Home

gazteraiki

Borroka garaia da! webgunerako kolaborazioa, egilea: Gazteraiki

Nor gara?

Euskal Herriko gazte mugimenduaren baitan proiektu eta esparru anitzetan aritzen garen gazteak gara. Inoren zain egon gabe, gure kabuz ekin diogu alternatibak eraikitzeari. Izan ere, aspertuta gaude prekarietatera kondenatzen gaituen sistemaz eta helduen botereaz; beti beraientzat pentsatutako dinamiketatik ezin askatu, ezin gauza berriak proposatu.

Dinamika honen helburua da, autogestioan sakonduz, gure beharrei erantzuten dien ahalik eta proiektu gehien sortzea eta horien biziraupena eta osasuna bermatzea.

Prozesu erabat irekia da, eta zu ere beharrezkoa zara bertan.

2015eko abenduaren 19an hasi genuen Firestoneko asanblada hartan, GAZTERAIKI topaketen atarira ekarri gaituen prozesu luze, zein interesgarri hau. Topaketa batzuk antolatzeko hiru oinarri komun jarri genituen:

1) Bizi ditugun arazo ezberdinen aurrean Alternatibak sortzeko garaia heldu zela. Arlo ezberdinak bere bide propioa egitea erabaki genuen, honela errazagoa izango zelakoan proiektuak sortzea.

2) Alternatiben gaineko eztabaidan aniztasunak onartuz, oinarri komunak jarri behar zirela, eta hori AUTOGESTIOA izango zela. Autogestioa, aisialditik harago ulertuta, gure bizitza ekonomiko, politiko, kultural zein sozialaren gainean erabakiak hartu eta errespetarazteko bide gisa. Hain zuzen, boterearen gaia erdigunera ekarriz.

3) Gazte Mugimendu ezberdinetatik ateratzen zenez, eta onartuta modu espezifikoan gaudela zapalduta gazteak, gazte mailan antolatzea sortzen diren proiektu eta eztabaidak.

Topaleku ezberdinak izan ditugu prozesu osoan zehar diagnostikoak egin eta proiektuak definitzeko. Orain arte egin diren arlokako asanbladek zein Transbersalidadeen egunean egin ziren ekarpenetatik definitu ditugu proiektu hauek eta hemen aurkezten ditugu.

Tresna hauek, aurrera begirakoak izatea nahi dugu. Ez dira ezerren amaiera, orain arte gure borroketan, guneetan, izan ez ditugun hainbat gaiei buruz hitz egiten hasteko aitzakia, aurrera, eta batez ere gora begira jartzekoak. Alternatiba bakarra dugu euskal gazteok: sistema kapitalista-heteropatriarkala errotik deuseztea, iraultza soziala. Helburu horretarako prestatzen botere esparruak biderkatu behar ditugu; gure bizitzen, gure herrien bizitzen, gaitasunak handituz joanen gara. Horretarako esparru ezberdinetan (baina guztietan) urratsak ematen joateko baliagarriak zaizkigu hemen aurkitzen diren tresnok. Eztabaidatu eta ekarpenak jasotzeko unea iritsi da. Adi egon zure inguruan deitzen diren asanbladetara joaterik bazenu, zalantzarik ez izan. Gureak dira garaipenak!

Barañainen egingo dugu bat abenduaren 9, 10 eta 11an. Gazteok, tresna ezberdinak eskutan, mugimendu ezberdinek garatutako autogestio proiektuak findu eta etorkizun alternatiboa eraikitzeko parada izango dugu. Bidean gaude, gurekin etorri nahi?

cvc2uuywiaalfb7-jpg-large

Gazteraikin Eztabaidatuko Diren Behin Behineko Proiektuak

1. Autodefentsa Sarea
2. Elikadura Burujabetzarako Gida
3. Etxebizitza Emantzipazio Bulegoak
4. Etxebizitza Etxegabeon Etxea
5. Euskalduntze Gida
6. Feminismoa Biltegia Foroa
7. Feminismoa Talde Osasun Gida
8. Feminismoa Neska Gazteon Udalekuak
9. Gazte Mugimenduak Ikerketa Laborategia
10. Hezkuntza Eskola Kolektiboen Sarea
11. Hezkuntza Ezagutzatik Boterea Egituratzen Ikerbiltza
12. Jai Ereduak Jai Herrikoietarako Konpromisoen Gida
13. Kirolak Eta Jarduera Fisikoak Eztabaida
14. Lana Eta Prekarietatea Gazte Prekarioen Mugimenduak
15. Militantzia Komunikatiborako Dekalogoa Tresnen Eztabaida
16. Sorkuntza Sortzaile Gida Online
17. Sorkuntza Ikuskizunak Antolatzeko Praktika Onen Bilduma
18. Sorkuntza Sortzaile Mugimenduaren Sorrera Eztabaidagai

+ Irakurri proiektuen gida (pdf / 43 orri)

UTZI ERANTZUN BAT - DEJA UN RESPUESTA

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s