Home

7fea8eb1397839a61e6b3a75ff1d564f_c

Joxe Aldasoro Jauregi – Berria

(Debajo en castellano)

Terrorista. Halaxe dio nire curriculumak. Guardia Zibila, komunikabide eta Auzitegi Nazionalaren egiaztatze agiriarekin. Berme osoz, beraz. Ez dadila inor nahas.

Uko egiozu hiltzen ikastera; uko egiozu armak eskutan hartzera: espetxea. Txitxarro, Joxean, Manu, Orma, Alfredo, Kuti, Artola, Bados, Oscar… Sakana. 1990eko hamarkada. Lan egin ezazu ahulen alde. Adieraz ezazu presoekiko elkartasuna. Atera zaitez langileen aldarrikapenak defendatzera. Defenda ezazu ingurugiroa; defenda ezazu bizi osasungarria izateko eskubidea; borroka zaitez zure birikek kaka arnas ez dezaten. Defenda itzazu herriak eta ibaiak bankuen eta porlanaren aurrean. Irakats ezazu baztertuta eta debekatua dagoen hizkuntza. Defenda ezazu norbera norbere gorputzaren jabe dela. Defenda ezazu askatasuna espetxe atarian.

Saia zaitez askatasunez bizitzen. Saia zaitez zure eskubideak gauzatzen. Biltze eskubidea. Manifestazio eskubidea. Zure lanpostua defendatu: egurra. Inasa. Irurtzun. 2013. Sala itzazu espekulatzaileak. Sala itzazu politikari lapur eta ustelak. Saia zaitez euskaraz hitz egiten. Antola itzazu kontzertuak. Joan zaitez hitzaldietara. Parte hartu eztabaidetan. Defenda itzazu zure ikurrak. Saia zaitez pertsona armatuak zuregandik urrun mantentzen. Saia zaitez zeure burua defendatzen. Saia zaitez erasotzailea urrunarazten.

Inork ez zaitu polizia etxean bisitatuko. Denek jarriko dute zalantzan zure hitza. Egin duzuna demostratu beharko duzu. Baita egin ez duzuna ere. Lortzen ez baduzu, barrura. Bitor. Altsasu, 1995. Lortzen baduzu; kalera. Edurne. Altsasu. 2015. Zure bertsioa ez da komunikabideetan aterako. Ez diote elkarrizketarik egingo zure amari. Lehendakariak ez zaitu bisitatuko.

Ikas ezazu armak erabiltzen. Erabil itzazu arma hiltzaileak. Tiroka itzazu kotxeak. Mikel; Lakuntza-Etxarri. 1979. Galdekatu itzazu pertsonak ongi armaturik eta lankidez babestua. Galdetu ea bikoterik duen. Nora doan. Zer pentsatzen duen. Gauez bada hobe. Prakak jaitsiarazi. Zaplaztekoak eman. Edo ostikada batzuk. Jar ezazu pistola bere lokian. Lasaiago ibili nahi baduzu ez erabili lan-arropa, eta eraman ezazu gizajoa urrutiko paraje batera. Alain; Arbizu-Irunberri. 2009. Sar zaitez zure armekin herri batean. Behartu herritarrak zuk nahi duzun tokitan ibiltzera. Sar zaitez tabernetan, eta katua sakatu. Leher itzazu begiak. Hautsi itzazu kaskezurrak. Hautsi itzazu besoak. Hautsi itzazu eskumuturrak. Belaunak. Sakana, 1975-2016.

Eraman ezazu nahi duzuna kobazulora. Tortura ezazu: poltsarekin, bainerarekin, elektrodoekin. Mario, Txitxarro, Loko, Putzito; Etxarri, 1993. Putar, Fiñon, Mikel, Zato, Xafan; Etxarri; 1997. Joxe; Etxarri, 2010. Xafan; Etxarri, 2011. Gizajoak ez badio eusten, bota ezazu ibaira. Mikel. Orbaitzeta-Endarlatsa; 1985. Bota itzazu gezurrak. Bota ezazu karea arrastoak ezabatu behar diren hilobietan. Joxi eta Joxean; Tolosa-Alacante. 1983. Suizidatu ezazu oztopo zaizuna. Basajaun; Etxarri-Itziar. 1997. Sar ezazu zakila norbaiten aluan. Uki itzazu haren bularrak. Beatriz; Bilbo. Madril. 2011. Agian, saria ere jasoko duzu. Fidel, Enrique, Felipe… Intxaurrondo, 1984.

Defenda itzazu aberatsak. Kolpa itzazu greban dauden langileak. Bota itzazu pobreak bizitokitik. Jipoitu okupak. Kolpa ezazu zure bikotekidea. Bortxa ezazu parrandara ateratako gaztea.

Zabal ezazu droga. Ismael, Jorge, Gonzalo, Pello… Etxarri. 1980ko hamarkada. Edo desagerrarazi. Irun. 1988. Aberastu zaitez berarekin. Desagerrarazi ere naziei atzemandako armak; Valencia. 2005. Uretan itoarazi babes eske datorrena; Ceuta 2014. Errespetatu ezazu zure historia. Jendea ezpondetan bota zutenena ere bai. Nafarroan, milaka. Hori atzo izan zen. Eta, gainera, gaurkoak ere, azken finean, helburu berberarekin zabiltzate. Egunkariak ixten, adibidez. Andoain. 2003.

Eta denak sinetsiko dizute. Zure hitza egia izango da. Zure hitzak oihartzuna izango du. Lehendakaria joango zaizu bisitan. Frankisten babesa izango duzu. Baita antifrankistena ere. Hiritar modelo bihurtuko zara. Pertsona zintzoa. Biktima. Alkatea, zinegotziak, parlamentariak, bozeramaleak… denek, ia-ia, adieraziko dizute elkartasuna. Adierazpena adierazpenaren atzetik. «Biolentzia ez da inoiz zigorgabe geratuko»; Madril. 2016-10-18. Kar-kar-kar. Eta zure sen hiltzailea, justizian mutatuta, bultzatu eta babestuko dute.

Infernu gorria konkistatzailez beteriko zeru gozoa baino nahiago izan zuen buruzagiaren antzera, nahiago dut nik ere terrorista adiera, titulua, etiketa kopetan tatuatua eraman, halako jendilajearekin nahastea baino. Botereduna babestu eta ahula seinalatu. Ezin adierazizko nazka. Altsasu eta Sakana aurrera. Ospa!


OSPA! Terrorista. Así consta en mi currículo. Con certificación de la Guardia Civil, medios de comunicación y de la propia Audiencia Nacional. Garantía total. Que nadie se confunda.

Niégate a aprender a matar; niégate a coger las armas: prisión. Txitxarro, Joxean, Manu, Orma, Alfredo, Kuti, Artola, Bados, Potzo… Sakana, década de los 90. Trabaja en favor de los débiles. Expresa tu solidaridad con los presos. Defiende las reivindicaciones de los trabajadores. Defiende el medio-ambiente; defiende el derecho a una vida saludable; lucha para que tus pulmones no respiren mierda. Defiende los pueblos y ríos frente a los bancos y cementeras. Enseña una lengua marginada e ilegal. Defiende que cada uno es dueño de su cuerpo. Defiende la libertad a las puertas de una prisión.

Intenta vivir en libertad. Intenta ejercer tus derechos. Derecho a reunirte. Derecho a manifestarte. Defiende tu puesto de trabajo: leña. Inasa. Irurtzun 2013. Denuncia a los especuladores. Denuncia a políticos corruptos y ladrones. Intenta hablar en euskara. Organiza conciertos. Acude a charlas. Participa en debates. Defiende tus símbolos. Intenta mantenerte lejos de personas armadas. Intenta defenderte. Intenta alejar al agresor.

Nadie te visitará en comisaría. Todos pondrán en duda tu versión. Tendrás que demostrar lo que has hecho. También lo que no. Si lo logras: a la calle. Edurne. Altsasu 2015. Si no lo logras, adentro. Bitor. Altsasu 1995. Tu versión no aparecerá en los medios de comunicación. No entrevistarán a tu madre. La presidenta no te visitará.

Aprende a usar armas. Utiliza armas asesinas. Ametralla coches. Mikel; Lakuntza-Etxarri 1979. Interroga a personas, bien armado y protegido por colegas. Pregúntale si tiene novia. A dónde va. Qué piensa. Si es de noche, mejor. Hazle bajarse los pantalones. Dale unas bofetadas. O unas patadas. Ponle la pistola en la sien. Si quieres más intimidad no uses la ropa de trabajo y llévatelo a un lugar apartado. Alain; Arbizu-Irunberri. 2009. Entra con tus armas en un pueblo. Entra en los bares y aprieta el gatillo. Revienta ojos. Rompe cráneos. Rompe brazos. Rompe muñecas. Rodillas. Sakana 1975-2016. Llévatelo a cualquier cueva. Tortúralo; con la bolsa, bañera, electrodos. Mario, Txitxarro, Loko, Putzito; Etxarri 1993. Putar, Fiñon, Mikel, Zato, Xafan; Etxarri 1997. Joxe; Etxarri 2010. Xafan Etxarri 2011. Si el pobre no aguanta, tíralo al río. Mikel, Orbaitzeta-Endarlatsa. 1985. Miente. Echa cal en las tumbas que no haya que dejar rastro. Joxi-Joxean; Tolosa-Alacante. 1983. Suicídalo si te estorba. Basajaun; Etxarri-Itziar 1997. Mete la polla en su vagina. Sóbale las tetas. Beatriz; Bilbo-Madril. 2011. Quizá, hasta recibas recompensa. Fidel, Enrique, Felipe… Intxaurrondo. 1984.

Defiende a los ricos. Golpea a los trabajadores que están en huelga. Echa a los pobres de su casa. Apalea a los okupas. Golpea a tu pareja. Viola a la joven que ha salido de marcha.

Extiende droga. Ismael, Jorge, Gonzalo, Pello… Etxarri años 80. O hazla desaparecer. Irun, 1988. Enriquécete con ella. Haz desaparecer también armas incautadas a neonazis. Valencia.2005. Ahógalo en el mar si viene pidiendo ayuda. Ceuta 2014. Respeta tu historia. También la de aquellos que tiraron gente a las cunetas. En Navarra, miles. Eso fue ayer. Y además, los de hoy, al fin y al cabo, perseguís el mismo objetivo. Cerrando periódicos por ejemplo. Andoain. 2003.

Y todo el mundo te creerá. Tu palabra será la verdad. Tu palabra será escuchada. La presidenta de Navarra te visitará. Tendrás el apoyo de los franquistas. También el de los antifranquistas. Te convertirás en el ciudadano modelo. En víctima. Alcalde, concejales, parlamentarios, portavoces… todos, casi casi, te mostrarán su solidaridad. Declaración tras declaración. “Ningún acto violento quedará impune” Madrid 18/10/2016. Me parto. Y fomentarán tu instinto asesino, ahora mutado en justicia.

De la misma manera que el sabio guerrero eligió los tormentos del infierno al plácido cielo acompañado de conquistadores; yo también prefiero tatuarme en la frente el título, la etiqueta de terrorista a mezclarme con semejante gentuza. Asco indecible. Altsasu eta Sakana aurrera. Ospa.

UTZI ERANTZUN BAT - DEJA UN RESPUESTA

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s