Home

Gogor oldartu da Goardia Zibila preso gaixoen askatasuna Etxarrin aldarrikatu dituztenen aurka

Ke poteak eta pilotak jaurti dizkiete manifestariei mobilizazioa bukatzerakoan. Goardia Zibilak guztiz okupatu du Sakanako herria, eta errepide guztiak kontrolekin josi dituzte mobilizazioa oztopatzeko.

19:00etan herriko plazatik irtetekoa zen gaur manifestazioa, baina 20:00ak jota egin ditu lehen urratsak. Guardia Zibilak gertuko jarraipena egin die, eta tentsio handia izan da. Pilotakadak ere izan dira. Asteon Espainiako Gobernuaren ordezkaritzak debekatu egin du manifestazioa, baina antolatzaileek, AEM Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduko kideek, behin eta berriz agerian utzi dute mobilizazioari eusteko asmoa.

20 egun eta gero Joxean Kortadik, bukatutzat eman zuela bere gose greba manifestazioa amaitu bezain pronto. Tato Lizeagak, ordea, jakinarazi du bera gose grebarekin jarraitzeko indar nahikoaz sentitzen dela eta borroka molde hau mantentzea dela bere erabakia.

Abuztuaren erdialditik gose greban daude bi preso ohi Etxarri Aranatzen gaixotasun larriak dituzten presoen alde, eta gaur ozendu egin nahi izan dute aldarri hori AEMko kideek manifestazio honen bidez. Ezin izan dute, ordea, ibilbidea osorik egin; moldatu egin behar izan dute, gaurdia zibilen oldarra saiheste aldera.

Eleak-Libre dinamikak salatu du gaur adierazpen askatasuna “ukatua” izan dela Etxarri Aranatzen, eta eskubide zibil eta politikoak zapaldu dituztela.

Iturria: Berria.info/Ahotsa.info


La Guardia Civil toma violentamente Etxarri Aranatz para impedir la protesta por los presos y presas enfermas

+ Crónica de la movilización (Insurgente / Kaos en la red / La Haine)

+ El Movimiento Pro Amnistía al hilo de la manifestación de Etxarri

CrccCdzWgAARpAH

UTZI ERANTZUN BAT - DEJA UN RESPUESTA

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s