Home

aurkezpen_kartela

Borroka garaia da! webgunerako kolaborazioa, egilea: Ernai

Ernai gazte antolakundea sortu zenetik 4 urte betetzeko diren honetan, II.Kongresu Prozesua burutzera goaz hego Euskal Herriko herri zein auzoetan. Zukgua prozesutik egun arteko borroka oparoaren uzta jaso, eta aurrera begirako erronkak markatzera goaz.

Prozesuaren aurkezpena ospatuko dugu larunbat honetan (urriak 29) Gernikako Astra espazio autogestionatuan. Aurkezpenean Prozesu Kongresuko helburuak, faseak, bitartekoak eta parte hartzeko gida aurkeztuko ditugu.

4 urte luze izan dira gazte antolakundean, baita militanteongan ere. Atzera begira begirada luzatuta, asko dira aurrera eramandako borrokak. Ez soilik hori, milaka gazte hutsetik batu eta antolakunde oso bat eraiki genuen. Militantzia eredu berriak martxan jarri, herri eta auzoetako gazte problematiken inguruan hausnartu, borrokarako espazioak sortu…era berean Euskal Herriko askapen mugimenduan gure ondar aletxoa jartzeari ekin genuen.

Egun ere, erronkak ez dira tamainakoak. Egindakotik ikasiz, akatsak hausnartu eta ongi egindakoak eraginkortzera goaz. Gazte estrategiaren gainean hausnartu, Ezker Abertzaleko ABIAN prozesuaren ondorioak geure egin eta antolakuntza zein funtzionamenduan aldaketak egitera goaz. Martxan jarri beharreko prozesu independentista aurrera eramateko, Gazte Antolakunde eraginkorra izatea ezinbestekoa izan da.

Gazte antolakundeko kideok SORTUren birsortze prozesuan ere buru-belarri parte hartuko dugu, denon esku baitago SORTU indartsu bat edukitzea. Horregatik, gure prozesu kongresuko eztabaidak atzeratu egin ditugu bi prozesuen eztabaidak ez bateratzeko. Lehenik denon orubea erabaki behar dugu, orube horretatik geure ekiteko.

Dei egiten diogu euskal gazteria osoari larunbatean aurkezpenera etorri eta prozesu kongresua denok batera eraikitzera. Euskal Herri aske, sozialista, feminista eta euskaldunerantz jarrai dezagun borrokan!

UTZI ERANTZUN BAT - DEJA UN RESPUESTA

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s