Home

crdkgsjwyaa53be

Borroka garaia da! webgunerako kolaborazioa, egilea:  Ospa mugimendua (Altsasu)

Altsasun azken gertakarien harira Ospa Mugimenduak honakoa adierazi nahi du:

Altsasun errepresioarekin zerikusirik duen edozein gertaera, ezin da inolaz ere bizi dugun testuingurutik kanpo ulertu. Ez gara egoera normalizatu batean bizi, eguneroko ogi baitugu indar-errepresiboen mehatxu, oldarkeri, kolpe, check-pointak eta abar luzea.

Askotan esan dugu gurea biolentatutako gizarte bat dela, inposaketa eta errepresio kuota altuak (Europako altuenak) jasatera kondenatuak hamarkadaz-hamarkada. Azken urteotan, hamaika aldiz errepikatu eta azalarazi dugu datuekin zenbaterainoko kontrol kopurua dugun gure ibarrean (450 kontrol baino gehiago, azken 9 hilabetetan, gure datuen arabera).

Hala ere, borrokan larrua ederki gogortua duen herri bat gara, dagozkigun eskubideak eskuratzeko deman, hamaika aldiz adierazi dugun bezala alor desberdinetan. Errepresioak gure bizkarra sobera berotu du, berdin izan dio zein zen aldarria, berdin zioen INASAko langileen aldeko protesta, berdin ikasleriaren eskubideen aldeko kalejira bat edo preso baten ongi-etorria bazen ere.

Ez da lehenengo aldia, gure herriko parranda-guneetan, sobera kontrolatuko “inkontrolatuen” erasoak jasaten ditugula, txozna gunean, tabernatan. Esaldiak dioen bezala “de día uniformados de noche incontrolados”. Azkenengo kasua, Ospa Eguneko gaueko kontzertuetan izan genuen, eta noski herritarrek kanporatu egin zituzten kalez-jantzitako poliziak. Bestela ere zenbatu-ezinak dira urteetan jasan ditugun okupazio, mehatxu, kolpe eta bestelako perlak…Euren esanetan “aisialdiaz gozatzen”.

Hedabide eta instituzio gehienek, sinesgarritasun osoa eman diote polizi-iturriek zabaldu duten bertsioari. Altsasun aldiz, eskarmentu ederra dugu holako egoeratan, desitxuraketa eta gezurretan nahasi baitute askotan gure herriaren izena. Guk bakarrik dakigu zer den, zure isun astronomikoa sinatu duen polizia zure alboan jasan behar izatea, kontrol batean mehatxatu eta zigortu zaituen agentearen irrifar faltsua ikustea eta zer esanik ez Ospa Egunean gertatu bezala euren makilkada eta kolpeak jasotzea…doan ateratzen zaie eta inork, guk salbu, ez du ezer ez esan, ezer ez salatu, ezer ez egin…

Atzokoa ez zen egoera isolatu bat izan, berriro ere bi guardia zibil, berriz mozkor, berriz oldarkor…beste behin probokatzen eta gure eremuetan euren inpunitate legalaz harrotzen. Hasi ziren, probokatzen, hasi zituzten bultzadak eta mehatxu gogorrak “te voy a matar” “Te voy a meter un tiro entre ceja y ceja” eta segituan biolentziaren erakustaldia egin zuten, honek ekarri zuen beste guztia.

Inolaz ere ez zen egon enboskadarik, ezta manejatzen diren horda-kopuruak, herritarrak zaurituak izan ziren eta gero etorri zen okerrena:

Herria poliziz bete zen, Guardia Zibila, Foralak…(eta Foralak zer dela eta?) Ba hauek izan ziren atxiloketak burutu zituztenak, bata istiluak gertatu ez ziren beste taberna batetik ateratzen zelarik, bestea komisaldegian, hainbat herritarrekin batera atxilotutakoari elkartasuna adieraztera joan zirenean. Honez gain, bertan zeuden guztiak kolpeak jaso zituzten.

Horregatik gure elkartasun osoa adierazten diegu atxilotuei eta borrokan jarraituko dugula adierazten dugu, ez zaituztegulako nahi eta ez zaituztegulako behar!

OSPA Altsasutik, OSPA Sakanatik eta OSPA Euskal Herritik

al

3 thoughts on “Ospa Altsasutik, Ospa Sakanatik eta Ospa Euskal Herritik

  1. Nere postekin loturak: Ospa Altsasutik, Ospa Sakanatik eta Ospa Euskal Herritik – Orbekaos

  2. Nere postekin loturak: Nueva razzia militar en Nafarroa | Borroka Garaia da!

UTZI ERANTZUN BAT - DEJA UN RESPUESTA

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s