Home

1

Leire Regadas / Zuzeu

Iraultza frantsez eta industrialaren garaira jo behar dugu hiriak zentzu modernoan ulertu ahal izateko. Mende horietan hiriek hazkunde handia izan zuten eta ezaugarri industrialak bereganatu zituzten. Hirien konbertsio eta planifikazio horretan, Paris izan zen eredu. Haussmann baroiak hasi zuen Parisko transformazioa, dirudienez, Napoleon III.ren enkarguz; iluminazioa, estolda sistema,  eta batez ere, kale kantoirik gabeko etorbide eta bulevar handiak eraiki zituen, gerrillak saiesteko eta artileria astunari pasabidea errazteko asmoz.

Hiri modernoaren sorreraren xedea ez zen elkarbizitza, edota banakakoaren errealizazio pertsonala, baizik eta soldatapeko lana modurik efizienteenean aurrera eramatea. Langileak beraien lanpostuetatik gertu egon zitezen sortu ziren hiriak. Soldatapeko lana da, beraz, hirien oinarri soziala. Abiapuntu hori hartuta espazioaren antolaketa guztia lan asalariatuaren inguruan eratzen dela esan daiteke.

Nahiz eta ez konturatu, hiriko elementu guztiak, hala nola kaleak, eraikinak, parkeak, plazak… era planifikatuan antolatzen dira. Planifikazio hori produkzio eta kontsumo parametroen inguruan eraikitzen da, denboraren, espazioaren eta erlazioen arteko harremana konfiguratzen duelarik. Hiri planifikazioaren praktika funtzionalista edo sektore antolaketak, zonifikazioak, espazio desberdinduak sortzen ditu lan asalariatua eta zaintza lanak egiteko. Hala, esfera produktiboa eta erreproduktiboa sailkatzen ditu hiriak, azken hau bigarren maila batean geratzen delarik. Espazioak bata bestearekiko urrun daudenez, toki batetik bestera ematen dugu eguna, batez ere zaintza lanak egin behar baditugu. Estruktura espazio-tenporal hau, beraz, kapitalismo eta patriarkatuari hertsiki lotuta dago. Hiriak lan produktiborako eta garraiorako daude egokituta, ez zaintzarako. Ondorioz, gaur egungo gauzarik preziatuena eta aldi berean eskasena da denbora, espazioak irentsi duelako. 

Bizitza modernoak dakartzan zama hori, produktu eta zerbitzu anitzez arintzen saiatuko da sistema. Horra hor koxka: merkantzia mostradore handia izango da hiria, non langileria ez da, jada, nibel produktiboan soilik esplotatuta izango, baizik eta nibel kontsumistan ere. Gure autosufizientziatik urrunduz, dirurik gabe ezer ez garela, edota ezer egiteko gai ez garela pentsarazten digute.

Kaleei buruz ere badago zer esan. Onezkero konturatuko ginen nola geroz eta estuagoak diren, errepideari lehentasuna ematen zaiola, alegia. Oinezkoentzako esparruak ere badaude hirian. Baina, kasualitatez, jarduera komertzial handienak dituzten guneekin bat egiten dute. Berriz ere, kontsumidore bilakatzen denean bakarrik garrantzia du oinezkoak.

Elkartze eta borroka guneak izan ziren behin kaleak. Gaur, kutsu hori galtzen ari dira- ez baldin badute jada galdu. Hiriko erdigunea denda elitista garestiz betea dago, eta lehen bertan bizi zen jendea periferiara desplazatzera behartuta ikusten da. Aldi berean, gentrifikazioa gertatuko da auzo langileetan.

gentrifikazioa-368x127
Klase desberdintasunen adibide garbiena da gentrifikazio edo hipsterizazio prozesua.
Berarekin batera dator kolonizazio turistikoa, auzo langileen desegitea eta betidanik bertan bizitako klase baxuko auzokideen kanporaketa, errenta altuagoa dutenei ongi etorria emateko. Adibide anitz dago estatuan, horietako batzuk dira Bilbo Zaharra, San Frantzisko eta Zabala auzoak Bilbon, Madrilgo Lavapiés, edo Bartzelonako Raval (aintzina Txinatar Auzoa izenaz ezaguna). Auzo langileak errentagarri bihurtzen dira “bohemio”, “artistiko” edo “moderno” bezalako etiketekin. Hiria itxuraldatzen da, diferentziak ukatuz eta langile klasea erdigunetik kanporatuz. Auzoen “berpizkundea” deitzen diote horri. Pobreziatik urrun, klasismoa nagusi.

Espazioaren pribatizazioaz  aritzea ere klabea da atal honetan. Protagonismoa hartu dute terrazek eta dendek parke eta plazetan, horien erabilera eta gure denbora librea de facto arautzen dutelarik: ez dugu bertan egoteko eskubiderik, kontsumitu ezean. Era berean, jarduera komertzialik ez duen zonalde edo kalea ‘hilik’ aurkituko da, bizitza kontsumoaren inguruan burutzen den heinean.

Horrekin lotuta, hirigintza defentsiboa dator. Kontrol sozial eta “normaltasuna”-ren barruan sartzen ez diren pertsonak eta praktikak hiritik kanporatzeko helburua du, batik bat, disuasio elementuak erabiliz. Hiriko biolentzia sinboliko hau elementu jakin batzuen bitartez antzeman dezakegu. Edozein hiri adibidetzat hartuz, ikusi dezakegu nola agertzen diren arazoak ez bakarrik kalean lo egin nahi baldin badugu, baizik eta komunera joateko, sozializatzeko lekuren bat topatzeko, edota jateko eta edateko lekuren bat topatu nahi baldin badugu ordaindu behar gabe.

captura-de-pantalla-2016-10-11-19-17-08-368x142
Izan ere, hirien antolaketarako oinarrizkoa bilakatu da beldurra. Geroz eta gizarte indibidualistago batean, “bestea”-ren, desberdina denaren, arrotz egiten zaigunaren mehatxu irudia sortu da. Kriminalitatearekin jolastuz, segurtasun politikak eramango dituzte aurrera hirietan. Etxera erosoago bueltatu zaitezen kamerak daude kale kantoi ia guztietan. Hesi altuak eta mugatutako sarrera duten plazak daude, gauetan edo ordutegi jakin batzuetan ixten dituzte. Urbanizazio itxi eta pribatuak ugaritu dira segurtasun irlak balira bezala,”pribatopiak” Ewan McKenzie politologoak izendatuta. Terrorismoa aitzaki, espazio urbanoa militarizatzen ari da, Frantziako Vigipirate sistemaren estiloan, zelan mehatxu nibel desberdinen arabera, segurtasun neurri espezifikoak erabiltzen dituzten, hala nola polizia militarraren presentzia handitzea garraio publikoan.

Hiri gatazka desberdinak sorrarazten ditu elementu guzti horien batuketak. Egun sonatuena da Bartzelonako manteroen auzia. Hiri-marka hondatuko dutenaren argumentu arrazistaz edo klasistaz haratago, planteamendu interesgarria jarri zuten mahai gainean antropologo biktalka sortzen da manteroek ez dutelako ez soldatapeko lanik ez autonomo izaerarik, lan-merkatuaren eskemetatik kanpo lan egiten dutelako, alegia, eta hiriak ez ditu beste lanbide ez beste langile motarik onartzen. 

Konpetentzia, enpatia eza eta elkarrekiko esplotazioa dakar inolako sentimendurik konpartitzen ez duten pertsonen arteko elkarbizitzak, eta are gehiago lan asalariatua eta ogibideak gizartearen oinarria direnean. Hiriak negozio eta diruaren paradisua izateko daude gestionatuta gaur egun, marka bezala saltzen dira bidaia agentzia eta irudikapen internazionalean. Haatik, espazioa berreskuratu eta bizitza komunitarioa aurrera eraman nahi baldin badugu, premiazkoa dirudi hirigintza eredutik at egongo diren bizitza molde berriak pentsatzen hastea.

UTZI ERANTZUN BAT - DEJA UN RESPUESTA

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s