Home

Borroka garaia da! webgunerako kolaborazioa, egilea: HirekiN

HirekiN-en OHARRA 2016ko urriaren 10ean

Asteburuan Sarasate Pasealekuan bizitako egoerak direla eta, HirekiN-eko kideok deklarazio publiko bat egiteko eta kolektiboa ofizialki aurkezteko beharra ikusi dugu.

Aurretik azaldu moduan, HirekiN Iruñerriko gaztez osaturiko kolektiboa da, zeinak etxebizitzaren alorrean egindako lanak batzen gaituen. Helburu nagusia etxebizitza-merkantzia ereduaren aurka ekitea da; etxebizitza oinarrizko behar bat dela ulertuta eta ez eskubide bat.  Etxe bat edukitzearen behar sozial eta kolektiboaren alorra bultzatzea berebizikoa ikusten dugu eta, egungo salerosketa ereduarekin amaitzea, noski. Gaur egun etxebizitzan pentsatzeak arazoak besterik ez dakartza. Sistemak funtzionatzen jarraitzeko bere sare eta estrategietaz baliatzen da. Hau da, etxebizitza baten beharra baduzu, soldata edukitza behar duzu, eta bizitzeko jana, edana, ura, argia… beharrezkoa da.

Etxebizitzarekin loturiko behar hauek merkantzia dira ere, eta horrek maila altuko pertsonen eta ez direnen arteko desoreka egoera mantentzen du. Bestalde, gobernuetatik bideratzen diren laguntza soziala sistema bera elikatzen dute, benetako beharrak estaliz. Alokairu soziala edota Babes Ofizialeko Etxebitzitzek funtsezko arazoaren partxeak dira, eta bitartan alor honi dagokionez zegoen bake soziala mantentzea lortzen dute. Horregatik, HirekiN-en ekintza nagusia desjabetze eta ondoren ondareen kolektibizazio moduan ulertutako okupazioa izango da. Gainera, gainontzeko auzo/herriei kontrabotere guneak irekitzeko helarazi nahi diegu, horrela dinamika zabaldu eta auzo hauetako gazteak honetan lanean jar daitezen.

Pasaden larunbata, urriaren 8an, jazotako gertakariei dagokienez, goizeko 12etan kalejira hasi zen Sarasate pasealekuan okupaturiko eraikinera habiatu zena. Hasiera batean barruan sartu ginen denak eta jarraian auzolana eta antolaturiko ekintzak hasi ziren bai eraikuntzaren barruan zein kanpoan. Plaza babes gune moduan okupatu zen eta bazkal orduan, 14:30-15:00 aldera udaltzainak agertu zen eta inolako agindurik erakutsi gabe, aspaldi ikusi gabeko indarkeriaz eraikina desalojatzen hasi zen. Udaltzaingoak polizia nazionalaren laguntza izan zuen gerturatutakoen elkartasuna ekiditeko.

Goiza 3 atxilotu eta hainbat zauriturekin amaitu zen baina jazarpen poliziala ez zen hor bukatu. Arratsaldean atxilotuekiko elkartasuna adierazteko kontzentrazioan beste hainbat identifikazio egon ziren baita igande goizean  ere, auzitegian atxilotuen zai ginelarik. Idenfikazio bortitzak izan ziren, askatu berriak berriro identifikatu, bultzakadak zai ginenoi, porrazoak tarte, etab.

Gure gaitzezpen narbarmenena adierazi nahi dugu udaltzaingoak izandako jarrerari zein udaltzaingoari berari ere. Erantzukizun politikoak irmoki exijitzen ditugu. Bestalde, ezinbestekotzat jotzen dugu alderdi politikoen zein alkate edota udal-taldearen jarrera hartze argia agertzea asteburuko gertakarien inguruan, baita jazoeraren argipena eman dadin.

Azkenik, gure babes osoa adierazi nahi diegu auzipetu zein zauritu edota errepresioa jasan zuten guztiei eta egunean bertan gaineratu zitzaizkigun kontrako kargu guztiak ken ditzaten exijitzen dugu. Hortaz, HirekiN-eko kideok gazte mugimenduari zein herri mugimenduari edota gurekin bat datorren edozeini, deialdia luzatzen diogu datorren larunbata, urriaren 15ean, eguerdiko 12etan Nabarreriatik hasiko dugun manifestaziora batu daitezen. Pasa den larunbateko gertakari bortitzei erantzuteko baina beti ere gure norabidea argi izanik: hots, etxebizitzaren problematika kaleratu eta okupazioaren zilegitasuna zabaltzeko. Manifestazioa honako eragileek atxikiturik luzatzen dugu: Alde Zaharreko GA, Antsoaingo GA, Medillorriko Gazte Mugimendua, Iturramako Gazte Mugimendua, Burlatako Gazte Megimendua, Berriozarreko Gazte Mugimendu, NUPeko Ikasle Abertzaleak, Zikutak, Lugatibe, Arrakalak, Ernai Iruñerria, Urniza, Iruñeko Autonomia Komunala, Alde Zaharreko Gaztetxea, Alde Zaharreko talde Feminista, Mugitu, Ekinklik  eta aste honetan zehar haien atxikimendua emanen digun eragile oro.

OKUPAZIOA DELITUA BADA, GORA DELINKUENTZIA!
GORA HirekiN!

+ Iruñean okupatutako etxebizitza baten desalojoan hainbat gazte zauritu eta atxilotu ditu poliziak

One thought on “Okupazioa delitua bada , gora delinkuentzia!

  1. Aprovechando el punto… recordar un texto deliberadamente poco conocido de Karl Marx, un conjunto de articulos periodisticos agrupados bajo el titulo general de Elogio al crimen.

    Algunos parrafos inspiradores escritos por la mano del de Treveris:

    “El delincuente rompe la monotonía y el aplomo cotidiano de la vida burguesa. La preserva así del estancamiento y, provoca esa tensión y ese desasosiego sin los que hasta el acicate de la competencia se embotaría. Impulsa con ello las fuerzas productivas. El crimen descarga el mercado del trabajo de una parte de la superpoblación sobrante, reduciendo así la competencia entre los trabajadores y poniendo coto hasta cierto punto a la baja del salario, y, al mismo tiempo, la lucha contra la delincuencia absorbe a otra parte de la misma población. Por todas estas razones, el delincuente actúa como una de esas “compensaciones” naturales que contribuyen a restablecer el equilibrio adecuado y abren toda una perspectiva de ramas útiles de trabajo.”

    “Podríamos poner de relieve hasta en sus últimos detalles el modo como el delincuente influye en el desarrollo de la productividad. Los cerrajeros jamás habrían podido alcanzar su actual perfección si no hubiese ladrones. Y la fabricación de billetes de banco no habría llegado nunca a su actual refinamiento a no ser por los falsificadores de moneda. El microscopio no habría encontrado acceso a los negocios comerciales corrientes (véase Babbage) si no le hubiera abierto el camino el fraude comercial. Y la química práctica debiera estarle tan agradecida a las adulteraciones de mercancías y al intento de descubrirlas como al honrado celo por aumentar la productividad.:”

    “EI delito, con los nuevos recursos que cada día se descubren para atentar contra la propiedad, obliga a descubrir a cada paso nuevos medios de defensa y se revela, así, tan productivo como las huelgas, en lo tocante a la invención de máquinas. […]”

    “Ha de haber algo putrefacto en la médula misma de un sistema social que aumenta su opulencia sin reducir su miseria, y aumenta en crímenes aún más rápidamente que en números.”

    Karl Marx

    Crimen y pauperismo New York Daily Tribune , el 16 de setembre de 1859

    https://artilleriainmanente.noblogs.org/post/2016/04/21/karl-marx-elogio-del-crimen/

    http://elpatimentdelescarabat.balearweb.net/get/MARX%20Elogio%20del%20crimen.pdf

    Ludovico Silva. Ironia y alienacion.
    (Introduccion al libro Elogio del crimen de Marx)
    http://www.sequitur.es/wp-content/uploads/2010/09/elogio-del-crimen.pdf

UTZI ERANTZUN BAT - DEJA UN RESPUESTA

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s