Home

Borroka garaia da! webgunerako kolaborazioa, egilea: Ikasle Abertzaleak

Ikasle Abertzaleaken prentsaurreko nazionalean irakurritako oharra:

“Ezaguna du gure Herriak errepresioa. Ezaguna gure Herriaren espresio errebelde oro hutsaltzeko saiakera. Baina ezaguna ere, oztopoak oztopo, aurrera egiteko determinazioa.

Errepresioa eraginkortasunez erabili izan ohi du etsaiak, ekintzaileak ondorio gogorren bidez zigortuz mugimendu osoaren baitan beldurra sustatzea helburu izanez. Errepresioak suposatutako kolpe zuzenaz gain, ondorio lazgarrien izuak mugimenduaren berpiztean zein berregituratzean eragiten duelarik. “Acto, o conjunto de actos, ordinariamente desde el poder, para contener, detener o castigar con violencia actuaciones políticas o sociales.” Hala izendatzen du RAEk ere errepresioa. Argi geratzen da, beraz, hau ez dela Ikasle Abertzaleen ulerkera subjektibo hutsa, haien hiztegietan ere hala definitzen baitute kontrol sozialerako eta Herri borroka oro neutralizatzeko sorturiko tresna hau.

Etsaiak inoiz ez du gaizki dagoena zigortu, bere boterea desestabilizatzen duena baizik. Etsaiak bere statusa edozerren eta edonorren gainetik defendatzen du, hau ezbaiean jar dezakeen oro jokoz kanpo uzten saiatuz. Saiatu diogu, errepresioa ez delako nahikoa tresna izan Herri honen borrokarako erabakitasunarekin bukatzeko.

Ikasleoi ere beldurra digu nonbait etsaiak, gure jarduna gogor zigortzen ahalegindu baita:  mobilizazaioak, grebak, kontzentrazioak, Herri Unibertsitateak… borrokaren moldea aitzakia da, ikasleon boterea ezereztatzea eta berau zigortzea dute helburu.

Gure aurkako errepresioa gauzatzen, motibatzen, legitimatzen eta erabiltzen duen sujetu zein instituzio oro markatzen dugu; markatzen ditugu beraz UPV eta UPNA, herriaren interesen aurkakoa den hezkuntza bultzatzeagatik, ikasleok mehatxatzeagatik eta indar polizialak kanpusetara sartzeagatik. Markatzen ditugu indar polizialak berak, ikasleok jipoitu eta atxilotzeaz arduratu diren uniformedunak, izan gorriak, berdeak beltzakedo urdinak, eta haien atzean dauden gobernuko arduradunak. Markatzen ditugu baita ere, pairatzen ditugun zapalkuntzen erantzule zuzenak izanagatik, Espainiar zein Frantziar estatuak eta hauen tokian tokiko ordezkari zein morroiak.

Ikasleok beldurtzen, isilarazten, desantolatzen, garaitzen eta ekonomikoki itotzen saiatu dira, eta azpimarragarria da azken honetan egin duten esfortzu berezia:  700 euroko isunak apirilaren 28an NUPen atxilotutako bi ikasleentzat; 50 euroko isunak maiatzaren 25ean iruñean identifikaturiko lau ikasleentzat; eta osotara 24.000 eurotara heltzen diren isunak San Mameseko Herri Unibertsitatearen desalojoan identifikatutako 35 ikasleentzat. Hauek aipagarrienak izanik, ikasle borrokalarion aurkako isun guztiak batuta 26.000 euro inguruko eskaerari egin beharko zaio aurre. Guzti honi jada jazotzen ari diren zein jazotzear dauden epaiketak, zitazioak, mehatxuak eta jarraipenak gehitu behar zaizkio.  Eta hala eta guztiz ere, ez dute ikasleon borroka geldiaraztea lortu.

Eraso hauek ez dira jasandako lehenak izan, eta ez dira azkenak izango. Egungo ordena kolokan jartzen ahaleginduko garen aldiro etorriko dira kolpeak bueltan. Errepresioaren funtsa hori baita, zapaldu eta zapaltzailez osatutako gizartearen biziraupena bermatzeko beharra. Garrantzi handia eman nahi diogu eraso guzti hauen oinarrian dauden borroka eta arrazoi politikoei: Euskal Herriarentzat hezkuntza sistema propioaren beharra, ikasle presoei UPVn ikasteko eskubidea aitortzea, LOMCE, Heziberri edota EU2015 gelditzea, ikaskide atxilotuekiko elkartasuna, eta abar luze bat. Aldarrikapen guzti hauetan berresten gara, eta haien aldeko borrokari eusteko deia zabaltzen dugu. Argi izan behar dugu zein diren gure borroka eta gudazelaia; erasoak eraso, ezin ditugu begibistatik galdu gure jarduna bultzatzen duten arrazoi eta aldarrikapenak. Funtsezkoa zaigu errepresioari erantzutearekin batera errepresio hura eragin duen borrokari tinko eustea.

Aipamen berezia egin nahi genieke, noski, Gasteizen epaituak izaten ari diren sei ikasleei; 2014an atxilotuak izan ziren eta fiskaltzak 13 urteko espetxe zigorra eta 5.000 euroko isuna eskatzen du euren aurka, euskal preso politikoek ikasteko duten eskubidea aldarrikatzeagatik. Ez dugu onartuko, eta ez dute lortuko. Gasteizko seiak libre nahi ditugu. Gure elkartasun osoa adierazi nahi diegu ere datozen hilabeteetan errepresioa pairatuko duten ikasle borrokalari guztiei, beti egongo gara zuen ondoan.

Errepresioa errepresio, aurrera egiteko determinazio osoa dugu Euskal Herriko Ikasleriak. Gure buruak antolatzen jarraituko dugu. Gure nahi zein beharrak defendatuko ditugu. Gure boterea egituratzen jarraituko dugu. Ikasleok borrokaren lehen lerroan egoten jarraituko dugu. Horregatik, dei egiten diogu Euskal Herri guztiari errepresio kasu ororen aurrean gogorki manifestatzera, eta bereziki ikasleoi zuzentzen zaigun errepresioa errefuxatzera. Errepresioa ez da bidea! Jo Ta Ke, antolakuntzaz eta borrokaz gure Herria askatu arte!

Gora ikasle borroka!”

Iruñean, 2016ko irailaren15ean

One thought on “Ikasleon aurkako erasorik ez

UTZI ERANTZUN BAT - DEJA UN RESPUESTA

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s