eta erdizkako egien artean (marketinak eta paperak edozer onartzen dute), bi zubi izango dituen uharte batera iritsi gara. Zubitik zubira aurrera… edo atzera.

Hemen kontatuko dudan historia, ordea, oso bestelakoa da, eta ez duzu aurkituko propaganda liburuxketan edo udalak nahiz haren menpeko erakundeek egiten dituzten txostenetan, haien helburu nagusia kea salduz dirulaguntza oparoak jasotzea edota Europak banatzen dituen dirutza mardulak eskuratzea baita. Idilioak edo xarmak “Zorrotzaurre Creativo y la Isla del Conocimiento” du izena. Historia honen izenburua, aldiz, “ZorroFraude Kreatimo y la Isla del TodoCemento” da.

Baina, lehenik eta behin, koka gaitezen, horretarako ere diskurtso ofizialetik ihes egin beharra baitago. Izan ere, “memoria historikoa” eta horrelako hitz potoloak barra-barra erabiltzen dituen arren, diskurtso ofiziala memoriaren edo sustraien adierazle izan daitekeen edozein ezaugarri ezabatzen tematu da hasiera-hasieratik. Leku bat aukeratu dute etorkizuna (edozein etorkizun) bertan kokatzeko, eta egin duten lehenbiziko gauza leku horren izena aldatzea izan da.

Ondo prestatutako eta hobeto bideratutako azpikeria baten bitartez, nahaste izugarria sortu eta Erribera auzoak bere betiko izena galtzea lortu dute. Lehenik, Aste Nagusiko kontzertuez baliatu ziren horretarako (Aste Nagusia abagune bikaina baitzen amarrua hedatzeko): egun batetik bestera, ordura arte Botikazarreko zabalgunea izan zena Zorrotzaurreko zabalgunea izatera pasatu zen. Horren aurrean, gogorarazi beharra dago auzoaren izena Erribera dela (Deustuko Erribera, Deustuibarra). Orain dela 200 urte baino gehiago sortu zen eta 1925era arte Deustuko Elizateko auzoa izan zen (urte horretan Bilbok Elizatea anexionatu zuen deustuarren borondatearen kontra). XX. mendearen erdialdean, azkenean dartsena izango zen kanal bat ireki zuten, Erribera gainontzeko Deustutik bananduz. Gainera, Erriberako Euskalduna auzoa desagertu zen eta jende askok beste leku batera bizitzera joan behar izan zuen azkenean ezerezean edo erdizka gelditu zen obra baten ondorioz. 80ko urteen hasieran, berriz, ontzigintzaren sektorea desagertzearekin batera etakrisiaren aitzakiarekin, Erribera zehaztu gabeko etorkizun baten zain geratu zen, egunen batean bertan egingo omen zutenaren menpe, luzerako eta epe jakinik gabe denboran geldirik.

Garai hartan hasi ziren batzuk zonalde osorako Ekintza Plan Integral batez hitz egiten. Ordurako, asmo hori zerabilten buruan frankismoaren osteko lehen urteetako handi-mandiek eta politikari sasijakintsuek (desarrollismoaren ustezko modernotasuna haren existentzia bezain zaharra da). Agindutako etorkizun horren zain, Erriberan bizi garenok 30 urte baino gehiago daramatzagu bazter utzita, gure auzoa orain garatzeko aukera oro ukatzen zaigularik: auzoko azpiegituretan egin beharreko hobekuntza guztiak berehala abiaraziko omen zuten eta beti gerorako uzten zuten Ekintza Plan Integral horren menpe geratzen ziren.

Hala ere, gure aldetik dena ez da kexa eta arrangura izango… Ostrazismo horrek aukera eman zigun inguru paregabe batean bizitzeko, bertatik bertara geneukan hiriko abiadura zorotik at, lasai eta geure erritmoan. Aukera izan genuen komunitatea sortzeko eta hiri handi bati baino gehiago herri txiki bati dagokion tankeran (elkar)bizitzeko. Auzoak gabezia ugari zituen arren, gu eroso sentitzen ginen bertan, zeren eta, nolabait, lekua geurea zen gu berarenak ginen neurri berean. Kantak dioen bezala, <<Qué bonito ser de Deusto y vivir en la Ribera…>> (nahiz eta ordurako ez zen ez itsasontzirik ez gaileterarik geratzen).

Mende honen hasieran indarra hartu zuenetik, “Zorrotzaurre” marka hori guztia suntsitzera etorri da, auzoaren izena desagerraraztearekin batera. Gainera, suntsitze lan hori garai “berri” hauetan ohikoa den moduan egin da, hau da, marketinaren eta propagandaren bidez; salmentarako erabiltzen den diskurtsoaren eta eskaintzen den produktuaren artean kontraesan nabariak egon daitezkeenik onartzen ez duen planifikazio baten bidez. Ondo ikasi dute publizitatea ez dagoela errealitatearen mugen menpe eta, beraz, inolako disimulurik gabe erabiltzen dute haren hizkuntza, zeren eta, azken batean, hiria saldu eta erosi ahal den produktu bat besterik ez baita beraientzat. Eta, gainera, ze arraio… Bilbokoak gara, eta kito!

Orain, biziberritzearen arloko logika ororen kontra doan eta negozioaren logikarik gordinenari (business is business) erantzuten dion Urbanizazio Proiektu bat onartu dute, eta aho beteka aldarrikatuko dute beste mugarri bat dela egunen bukaerara arte luza daitekeen mugarri sorta amaigabe batean. Berriro esango digute proiektu bikaina dela, eta azken emaitza deitzen dioten horren hainbat fotomuntaketa jarriko dizkigute begien aurrean, baina ez dute esango etorkizuneko uhartearen erdialdeko zati handi bat (etxe batzuk eta biztanleak ere badauden lekua) dokumentu horretatik kanpo geratu dela eta, beraz, bertako lanak askoz gehiago atzeratuko direla, eremurik andeatuena eta esku-hartze baten premiarik handiena duen lekua izan arren. “Mugikortasun iraunkorraz” hitz egingo digute, behin eta berriro azpimarratuz uhartea iparraldetik hegoaldera zeharkatuko duen bide ardatz bakarra egongo dela eta tranbia jarriko dutela garraiobide publiko gisa, baina inork ez du esango ardatz hori egitea eta, beraz, tranbia ibiltzea ezinezkoa izango dela bukaeraren bukaerara arte, dokumentu horrekin abalatzen duten obra programazio burugabearen ondorioz. Bi zubiak etorkizuneko uhartearen mutur banatan diseinatu dituzte, ibilgailuen zirkulaziorako autonomia bermatzeko eta proiektua negozio bolumenaren lehentasunen arabera garatuko dela ziurtatzeko (bertan egingo dituzten eraikin berriez ari naiz).

Bide batez, berriro aipatuko dituzte <<auzoaren memoria industriala gordeko duten>> 20 pabiloiak, baina ez dute esango orain arte erabili den (eta oraindik ere erabiltzen den)

politika pabiloi horiek beren zoriaren menpe uztea izan dela. Horren ondorioz, haietako asko zeharo itxuragabeturik eta hondaturik daude, eta orain arte ez dute ezertxo ere egin hondamendi hori eragozteko. Gainera, kontuan izan behar da pabiloi gehienak urbanizazioaren azken faseetarako utzi diren lekuetan daudela… Ez dago ulertzerik nolatan ez dieten eman erabileraren bat, aldi baterako bada ere eta helburu bikoitz bat lortzeko gutxienez: pabiloiak kontserbatzea (baldin eta garai batean izan zirena gogoraraziko duen zerbait mantentzeko benetako asmorik badute) eta bizitza apur bat ematea auzoko lekurik abandonatuenei eta biztanleriarik urrienekoei. Nolanahi ere, badirudi lotsa ematen diela beraiek izateak pabiloi horiek eraisteko agindua emango dutenak. Nahiago dute denboraren joana eta ziur aski gertatuko diren lapurretak arduratzea horretaz.

Aitzitik, ez daukat inolako zalantzarik nabe industrialak eta erabilera berriak aipatuko dituztela, baina “Sormenezko Irla” delako horretaz hitz egiteko soilik. Izan ere, “Sormenezko Irla” esaten dioten hori proiektuaren elementu nagusietako bat da, itxaronaldi luze hau (“bien bitarteko aldia”) entretenigarriagoa egiteko eta etorkizuneko bezeroei begira prezioak igoarazteko diseinatua. Eredu eta diskurtso hori planetako mila lekutan klonatua izan da, eta, gure kasuan behintzat, gezurren eta erdizkako egien gainean eraiki da. Hala, besteak beste, bertan behera utzitako nabeak berrerabiltzen ari direla esaten digute, kasu gehienetan gezur biribila den arren. Horrekin batera, sormenaren aldeko apustua egiten ari direla aldarrikatzen dute, baina oso zaila da hori sinestea, ez baitute inolako aukerarik eman pikotxetik salbatuko ei diren pabiloietan sormena lantzeko, lehen aipatutako helburu bikoitza bete zezakeen arren. Horren ordez, “sormena” gaur egungo etxebizitzen inguruan inokulatu da, bertan bizi den komunitatearen erdigunean txertatu da. Eztarria urratu arte oihukatzen dute horrek bizitza dakarkiola auzoari, baina ezkutatu egiten dute ez dituela pittin bat ere biziberritzen bertan behera utzitako pabiloiak edo leku andeatuak (eta, zoritxarrez, horrelako leku asko daude gaur egungo penintsulan). Horren eragina lehendik bizitza zuen eremura mugatzen da, bertako espazioak okupatuz eta erritmoak aldaraziz. Agian, “sormena” horregatik da hain erakargarria hiria eraldatzeko plangintza diseinatu eta gauzatzen dutenentzat: interesgarria zaie gentrifikazio geldoa eta atsegina bultzatzen duelako, subliminala bezain eraginkorra.

Era nabariago batean, planifikatzaileen eta artea ekintzailetza gisa ulertzen duten guru berrien arteko lankidetza gaizki disimulatuak edo instituzioen, eraikuntza enpresa handien eta esperientzia estereotipatuen diseinatzaileen arteko co-working horrek oso helburu zehatza du: etorkizuneko uhartearen barnealdea amu erakargarria edo balio aktiboa izatea uhartetik kanpo (Deustuko eta San Inazioko beheko aldean) eraikiko diren lehen etxebizitzekiko interesa pizteko. Labur esanda, gaur egun sormenaren arloko ekimen horiek guztiak baliagarriak dira “Zorrotzaurre” markaren bozgorailu gisa. Etorkizunari begira, aldiz, baliagarriak izan daitezke proiektatu duten mini-hiri berrian ezinbestekoa izango den aisialdi eskaintza guztia “alde zaharrean”, etxabeetan eta gaur egungo etxebizitzen inguruan kokatzeko.

Nolanahi dela ere, hiri klonikoaren abangoardia horrek eta bata bestearen atzetik datozen mugarri horiek guztiek gauza bat gogorarazi nahi digute: nola edo hala, “etorkizuna hemen da jadanik”. Oso mezu irensgarria da lekua ezagutzen ez dutenentzat edo noizean behin soilik bertaratzen direnentzat, eta auzokideen artean ere harrera ona izateko behar bezain atsegina da. Errealitatea, ordea, egoskorra da. Egunotan, Bilboko Udalak behin-behinean onartu du Urbanizazio Proiektuaren lehen zatia (bere fase eta desfaseekin), eta aurkeztu diguten dokumentua orain arte esan duguna berrestera dator: Erriberako bizilagunontzat, eguneroko bizitza bertan egiten dugunontzat, etorkizunak etorkizun izaten jarraituko du, “inoiz iristen ez den eta iristea espero ez den” hori, hain zuzen ere.


Another side of Zorrotzaurre

A día de hoy existe ya, al menos a escala del Gran Bilbao, una visión generalizada de un Zorrotzaurre idílico, una especie de tótem icónico que simboliza la tierra de las oportunidades, la promesa de un futuro esplendoroso, y, en definitiva, el desarrollo como inexorable progreso o avance con respecto a modelos y tiempos pretéritos.

Tal es la historia que te contarán si paseas en los barcos con guía oficialista o si hojeas por las hemerotecas de los múltiples diarios y revistas que se han hecho eco de esta suerte de guinda de la modélica reconversión postindustrial de esta «nuestra capital del mundo».

Más de 10 años de propaganda institucional y mediática (no sé si hoy día merece la pena tal distinción) han dejado su huella en el subconsciente colectivo de una ciudad ya de por sí tendente al ensimismamiento, de tal forma que ya nadie quiere mirar más allá de lo que le muestran. Y lo que nos muestran es todo beautiful, wonderful… Una maravilla hacia la que avanzamos de hito en hito, es decir, de maqueta en maqueta, de plano en plano, de plazo en plazo (todos ellos incumplidos, por cierto). Y así, entre engaños y medias verdades (el marketing y el papel lo aguantan todo) nos plantamos en una isla con dos puentes. De puente a puente, y tiro porque me lleva la corriente.

Así que esta historia es otra bien distinta, y no la encontrarás en los folletos propagandísticos ni en los dossieres municipales y paramunicipales diseñados para la caza de ingentes fondos europeos y/o jugosas subvenciones en el arte de vender humo. Si el idilio, el encantamiento, responden al eslogan del «Zorrotzaurre Creativo y la Isla del Conocimiento», ésta es más bien la historia del «ZorroFraude Kreatimo y la Isla del TodoCemento».

Pero empecemos por situarnos, que hasta para eso hace falta huir de un discurso oficial que hincha papada con palabras como «memoria histórica» mientras, desde un primer instante, se empeña en enterrar cualquier rasgo que implique arraigo y memoria, empezando por el propio nombre del lugar donde juegan a emplazar el futuro… Cualquier futuro.

Así, mediante una ceremonia de la confusión bien orquestada y mejor difundida que comienza con los conciertos de Aste Nagusia (qué mejor altavoz para divulgar la impostura) y la transformación de la explanada de Botica Vieja en la explanada de Zorrotzaurre por arte de birilibirloque, se consigue que el barrio de La Ribera pierda su nombre por el camino. Porque es La Ribera, o Ribera de Deusto si se prefiere, el nombre del barrio con más de 200 años de historia que formara parte de la Anteiglesia de Deusto hasta su forzada anexión a la Villa de Bilbao, allá por 1925. La misma Ribera que a mediados del siglo XX, con la construcción de un Canal que se quedó en dársena, sufrió el hachazo que la desgajó del resto de Deusto y, amputando alguno de sus barrios internos, como el de Euskalduna, desplazó a buena parte de sus vecinos para nada o bien poca cosa. Esa Ribera que a comienzos de los 80, con la caída del sector naval y la excusa de la crisis, quedó presa de una eterna promesa de futuro, detenida en el tiempo sine die.

Y es que fue ya por aquel entonces cuando se comenzó a evocar la figura de un Plan Integral de Actuación en toda la zona. Las mentes preclaras y lúcidos políticos de los primeros años del postfranquismo estaban ya en ello (la supuesta modernidad del desarrollismo es tan vieja como su propia existencia). Una promesa de futuro que a nosotros, los habitantes de la zona, lleva ya más de 30 años negándonos toda oportunidad de desarrollo presente: cualquier mejora en las infraestructuras del barrio quedaba supeditada al desarrollo de esa Actuación Integral siempre inminente y siempre postergada.

Pero no todo va a ser lamentaciones… Ese ostracismo también nos dio la oportunidad de vivir en un paraje singular y con un ritmo propio, ajeno al pulso acelerado de una ciudad que seguíamos teniendo al alcance de la mano; a forjar comunidad y poder (con)vivir de forma más propia de un pueblo que de una urbe; a sentirnos cómodos a pesar de las múltiples carencias porque, de alguna manera, el lugar nos pertenecía casi tanto como pertenecíamos a él. «Qué bonito ser de Deusto y vivir en La Ribera…» (Aunque no quedaran barcos, ni tampoco galleteras).

Todo eso es lo que, junto con el nombre, la marca «Zorrotzaurre» viene a llevarse por delante desde su irrupción con la entrada del nuevo siglo. Y lo hace como se hacen las cosas en estos «nuevos» tiempos, mediante el marketing y la propaganda acompañados de una planificación que no asume que entre el discurso de venta y el producto que se oferta puedan existir flagrantes contradicciones. Han aprendido que la publicidad no está sujeta a los límites de la realidad, así que utilizan su lenguaje sin disimulo. Al fin y al cabo, entienden la ciudad como un mero producto de compra y venta. Y además, qué ostias… Somos de Bilbao, ¡que no se diga!

Ahora, con la aprobación de un Proyecto de Urbanización que es un atentado contra toda lógica de regeneración así como una oda a la más pura lógica del negocio (business is business), se anunciará un nuevo hito en esa interminable sucesión de los mismos que amenaza con perpetuarse hasta el fin de los días. Volverán a contarnos las mil bondades del proyecto y a pasear ante nuestros ojos diversos fotomontajes de lo que llaman resultado final, pero no hablarán de que un gran trozo en la zona central de la futura isla (donde, por cierto, hay casas y gente viviendo) queda excluida en este documento, y por tanto postergada aún más si cabe, aun cuando se trata de la parte más degradada y con más necesidad de intervención. Una y mil veces nos hablarán de «movilidad sostenible» y para ello se apoyarán en la existencia de un único eje viario que atraviesa la isla de norte a sur y del tranvía como medio de transporte público, pero nadie mencionará que la ejecución de dicho eje y, por ende, la circulación del tranvía resultarán inviables hasta el final de los finales merced a la demencial programación de obras que avalan con este documento. Diseñan los dos puentes en las puntas de la futura isla para garantizar su autonomía rodada y el desarrollo del proyecto según las prioridades del volumen de negocio (léase, nueva edificación).

Se aprovechará para mencionar de nuevo los 20 pabellones que «preservarán la memoria industrial del barrio», obviando eso sí que la política seguida ha sido (y es) la de abandonarlos a su suerte y permitir que muchos de ellos estén ya irreconocibles y destrozados. Además, teniendo en cuenta que la mayoría se sitúa en las zonas más postreras de la ejecución… Resulta incomprensible que no se les haya dado un uso, aunque sea temporal, para lograr al menos un doble objetivo: el de su preservación (si es que de verdad se pretende mantener algo que evoque lo que fueron) y dotar de un poco de vida a las zonas más despobladas y abandonadas del barrio. Parece más bien que simplemente les da vergüenza ser ellos los encargados de certificar su demolición y prefieren que lo haga el propio paso del tiempo, junto a un más que previsible pillaje.

Curiosamente, sí que harán mención al tema de las naves industriales y los nuevos usos, pero lo harán para hablarnos de la «Isla Creativa», otro elemento importante de la planificación diseñado para hacer más entretenida la larga espera (el «mientras tanto») y aumentar caché y precios ante la futura clientela. Un modelo y un discurso clonado en mil rincones del planeta y que, al menos en nuestro caso, se construye una vez más sobre mentiras y medias verdades. Mentiras como la reutilización de naves en desuso, algo que en la práctica totalidad de los casos es radicalmente falso. Y en cuanto a la apuesta por la creatividad… Resulta muy difícil tomársela en serio cuando no se ha permitido su desarrollo en aquellos pabellones que, al menos sobre el papel, se salvarán de la piqueta, y donde, como decíamos, podía haber cumplido al menos un doble objetivo. Pero nada de eso… La «creatividad» se ha inoculado en torno a las actuales viviendas e insertado en el núcleo central de la comunidad existente, y, por más énfasis que se ponga en vociferar sobre la vida que está aportando al barrio, no recupera ni pabellones en desuso ni zonas degradadas, y eso que, por desgracia, en la actual península las hay a patadas. Sus repercusiones sólo tienen incidencia en la zona con vida previa, ocupando sus espacios y alterando sus ritmos, y quizás hay radique el encanto que tiene para quienes planifican y diseñan la transformación urbanística: interesantes en tanto agentes potenciadores de una especie de gentrificación lenta y amable, de carácter subliminal pero igualmente efectiva.

De un modo más obvio, esta colaboración apenas disimulada entre los planificadores y los nuevos gurú del arte como emprendimiento, este co-working entre las instituciones, grandes promotoras y diseñadores de experiencias estereotipadas sirve para que el espacio interior de la futura isla siga ejerciendo un papel de reclamo, de valor activo capaz de potenciar el interés por las primeras viviendas que se alzarán fuera de la misma, en la zona baja de Deusto y San Inazio. En definitiva, hoy son útiles como altavoz de la marca «Zorrotzaurre». En un futuro, quizás, lo sean como germen para encajar en la «parte vieja», en los bajos y en el entorno de las viviendas existentes, la totalidad de la oferta de ocio que la nueva miniurbe proyectada necesitará, sin duda, de llegar a realizarse.

Sea como sea, esta vanguardia de la ciudad clónica y esta cadena de hitos que se suceden los unos a los otros tratan de recordarnos que, de alguna forma, «el futuro ya está aquí». Es un mensaje fácil de digerir por parte de quienes desconocen el lugar o acuden al mismo de forma puntual. Es lo suficientemente amable como para que también tenga una buena aceptación entre los propios parroquianos. Pero la realidad es tozuda, y la reciente aprobación inicial del documento de Urbanización (con sus fases y desfases) viene a confirmar que, para los habitantes de La Ribera, para quienes día a día desarrollamos aquí nuestras vidas, el futuro seguirá siendo eso que, de momento «ni llega, ni se le espera».

2 thoughts on “Another side of Zorrotzaurre

  1. Soy asiduo lector de BORROKA, pero éste articulo me ha llegado muy ondo. tengo 72 años y soy de DEUSTO, he visto nacer el canal y trabajado en la Ribera, hace muchos años que no lo visito pero espero hacerlo en mi próximo viaje a Bilbo para tratar de ver la realidad de ahora y poner conocer a los colaboradores del artículo que me parece muy realista.
    Un saludo
    Jose Lazpita

UTZI ERANTZUN BAT - DEJA UN RESPUESTA

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s