Home

cjx09s0ukaanys

Ikasle Abertzaleak

Ikasturte berriari ekiteko unea heldu da.

Urtez urte nabariagoa da sistema kapitalista-patriarkalak ikasleongan eragiten duen zapalkuntza, geroz eta jasangaitzagoa delako inposatu diguten hezkuntza sistema honen zama. Isilik nahi gaituzte, burumakur, belauniko, obediente. Baina ikasleok ez gaude euren nahiei men egiteko prest.

Iazko Bilgune Prozesuan nondik gatozen argi ikusi eta nora goazen erabaki genuen. Europa eta espainiar mailako erasoei aurre egiteko, ikasle sarea indartu genuen forum to fighten eta para los pueblos plataformarekin. Zuen hezkuntza sistema patriarkal, kapitaista eta zapaltzailearen aurrean gure jardunerako ezinbestekoak izango diren Prozesu Feminista eta Ideologikoa martxan jarriko ditugu.

Geure burua behar bezala horniturik, ekin diezaiogun Euskal Herriko ikastetxe eta unibertsitateetan borroka suak piztera.

Urteko errreformek larru gorritan utzi gintuzten eta zuen aurrean biluztu ginen eta berriro egitekoprest gaude. hezkuntzan zein bizitzako beste esparru asskotan jasaten ditugun inposaketen aurrean, ikasleok sujeto desobedienteak izateko hautua egiten dugu. Historian hamaika dira desobedientziaz lortutako garaipenak, herri desobedientea gara izatez, eta izaera errebelde dugula badakigu.

Ezinbestekoa zaigu ingurua aztertu eta astintzearekin batera Euskal Herri independiente, sozialista eta feminista batean kokatzen dugun Euskal Eskola Nazionalaren eraikuntzan aurrera pausuak ematea. Herri Unibertsitate zein Herri eskolen bitartez kontrabotere espazioak sortuko ditugu heziguneetan beti ere herrimugimenduari ekarpen zuzena egingo dion jakintza propioa garatuz.

Pasaden ikasturtean errepresioaren ondorioak gordinki bizi izan genituen, jarraipenak, epaiketa, zitazioak, isunak… baina hala ere argi geratu zen ez garela estatuaren tresna errepresiboen beldur eta kolpeak jasanda ere inoiz baino indartsuago altxatu egin gara.

Ikasle Abertzaleok indarberriturik gaude. Argi dugu nortzuk diren gure bidelagunak eta nortzuk gure etsaiak; eta argi dugu zein den gure iparra: Euskal Eskola Nazionala. Motxila ongi bete dugu: aurreko urteetako esperientzia eta irakaspenak, borrokaldi berri baten ilusioa, maite duguna defendatzeko grina, borrokarekiko konpromezua, aztertzeko, astintzeko eta sortzeko nahia, eta inposaketa oro desobeditzeko gogoa.

Inposaketak desobeditu eta… eraiki! Jo ta ke, Euskal Eskola Nazionala lortu arte!

UTZI ERANTZUN BAT - DEJA UN RESPUESTA

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s