Home

Borroka garaia da! webgunerako kolaborazioa, egilea: Gazteak Kalean 

Prentsaurreko honen bitartez gaur egungo Tolosako gazte mugimendua jasaten ari den jazarpen polizialaren berri eman nahi dizuegu. Ez baita kasualitatea azken urteetan emandako borroken ondoren errepresio politiko eta judiziala jasan behar izatea. Izan ere, hainbat kasu nabarmen daude egoera honen erakuslehio nagusi direnak. Lehenik, ezpala gaztetxearen bigarren okupazioaren ondoren etorritako zigor ekonomikoa 50 bat gazte ingururi ezarria. Bigarrenik, gazte mugimenduko hiru militante jasatear dauden 38.000 euroko zigor ekonomiko eta 5 urte eta 5 urte eta erdiko espetxe zigorrak besteak beste. Aipaturiko adibide hauek helburu garbi bat dute: sistema kapitalista heteropatriarkalaren aurka borrokatzen duen gazte mugimendua jazartzea.

Bereziki bigarren kausaren berri eman nahi dugu. Izan ere, lehen esan bezala hiru militante hauek espetxe zigorra jasateko arriskuan daude. 2015.urtean Tolosako inhauterietan gertaturiko liskar batzuetan oinarritzen dira honelako errepresioa justifikatzeko. Cipayoek alboko taberna bateko liskarra aprobetxatuz Tolosako herriko tabernara gerturatu eta egoera tentsionatu zuten, liskarrak sorraraziz. Ondorioz, liskar hauen aitzakipean gau hartan bertan eta bi orduren diferentzian hiru pertsona atxilotuak izan ziren, baliorik gabeko frogak oinarri harturik.

Oso egoera larrian kokatzen da tolosako gazte mugimendua, hiru militante etsaiaren atzaparretan erortzeko zorian baitaude. Hori dela eta, gaur hona bertaratu garen herri mugimendu, gazte mugimendu zein eragile desberdinetako kideok egoera hau salatzeaz gain, honi merezi duen erantzuna emateari begira plataforma bat sortuko dugu. Beraz, gure borrokarekin bat egiten duen orori deialdia zabaltzen diogu hurrengo asteko asteartean, Irailak 20, trianguloan arratsaldeko 18.00etan egingo den aurkezpenera azal dadin. Horretaz gain, aste honetan antolatuko den garagardo festari begira egitarau bat antolatu dugu, edozein konpromiso ekonomiko zein pertsonal ongi etorria izango delarik.

Azkenik, deialdia zabaldu nahi diegu Euskal Herri osoan zehar antolaturik dauden herri mugimendu zein gazte mugimenduetako eragile ezberdinei gure borrokara batu daitezen, edozein elkartasun zein konpromiso keinu ezinbestekoak izango baitira, egoera isolatua izatetik haratago, Euskal Herrian mila bider sufritu behar izan dugun zapalkuntzaren baitan kokatzen baitugu.

Argi eta garbi utzi nahi dugu, nahiz eta etsaiak belauniko nahi gaituen, tolosako gazte mugimenduak tinko jarraituko duela bere helburuak lortu arte, hau da, sistema kapitalista heteropatriarkala suntsitu arte.

Tolosako gazteak KALEAN nahi ditugu!!
Gora tolosako gazte mugimendua!!

UTZI ERANTZUN BAT - DEJA UN RESPUESTA

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s