Home

Kortxoenea Bizirik 

Efemerideak gugan zauriak direlako. Hala kantatu zigun Anarik, joan den urteko urrian Kortxoenean eman zuen kontzertuan. Bai, gaurkoan bederen, efemeridea zauriak dira guretzako.

Izan ere, urteurren ilun bat datorkigu gainera. Azaroaren 3an urte bat beteko da eraikuntza enpresaren soldatapeko kaputxadun mertzenarioek Kortxoenea bortizkeriaz hustu eta eraitsi zutenetik.

Orain, urtebeteko perspektibarekin argiago ikusi dugu ze paper jokatu zuen Donostiako Udal Gobernuak afera honetan.

Udal gobernuak behin eta berriro “pribatuen arteko gatazka” gisa kokatu zuen arazoa. Jasan genuen legez kanpoko desalojoaren inguruan ezer etzekiela esan zuen, baina hara ze kasualitatea! Epaiketako paperak begiratuta, desalojoan Ertzaintzak identifikatu zituen pertsonen artean udaletxeko teknikari bat azaltzen dela ikusi dugu.

Gertatutakoak gertatuta, jakina den moduan Udal Gobernuarekin Zemoria eraikinaren inguruko proposamena lantzen aritu ginen, hitzez alternatibak bilatzeko borondatea adierazi zuten eta. Baina halakoetan gertatu ohi den moduan, hitzak haizeak eraman zituen, azkar batean gainera. Eraikin horri begira argia izan zen Udal Gobernuaren erantzuna, eta Miren Azkarate kultura zinegotziak Irutxuloko Hitzari eskaini zion elkarrizketa batean esandakoak argi laburtzen du:

“Donostiak duen kultur jarduerari mesede egiten dio horrelako proiektu autogestionatu batek. Hori argi esan diegu eurekin izandako bileretan. Zemoria zuten begiz jota, baina eraikin horretarako badaude beste asmo batzuk hezkuntzarekin lotuak, eta hasieratik esan genien lehentasuna izango zutela hezkuntza proiektuek. Momentu honetan lanbide heziketako proiektu bat ari gara lantzen. Beraz, horren arabera ikusi beharko da, izatekotan, zer espazio geratzen den libre”

Iturria: http://irutxulo.hitza.eus/2016/03/04/askotariko-proiektu-txikiek-osatzen-dutekultur-hiriburutzaren-muina/

Herritarron memoria kolektiboa ez da ordea zenbait agintarik uste dutena bezain laburra, eta gogoan dugu Alde Zaharreko “Auzoetxe proiektuarekin” gertatu zena.

2014ko maiatzean Alde Zaharrean Bizi auzo elkartearen eskaera bat lantzen ari zen orduko Udal Gobernua, eta Orixe ikastola izandako Campanario kaleko eraikinean Alde Zaharreko Auzoetxea sortzeko elkarrizketetan zebiltzan. Honen aurrean, Eneko Goia buru zuen PNV eta PSOEren aldeko bozkekin Alde Zaharreko auzotarren asmoak zapuztu zituzten.
Eta zein izan zen horretarako baliatu zuten argudioa? Ikus dezagun nola azaldu ziguten afera hau EAJko lagunek beren webgunean bertan:

“El grupo municipal de EAJ-PNV en el Ayuntamiento de Donostia va a registrar una iniciativa para que se ofrezca al Gobierno vasco la posibilidad de ubicar en el edificio de titularidad municipal de la calle Campanario (antigua ikastola Orixe) uno de los nuevos centros de Formación Profesional incluidos en la Agenda Estratégica de FP que el Ejecutivo autónomo se propone poner en marcha en los próximos meses. “Donostia tiene en el edificio de la antigua ikastola Orixe una oportunidad de oro para optar a albergar uno de estos centros de Formación Profesional que van a buscar potenciar uno de los aspectos más importantes de cara al desarrollo económico y social de nuestra sociedad. Tener un centro de estas características en una zona céntrica de Donostia enlaza plenamente con el destino que hasta ahora se le ha dado a este edificio y es una oportunidad que no deberíamos dejar pasar”, subraya el portavoz de EAJ-PNV en el Ayuntamiento de Donostia, Eneko Goia.”

Iturria: http://www.gipuzko.eus/index.php?page=berria&idnot=37967&lang=eusk&lang=esp

Kuriosoa da oso, nola herritarrok kudeatzera bideratu daitezken bi espazioren aurrean, Eneko Goiaren EAJ-k argudio berbera erabili zuen bi proiektuak zapuzteko, Lanbide Heziketa eskolaren beharra hain zuzen. Kasualitatea ote?

Argudioak aitzakia bilakatzen direnean agerian geratzen da bakoitzaren borondatea. Eta honek guztiak argi erakutsi digu, argiago akaso zein, izan den eta zein den Donostiako Udal Gobernuaren jarrera. Ba al zenekiten egun Campanario kaleko eraikinak hutsik jarraitzen duela 9 urteren ondoren? Ezin al zuten bertan ezarri FP eskola, Zemoria kaleko eraikinean “Donostiak duen kultur jarduerari mesede egiten dion horrelako proiektu autogestionatu bat” eraiki ahal izateko?

Kultur Hiriburutza. Urte ederra aurtengoa, non Erregea, Javier Solana edo Durao Barroso bezalako pertsonaiak gonbidatu dituzten Donostiara bakea eta elkarbizitzaren izenean. Hori da Eneko Goia eta Miren Azkarateren kultura eredua, Kapitalaren kultura.

Baina agintari ustelen aurrean bizirik jarraitzen dugula aldarrikatuko dugu. Mozal Legea baliatuta ezarri dizkiguten 6 isun jaso ditugu dagoeneko, eta bi lagunek urtebeteko espetxe zigor eskaerari aurre egin behar diote Ategorrietako eserialdi baketsuagatik.

Hondeamakinek ez dute amaiera idazten, Kortxoenea bizirik 

UTZI ERANTZUN BAT - DEJA UN RESPUESTA

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s