Home

Ibai Treviño – After Boltxebike

Joan zen abuztuaren 14an, ‘DCleaks’ izeneko taldeak George Soros hungariar-judutar jatorriko magnate estatu batuarrari ‘ostutako’ dokumentuen berri eman zuen. 3.000 dokumentu inguru filtratu zituen erakundeak, hainbat eskandalu agerian utziz.

Iritzi publikoan ez dute inolako aipamenik merezi izan dokumentuek eta isiltasuna izan da nagusi komunikabide gehienetan. Ez da gutxiorako: George Sorosek ‘erositako’ kazetarien berri ematen baitzen bertan, besteak beste. Sorosen ‘Open Society’-ak 27.000 dolar inguru eman zizkion Kataluniako Diplomazia Publikoaren Kontseiluari (Diplocat), “Europar hauteskundeak 2014: xenofobia eta mugimendu euroeszeptikoen gorakada Europan” izeneko nazioarteko konferentzia egin zezan. Elisabet Moragas-en zuzendaritzapean , hainbat kazetarik eta politikarik hartu zuten parte bertan, “euroeszeptizismoa borrokatzeko” asmoarekin, hots, Europar Batasunaren aldeko diskurtsoa lantzeko asmoz.

Katalunian ere —eta beti dokumentuen arabera— George Sorosek 24.000 dolarrekin finantzatu zituen CIDOB izeneko Bartzelonako nazioarteko aferen ‘think tank’-a. Aldi berean, ‘Think tank’ honetako arduradunetariko batek, Nicolas De Pedro —Marta Ter “giza eskubideen aldeko ekintzaile independientearekin” batera— 6.500 euro jaso zituen “Espainiar estatuan ukrainar gatazkaren harira ematen diren informazioen” inguruko txosten bat egiteko, “errusiar propaganda geratzea” helburu zuen txosten bat egiteko.

Txostenak polemika bizia piztu du. Bertan, hainbat komunikabide kategoria desberdinetan sailkatzen den Twitter kontuen zerrenda bat zabaldu da. Alde batetik “Kiev-en alde/kritikoak/analisten” zerrenda labur bat agertzen da, bertan euskaldun baten izena aipatzen delarik. Bestalde, “(Ukrainari buruzko) eztabaidan eragina izan dezaketen” pertsonen zerrenda bat dago, eta azkenik, “Errusiaren aldeko” informazioa (“key pro-Russian opinion former” jatorrizkoan) zabaldu dituzten kazetari, politikari edo ekintzaileen zerrenda ‘beltz’ bat. Azken zerrenda honetan hainbat euskaldun gauden: ni, Asier Blas politilogoa eta Pablo Gonzalez Garako ‘freenlance‘-a. Baita Euskal Herria Donbass komitea eta beste ekintzaile batzuk ere (@DrazMihailovitx).

Egoera larri honen aurrean, Nicolas de Pedro eta Marta Ter txostenaren arduradunek, isiltasuna gorde zuten egun batez. Twitter kontuaren pribazitatea aldatu eta orduan egin zituzten lehenengo adierazpenak: egindakoa justifikatu zuten inolako lotsarik gabe eta barkamenik ez zuten eskatu. Vice News komunikabideari egindako adierazpenetan zentzu berdinean aritu ziren, egindakoa justifikatuz eta bere lana “guztiz zilegia eta legala” zela aldarrikatuz. Truko zaharra da hori, zerbait justifikatzeko bidean zeozer legala eta zilegia dela esatea alegia. Jakina da legala dena ez dela zertan zilegia izan, are gehiago zeozer zilegia dela ondorioztatzea ekintza guztiz subjektiboa da.

Bidez batez, egindako adierazpenekin eztabaida desitxuratzea lortu zuten eta euren burua biktimatzat aurkeztea. Eztabaida beste parametro batzuetan eman beharko zela ez dago esan beharrik. Arduragabekeria honi esker gerran ibiltzen garen kazetarien burua arriskuan jarri dute eta, nire kasuan, filtrazioa egin zenean Donbassen nengoen eta bertatik publikatutako gauzek arazo larrian jarri zezaketen nire burua. Zorionez ez zen ezer gertatu, baina gertatu zitekeen, izan ere Europa dekadente honetan arau bilakatu den bezala, gure bizitzek ez dute ezer balio, errusiar kazetarienak ezer balio ez duten bezala, nahiz eta hori beste eztabaida bat izan.

Bestalde, nire kontrako akusazio larriak egin zituen Marta Ter eta bere konfiantzazko lagunek orduantxe, nire ibilbide profesionala arriskuan jarriz: “Kremlinentzat lan egiten nuela” arguadiatuz, hainbat egunkaritako erredakzioetara deitu zuten, nire artikuluak publikatu ez zitzaten. Eusko Legebiltzarreko Giza Eskubideen Batzordean egin behar nuen agerraldia zapuzten saiatu ziren. Oso larria da kontua, larria eta miserablea; gerra-kazetaritzaren (eta oro har, kazetaritzaren) egoeraren adierazle. Tristea da gerra kazetaritzaren egoera, Pablo Gonzalez-ek adierazi duen bezala “gerratik idatzitako errepotaje batengatik 50 euro kobratzea eta orrialde bateko informe bategatik 6.500 euro jasotzea”. Tristea, eta bidegabekoa gainera.

Istorio luze honen amaieratik gertu egotea espero dut. “Putinen mesedetan dagoen agente bat” izatearen akusazioa larria da, gainera inolako probarik ez dagoenean. Halere, “Putinen agenteak” izatea leporatu diguten horiek Sorosen agenteak direla frogatuta dago jada eta hori poztekoa da. “Independienteak eta gardenak” direla esan ohi dutenak magnate kolpista baten soldatapean daudela frogatu dugu oraingoan. Hor kokatu behar dugu afera honen eztabaida: independienteak ala mertzenarioak? Erantzuna badugu.

Diru goseak bere ‘lagunak’ saltzera eraman ditu Marta Ter eta Nicolas de Pedro. Krudela da bizitza eta gordina da errealitatea: putrearen ekintza beti izan daiteke zilegia.


+ George Soros en Euskal Herria

UTZI ERANTZUN BAT - DEJA UN RESPUESTA

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s