Home

14732297_925036650936468_6727153724062077343_n

Azaroak 24an Leioako Kanpusean burutuko den manifestazio nazionala aurkeztu du ikasle mugimenduak. Ikasle mugimeduak eginiko prentsaurreko masiboan, EHUko hauteskunde egunean burutuko den manifestazio nazionala aurkeztu da. Manifestazio honen bitartez unibertsitatea bera eta unibertsitateko parte hartze organoak deslegitimatu eta kontra-botere espazioetatik, herri langilearen mesedetara egongo den jakintza eraikitzen hasia dela aldarrikatuko da.

Azaroak 24, ikasleok Leioara! IKASLE BORROKAZ GUREA ERAIKI!

[IRAKURKETA:]

Gaurkoan, urriaren 20a osteguna, Leioako ikasle mugimendua hemen elkartu gara, azaroaren 24an, errektoretzako hauteskundeen egunean, demokraziaren, edo hobeto esanda, antzerkiaren festa egunean, Leioan burutuko dugun manifestazio nazionalaren berri emateko, eta aldi berean, ikasleriari mobilizazioan parte hartzera gonbidatzeko.

Izan ere, ez dira gutxi, Euskal Herriko unibertsitate ezberdinetan, ikasleok aurrera eramaten ari garen borrokak:

San Mamesen, larunbatetako azterketekin amaitzera goazela ozen diogu; Sarrikon, euskerazko gradu bikoitza baldintza duinetan ikasteko eskubidea dugula; Ibaetan, material eskolarrak doakoa izan behar duela; Leioan zein Gasteizen, ez dugula segurtasunaren izenean kontrolatuak egon nahi; Nafarroako Unibertsitate Publikoan tasak altuegiak direla; eta aski ezaguna zaigu ere, medikuntzako ikasleon euskaraz bizi, ikasi eta sendatzearen aldeko borroka.

Zerrenda luze bat egin genezake ikasleon borroka ezberdinekin, baina garrantzitsua da ulertzea, hauek denak, ezaugarri amankomun bat dutela, hau da, aldarrikapen eta borroka hauek ez direla azken helburua ikasle mugimenduarentzat. Izan ere, badakigu arazoa ez dela konponduko, irenstera behartu gaituzten eduki guztia euskaraz dagoenean edo larunbatetan azterketarik egin behar ez dugunean. Arazoa askoz sakonagoa delako eta konpondu ahal izateko sustraietara jo behar dugulako.

Hala ere, ezinbestekoa dela deritzogu, ikasleok propioki gure klase interesei erantzungo dien hezkuntza garatzen ari garen heinean, ikas baldintza duinen aldeko borrokak ere aurrera eramatea. Denok ikasketak burutu ahal izateko, unibertsitateko tasak dohakoak izatearen aldeko dinamikak esaterako.

Borroka hauek gauzatzeko, ikasle mugimenduak urteetan zehar erabili izan ditu UPVk eskaintzen dizkigun parte-hartze tresnak, zein presio mekanismo ezberdinak. Esanguratsuenak izan daitezkeenak ikasle kontseiluen bidez aurrera eramandako eskakizun ezberdinak dira, esaterako.

Gaur gaurkoz ordea, ondo egiaztatu dugu, nahiz eta, behin eta berriz saiatu, bide hauetatik ez ditugula, eta ezingo ditugula inoiz egikaritu gure aldarrikapenak. Lehen aipatu bezala, UPV dominazio sistemaren baitan kokatzen den tresna bat delako, eta honi erantzunez, burgesiaren klase interesak defendatzen dituen hezkuntza eredu bat aplikatzen duelako, zeina, gure klase interesekin antagonikoa den, eta talka zuzenean dagoen.

Hau guztiagatik, azaroaren 24an, ikasleok ez gara kalera aterako eskaera edo exijentzia batzuk mahai gainean jartzeko asmoarekin, ezta ere, UPVk zenbait neurri hartu ditzan presioa egiteko helburuarekin.

Badakigulako, hezkuntza, sistema kapitalista patriarkalaren biziraupenerako hain beharrezkoa den, gain-egituraren parte dela, kultura kapitalista, estatu kapitalista zein alienazio eta ideologia burgeseko aparatu guztiak bezalaxe. Ondorioz, badakigu ere, sistema kapitalistak bizirik dirauen bitartean hezkuntza ez dela inoiz herri langilearen mesedetara egongo.

Horregatik, azaroaren 24an Leioako kanpusa ikasle haserrez beteko dugu, UPV instituzio burges eta zapaltzaile gisara errefuxatzen dugula argi adierazteko, eta ikasle boterearen artikulazio bidez sortzen ari garen kontra-botere espazioetatik, herri langilearen mesedetara egongo den jakintza eraikitzen hasiak garela aldarrikatzeko.

Arazoa ez delako, errektore hau ala bestea, unibertsitate eredu hau zein dominazio sistema hau, baizik.

Ikasle borrokaz gurea eraiki!

Gora ikasleon borroka!

2 thoughts on “Ikasle borrokaz, gurea eraiki (manifestazio nazionala)

  1. euskal herria eremu geografiko hutsa omen da IA rentzako, ez estrategiren oinarria. UPV burgesa bai, baina hori da borrokaren kontraesan nagusia? Non geratzen da ikasle eta “abertzale” izatea?

    • Hau ez da ikasle abertzalearen mobilizazioa (nahiz ta babestu). Ikasle mugimenduarena da. Beste aldetik, ikasle botearen artikulazioa da independentzia ziurtatzen duena. Bai estatuetatik bai burgesiatik, (adibidez gaztetxe guztiak independienteak dira, Euskal Herri independiente batean biziko balira, lege arrotzei kasurik ez)

UTZI ERANTZUN BAT - DEJA UN RESPUESTA

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s