Home

Cp6aeVbWgAQf38e.jpg large

Hiru preso ohiek gose greba abiatu dute larri gaixo dauden presoak aska ditzaten

Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimendua

Gure mugimenduak, amnistia, errepresaliatu politikoen baldintzarik gabeko etxeratze eta hauen sortzea ekarri duen zergatien soluzio moduan definitzen du. Gatazka honen izaera politikoa eusteko tresna garrantzitsuena da amnistiaren aldeko borroka. Errepresaliatuen izaera politikoaren aitortza gakoa da amnistiaren bidean aurrera egiteko eta berauen giza eskubideak onartzeko.

Errepresaliatu politikoen egoera, aurrera eraman duten militantzia politikoaren ondorioa da. Gatazkari soluzioa emateko modu bakarra hauek aurrera eramandako borrokaren aitortza eta beraien askatasun duina dira.

Argi utzi nahi dugu, errepresaliatu politikoen muturreko egoera larria dela eta bateratuak doazela hauen eskubideen aldarrikapena eta amnistiaren aldeko borroka. Ezin dugu ahaztu estatuek errepresaliatuen eskubideak zanpatzeko dituzten argudioak erabat politikoak direla. Horregatik gure mugimenduak ez du onartuko zama guztia beraien gain erortzea. Guk eta orokorrean euskal herriko langileriak, hartu behar du ardura eta konpromisoa euren egoera baldintzarik gabe hobetzeko eta amnistia eskuratzeko. Honela amnistiaren aldeko eta errepresioaren aurkako mugimenduak jasaten dituzuen urraketen aurrean borrokanjarraituko du amnistia lortzeko bidean goazen bitartean, hauek exijituz:

1) larriki gaixo dauden presoen berehalako askatasuna

2) dispertsioaren amaiera

3) prebentziozko espetxeratze egoeran aurkitzen diren preso politiko guztien behin
behineko askatasuna

4) zigorraren 2/3 bete dituzten preso politikoei dagokien baldintzapeko askatasuna

5) 40 urteko espetxe zigorra inposatzen duen legediaren indargabetzea

Esan bezala errepresaliatu politikoek bizi duten egoera muturrekoa da eta honekin amaitu eta etxera ekartzea gure ardura da, herriaren alde egiteagatik aurkitzen dira dauden egoeran eta orain herriari dagokio beraien alde egitea eta euren baldintzarik gabeko askatasuna lortzea, duintasunez etxera itzuli daitezen. Hau dena kontuan harturik hitzetatik ekintzetara joateko garaia heldu da, abuztuaren 15etik aurrera lanketa bat jarriko dugu martxan, bertan gose greba bat burutuko delarik beste hainbat ekimenekin batera. Eragile eta norbanako orori deia luzatzen diogu bat egiteko ekimen honetan.

Bestetik Aitzolen borrokarekin bat egiten dugula adierazi nahi dugu herriaren babesa duela adieraziz, eta bide batez hemendik indarra eta besarkada bat helarazten diogu. Garaia heldu da batu borrokara.

3 thoughts on “Gose greba mugagabea preso politiko gaixoen askatasunaren alde

  1. Hiru garren eguna gose greban!!! Eutsi goiai!!!
    Asteburua iristerar……. Aitzaki bikaña zakua hartu, etxarrira gerturatu eta bertan dauden hiru borrokalariekin bat egiteko. Bide batez etsaiaren mendekua salatu, gudariei elkartasuna adierazi eta herritarrei begiak irikitzeko!!! Animo!!! Antolatu eta borrokatuu!!

UTZI ERANTZUN BAT - DEJA UN RESPUESTA

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s