Home

Argia

Espainiako batez bestekoa baino lan ordu gehiago murriztu ditu Hego Euskal Herriak

372,35 ordu egin zuten lan batez beste Hego Euskal Herriko langileek 2016ko lehenengo hiruhilekoan, Espainiako Estatuko batezbestekoa baino 16 ordu gutxiago eta 2008ko Hego Euskal Herriko aldi bereko datuekin alderatuz %5,4 gutxiago.

Randstad aldi baterako lan enpresak egindako ikerketa baten arabera, krisia hasi zenetik langile bakoitzak batez beste 21 ordu gutxiago egiten ditu lan Hego Euskal Herrian.

Lan ordu gutxiago kontratatzen dira

389 ordu egin zituen lan batez beste Espainiako Estatuko langile batek 2016ko lehenengo hiruhilekoan: 2008. urteko aldi berarekin konparatuz %5,7 gutxiago.

2008-2013 urteetan arteko tartean 410 eta 414 ordu bitarteko lanaldia izan zuen Espainiako Estatuko behargin batek batez beste, hiruhileko batean. 2009an iritsi zen adierazlea 414 orduetara eta 2013an lehenengoz izan zen 400 orduen azpikoa: 398 ordukoa. 2014an igo zen apur bat, baina geroztik jaisten joan da.

Zerbitzu sektorean ordu gutxien

Sektoreka, eraikuntzako langileek egiten dute lan gehien, 431 ordu batez beste. 426 ordu egiten dute lan industriako beharginek eta 379 ordu zerbitzu-sektorekoek.

Ordu kopurua aldatuz doa Espainiako Estatuko erkidego bakoitzean. Murtzia eta Madril dira 400 orduak gainditzen dituzten bakarrak. Estatuko batez bestekoaren gainetik (389 ordu) Kantabria, Kanariak, Galizia eta Katalunia daude. Valentziak, Euskal Autonomia Erkidegoak eta Nafarroak ez dute batezbestekoa gainditzen (373 eta 371 hurrenez hurren).

UTZI ERANTZUN BAT - DEJA UN RESPUESTA

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s