Home

Borroka garaia da! webgunerako kolaborazioa, egilea: Ernai

Larunbatean HirekiN kolektiboak egindako okupazio eta etxebizitzaren inguruko aldarrikapenen eta udaltzainen desalojo bortitzaren harira, Ernai Gazte Antolakundeak honakoa adierazi nahi du:

Azken egunetako eztabaidak hIREKIn kolektiboak planteatutako aldarrikapenak desbideratzen dituela uste dugu; etxebizitzaren merkantilizazioa bultzatzen duen sistema kapitalistak herria eta, are gehiago, gazteok prekarietatera kondenatzen gaitu eta etxebizitza pribilejio bilakatzen du. Honen aurrean, okupazioa tresna zilegi eta beharrezkotzat jotzen dugu. Bide honetatik, hIREKIn-ek planteatutako dinamika babestu eta larunbatean egindako ekintza txalotzen dugu.

Udaltzaingoaren aktuazioaren aurrean, hasteko, hauen bortizkeria salatu eta gertatutakoa argitzeko eskatzen dugu. Botere osoa ez dago instituzioetan eta poliziak larunbatean egindakoak agerian uzten du hau. Erregimenak bizirik dirau eta horren adierazle izan zen Sarasateko eraikinaren huste bortitza.

Herri eta gazte mugimenduek garatzen dituzten borrokek, kaleak duen pisuak eta aldarrikapen desberdinak batzen dituzten eragile eta pertsonek ere aldaketari bere ezinbesteko aportazioa egiten diote, ezin dira horrelakoak aldaketaren kontrako ekintzatzat jo. Borroka honen subjektua gazte mugimendua da eta, berriz diogu, eztabaida etxebizitzaren ingurukoa izatea beharrezkotzat jotzen dugu.

Urriaren 15ean, larunbatean, Nabarreriatik eguerdiko 12etan aterako den manifestaziorako deia luzatzen diegu gazteei eta hIREKIn-en exijentziei babesa ematen diegu: gazteen kontrako karguak baliogabetzea, gazteen kontra irekitzen ari diren dilijentziak bertan behera uztea, hauen kontrako polizia-jazarpena guztiz geldiaraztea, desalojoan ardurak dituzten udaltzainei espedienteak irekitzea, neurriak hartzea eta erantzukizun politikoa argitzea.

Aldaketak aurrera eginen du Iruñerrian eta Nafarroan: kontraesanak asumitzeak aurrera goazela erakusten digu, gure bidea indartzen du eta Nafarroa askea lortzera bidean jartzen gaitu. Gazte boterea eraikitzen jarraituko dugu.

2 thoughts on “HirekiN eta Iruñeko gertakariak

  1. Eztabaida ez da okupazioa eta subjektua gazteria, eztabaida da kapitalismoak hiltzen gaituela hainbat eratan eta beharrezkoa dala sistema aldatzea eta subjektua euskal langileria da.saiatzen ari zarete ehbilduri aurpegia garbitzen…
    Oso interesgarria iruditu zait hausnarketa hau, gauzak bere lekuan jartzen:
    http://eh.lahaine.org/iayuntamiento-del-cambio

  2. Ezezagunari:

    Serio? Eh bilduri aurpegia garbitzen? NIk uste agiria ez datorrela inondik inora inori aurpegia zuritzera. Are gehiago, eztabaida birkokatzera dator eta batez ere, momentu honetan hiREKIn en papera aitortzera eta txalotzera.
    “Eztabaida ez da okupazioa eta subjektua gazteria, eztabaida da kapitalismoak hiltzen gaituela hainbat eratan eta beharrezkoa dala sistema aldatzea eta subjektua euskal langileria da”
    Iruzkinaren parte horrek ez dauka desperdiziorik,
    1.Lehenik eta behin, agiriak ez du gazteria sujetua dela esaten, gazte mugimendua baizik (bien arteko ezberdintasunak ez ditut azalduko ezta?)
    2. “Beharrezkoa da sistema aldatzea” guztiz ados, eta etxebizitza borrokan, sistemaren aldaketarako hautua ez al da okupazio mugimenduan gorpuzten? Ala zertara doa ba okupazio mugimendua? Nola proposatzen duzu bestela kapitalaren aurka borrokatzea etxebizitzaren alorrean?
    3. Bestetik:” subjektua euskal langileria da” ados berriro ere, eta zer da gazte mugimendua ba, hIREKIn ez al da ba euskal langileriaren espresio autoantolatu eta autokonszientea? Non gorpuzten da bestela euskal langileria?

    NIretzako Ernaik bete betean asmatu du irakurketa honekin, ta uste dut halako komentarioak, postureo puntu handia duten heinean, ez dutela batere laguntzen ez kapitalaren aurkako borrokan, ez gazte mugimenduen borroketan ezta iruñako aldaketa beste parametro batzuetatik ERE eraikitzen.
    ANimo eta ikusiko gara, ta ez ahaztu, larunbatean 12tan manifa nabarreriatik.

UTZI ERANTZUN BAT - DEJA UN RESPUESTA

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s