Home

Urriak 12: atzo eta gaur, inperialismo espainiarraren aurrean jatorrizko herriek erresistentzia!

Bost mende pasa dira lehen gizon txuriak Abya Yalako lurrak zapaldu zituztenetik. Bost mende bertako herriak eta gorputzak zapaltzen, esplotatzen eta lurrak ustiatzen hasi zirenetik. Urretik hasi, eta ikatz eta burdineraino. Txokolatetik hasi, eta soja eta kokaraino. Basoetatik hasi eta erreka eta itsasoetaraino. Esklabutza, pobrezia, langileen esplotazioa, bortxaketak… Inbasioak, paramilitarrak, kolonizazioa, Estatu kolpeak… Cia, Espainia, AEB, Condor plana, Ibedrola, mas mediak, Santander, Burgesia kolaborazionistak…

Baina, bost mende pasa dira Abya Yalako herritarrak erresistentzia hasi zutenetik. Ordutik, Jatorrizko herriak haien kosmobisioa, hizkuntza eta kultura gaurdaino ekarri dute. Bertara eramandako esklabu beltzek askatasun bideak aurkitu dituzte. Herrien burujabetzaren aldeko borroka etengabea izan da eta langileak eta herri sektoreak antolatzen eta borrokatzen jarraitzen dute bigarren independentziaren bila.

Gaurko honetan, hala ere, jatorrizko herriak ekarri nahi ditugu erdigunera. Ezin daiteke ulertu Abya Yalako erresistentzia jatorrizko herriek egiten duten borrokarik gabe. Asko dira adibideak: 94ko altxamendu Zapatista, Bolibia Estatu Plurinazionala bilakatzeko borroka, 2 estaturen aurrean Maputxe herriak erakutsitako adorea, Amazonia osoan dagoen amalurrarekiko defentsa… Hauek denak kontuan hartu gabe, ezin dugu ulertu Abya Yalako erresistentzia. Hauek gabe ezin da ulertu Espainiar deskolonizazio prozesua, ezta gaur egungo Espainiar jatorria duten enpresa trasnazionalen aurka aurrera daramaten borroka.

Jatorrizko herrien erresistentziarekin batera, ezin aipatu gabe utzi gaur egun inperialismoaren atzaparretaik aldenduz burujabetza herritarrei itzuliz, bestelako jendarte eredu baten aldeko borrokan diharduten mugimendu iraultzaile edo ezkertiarrak. Gobernura iristean hauen aurka antolatzen diren estatu kolpeek agerian uzten dute, duela 500 urte bezala, kapitalak eta bere morroi diren indar zapaltzaileek helburu berberak izaten jarraitzen dituztela oraindik ere: inperialismoaren menpekoak izatera makurraztea.

Horregatik, beste behin ere “hispanitatearen” egun honetan, guk, “Gora Jatorrizko Herrien borroka!” ohiukatzen dugu. Espainiar Estatuaren, enpresa trasnazionalen eta mas medien aurrean, guk elkartasun internazionalistan oinarritzen diren harremanak bultzatuko ditugu. Moduak eta bitartekoak aldatu diren arren, inperialismoaren nahiak atzo gaur bezala bere atzaparrak Abya Yalan mantentzen ditu, jatorrizko herriak jo puntuan dituelarik. Beraz, Urriak 12an guk ez dugu haien zapalkuntza ospatuko. Urriak 12 honetan Abya Yala osoan egingo duten bezala Jatorrizko herrien borroka goratuko dugu. Jatorrizko herrien errekonozimendua eta borroka ezinbestekoa izango baita Abya Yalaren askatasunerako.

Atzo eta gaur, Urriak 12an,

Inperialismo espainiarraren aurrean jatorrizko herriek erresistentzia!
Gora jatorrizko herrien borroka!

Askapena

kartela_1

……

Zapaltzaileena, hiltzaileena, esplotatzaileena, kristorena, lapurrena….Espainia inposaketa da!

…..

Hispanitatearen jai egun arrotza desobeditu eta gurea eraiki!

Espaniar estatuak urtero bezala ikasturtean inposatutako jai egun arrotzen bitartez bere sistema kapitalista heteropatriarkalari hertsiki lotuak nahi gaitu.

Izan ere, jai egun bezala gure egutegian azaltzen den urriaren 12 honetan, estatu mailan hispanitatearen eguna ospatzen da, zeinetan gure nazio identitatea erabat zapaldua den. Horregatik, urriaren 12a, Euskal Herriko ikasleok gure egutegian egun arrotz bezala azpimarratuko dugu!

Hala ere, estatu inposatzaileek, jai egun arrotz hauek Euskal Herriaren asimilazio estrategiaren baitan kokatu dituzte. Herri honi bere egutegi propioa eraikitzeko duen eskubidea ukatu diote. Honen aurrean, ikasleok, Hezkuntza Sistema Nazional baten eraikuntzaren bidean, gure egutegia aldarrikatu eta urriaren 12a bezalako jai egun arrotzetan klasera joango gara, gure heziguneetako ateak irekiko ditugu Herri Eskolak burutzeko. Egutegi propio baten alde borrokan eduki propioak, eskaraz bizi eta ikasteko eskubidea, ebaluazio sistema  ezberdin baten beharra eta modu duin batean ikasteko eskubidea aldarrikatuko ditugu.

Horregatik ikasle abertzaleok urriaren 12an Euskal Herriko txoko ezberdinetan egingo diren Herri eskoletan parte hartzeko deia luzatu nahi diegu euskal ikasleria guztiari.

Hispanitatearen jai egun arrotza desobeditu eta gurea eraiki!

2016ko urrian
Ikasle Abertzaleak antolakundea

urriak-12-e1476264390345

….

….

Urriaren 12an, espainiarrek, duela 500 urtetik gora amerikar kontinentean burutu zuten kolonizazio eta genozidioaren hasiera ospatzen dute. 1492ko urriaren 12an iritsi ziren lurralde haietara eta ehunka urtetan zehar bertako kulturak, hizkuntzak eta bizimoduak zapaldu eta desagerrarazi zituzten.

Gizateriaren genozidiorik handiena izan zena burutzeko espainiarren indar armatuek jazarpena erabili zuten Koroari men egiten ez zion orori torturak, bortxaketak edota erailketak aplikatuz. Ondorengo mendeetan kolonizazioak eta jazarpen militarrak aurrera jarraitu zuen, fase desberdinetan Ameriketako herriek espainiarren botere eta indar armatuei aurre egin eta haien lurraldea askatzea lortu zuten arte, burujabetasuna eskuratuz.

Euskaldunok ere garai horretan jasan genuen Pirinioen hegoaldeko gure azken lurraldeen galera. 1512an Gaztelako Koroak Nafar Erresuma armen bidez inbaditu zuen eta ondorengo hamar urteetan Nafarrek hainbat birkonkista saiakera egin arren, 1522an behin betikoz geratu ginen euskaldunok espainiar Koroaren menpe, betiere indar armatuak izanik zapalkuntza hori mantentzeko bermea. Ondorengo 500 urteetan mota askotakoak izan dira euskaldunon askapen saiakerak eta bide horretan espainiar indar armatuen aldetik jazarpena, errepresioa, tortura gogorrak eta erailketak jasan ditugu.

Duela gutxi plazaratu den txosten batek adierazten duen moduan, azken 50 urteetan 10.000 euskaldun baino gehiago espainiar indar armatuek torturatuak izan direla jasotzen du. Beste asko izan dira eraildakoak, kuarteletan bortxatutakoak edota kalean beraien biolentzia eta jazarpena jasan behar izan dutenak.

Urriaren 12a zorigaiztoko data da euskaldunontzat . Ez daukagu ezer ospatzeko egun horretan! Are gehiago, milaka arrazoi dauzkagu gure aurkako jazarpena salatzeko!

Hori dela eta, urriaren 12an Iruñean “Alde hemendik! Indar okupatzaileak kanpora!” lemapean manifestatzeko deia egiten dugu.

Askatasunean oinarrituko den bake iraunkorra lortzeko, borrokan murgildu diren kide guztiak etxera bueltatu eta guda egitera etorri zirenek alde egin beharko dute. Utzi Euskal Herria bakean! Alde hemendik orain eta betiko!

Urriaren 12an, 13:00etan, manifestazioa Iruñeko Errekoletako Plazatik.

Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimendua.

cukkp0txgaayjzn

______________________________________________

[Castellano]

El día 12 de octubre los españoles celebran la colonización y genocidio que comenzaron hace ya más de 500 años en el continente americano. El 12 de octubre de 1492 llegaron a aquellas lejanas tierras y durante cientos de años reprimieron sus culturas, idiomas y formas de vida hasta hacer desaparecer la mayoría de ellas. Para perpetrar lo que fue el mayor genocidio de la humanidad el ejército español torturó, violó y asesinó a todo aquel y aquella que no se sometiera a la Corona española. La colonización siguió durante siglos, siendo la imposición militar su garante, hasta que en diferentes fases los pueblos americanos se levantaron ante la Corona española y liberaron sus tierras recuperando la soberanía.

L@s vasc@s también perdimos en esa época nuestras últimas tierras al sur de los Pirineos. En 1512 Castilla invadió con su ejército el Reino de Navarra y, aunque en la década posterior hubo varios intentos de reconquista, en 1522 l@s vasc@s quedamos definitivamente bajo el yugo de la Corona española, siendo las fuerzas armadas quienes han garantizado de dicha imposiciónhasta el día de hoy.

En los 500 años posteriores ha habido muchos y distintos intentos de liberación por parte de l@s vasc@s y much@s han sufrido la represión, tortura, violación y la muerte en manos de los cuerpos represivos españoles. Hace no mucho se publicó un censo donde se indicaba que más de 10.000 vasc@s han sido torturad@s en los últimos 50 años a manos de los cuerpos armados españoles. Otr@s much@s han sido asesinad@s, violad@s en cuarteles o reprimidos violentamente en las calles de Euskal Herria.

El 12 de octubre es una nefasta fecha para l@s vasc@s. No tenemos nada que celebrar ese día, es mas ¡tenemos miles de razones para denunciar el sometimiento que sufrimos!

Por ello, llamamos a participar en la manifestación que tendrá lugar el 12 de octubre en Iruñea bajo el lema “Alde hemendik! Indar okupatzaileak kanpora”.
Para conseguir una paz basada en la libertad es necesario el regreso a casa de todos y todas las compañeras que se involucraron en esa lucha y que quienes vinieron a hacer la guerra se marchen. ¡Dejad en paz a Euskal Herria! ¡Iros de aquí y no volváis!

12 de octubre a las 13:00, manifestación en Iruñea desde la Plaza de los Ajos.

….

LAB sindikatuak beste behin planto egingo dio Espainiak Amerikako lurraldeak usurpatu izana gogoratu eta ospatzen duen egunari. Urriaren 12an ez dugu ezer ospatzeko eta asko aldarrikatzeko. Honela, sindikatuko kideok lanean eta Euskal Estatu demokratiko eta sozial baten aldeko mobilizazioetan izan gara gaurkoan.  

Bizi dugun egoera honetan, subirautza ekonomiko eta politikoa premiazkoa dugu. Gure herria ukatzen duen jai-egutegiaren aurrean eta gure herriari desberdintasunak eta sufrimendua ekartzen dizkioten politika antisozialen aurrean, planto egin eta burujabetza eskatzea tokatzen zaigu.

Ez dugu onartzen espainiar Estatuak inposatutako egutegia, eta urriak 12a lan eta borroka eguna izan da LABentzat. Hala, gaur, urriak 12, Sestaon izan gara Euskal Estatu demokratiko eta sozialaren alde Independentistak sareak deitutako mobilizazioan eta Sortu eta Ernairekin batera Burujabetza aldarrikatuz Gasteizen egin dugun elkarretaratzean.

—-

UTZI ERANTZUN BAT - DEJA UN RESPUESTA

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s