Home

Borroka garaia da! webgunerako kolaborazioa, egileak: Aletxu Zobaran Arriola, Ibon Goieaskoetxea Arronategi (Valence-ko zigor ziegetan)

Sakabanaketa aregotzeari stop! Valence-ko espetxe honetara pasa den ekainean ekarri gintuzten unetik argi ikusi genuen frantziar agintariek beste eraso politikoa burutzen zutela gure aurka, sakabanaketa areagotuz.

Orduan erantzun beharrean denbora tarte bat utzi genuen prozedura legal eta administratiboak martxan jartzeko. Horrekin batera, erasoaren neurria ondo aztertu nahi genuen. Azken urte hauetan gatazka politikoaren konponketa bideratzeko lehen puntuetako bat dugu Euskal Preso Politikoon gaineko salbuespen neurriekin bukatzea.

Gaixotasun larriak dituzten Euskal Preso Politikoen askatzea eta beste guziok elkarbiltzea eta euskalherriratzea adierazpen ofizial guztietan agertu da lehentasun gisa. Frantziar estatuari dagokionez, Pariseko bake Foroan edo Ipar Euskal Herrikoan, Frantziako ordezkari politiko eta instituzional ezberdinek puntu honen garrantzia azpimarratu dute behin eta berriz.

Sakabanaketaren areagotzearekin, Valenceko espetxera Euskal Preso Politikoak ekarriz, Pariseko agintariek ttu egiten diete aurpegian ordezkari eta pertsonalitate hauei guztiei. Gainera gure herriaren eskaria da sakabanaketa eta salbuespen politika bukatzea, Euskal Herriko jaietan eta bestelako herri topaldietan ikusi ahal den bezala. Zentzu komuneko zilegizko eskakizuna da, eta Euskal Preso Politikoen Kolektiboan urteak daramatzagu horren alde borrokatzen.

Frantziar agintariek ez dituzte euren legeak ere errespetatu nahi, eta gainera gezurretan aritzen dira. Familiatik gerturatzea izan da espetxe honetara gu ekartzeko erabili duten argudio faltsua. Horregatik guztiagatik eta baita espetxe honen ezaugarri bereziengatik, hemen gauden kideok behartuak gaude sakabanaketaren areagotzeari STOP! esatera borrokaren bidez.

Horrela, abuztuaren 8-tik aurrera espetxe hau errefusatu dugu eta zigor ziegatan konfinatu gara gure kabuz. Horrekin batera, uko egin diogu bisita eskubideari, gure gertukoei bidaiaren 2000 kilometroak ekidituz. Euskal Herritik gertu, kideekin elkar biltzea exigitzen dugu. Bitartean determinazioarekin eta herriarekin bat eginik, guztiok batera inposaketari garaipen txiki hau aterako diogu Euskal Preso Politikoontzat sekulan zabaldu behar ez zen Valence-ko espetxea sakabanaketaren mapatik ezabatuz.

UTZI ERANTZUN BAT - DEJA UN RESPUESTA

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s