Home

gobierno-de-navarra-palacio-de-navarra

…eta Gobernuaren erantzukizuna saihesten du

ELA

ELAk pentsatzen du planak langabezia murriztu dezaketen neurririk ez duela. Administrazio publikoa, zuzenean edo zeharka, milaka langile enplegatzen dituena, enplegatzeko ardurarik ez balu bezala azaltzen da Gobernuak bere egiten du patronalak planteatutako kultura enpresarial berria. ELAk baztertzen du enpresak kontratatzerakoan laguntza berriak eta zergetan onurak planteatu daitezen. Gobernuak beste behin ere ateak zabalik uzten ditu UGT, CCOO eta CEN-en finantziaziorako.

ELAk bere kezka adierazi nahi du Nafarroako Gobernuak berriki aurkeztutako Enplegu Planaren edukiaren inguruan. Gure iritziz Nafarroako Gobernuak Nafarroan jadanik ezaguna den formula bat berrargitaratu nahi du, eta formula honek orain arte ez du bere helburuak betetzeko balio izan, hau da, Enplegu Plana betetzeko.

Plan honek okerreko abiapuntu bat du; ez dira egoera honetara eraman gaituzten arrazoiak aztertzen. Nafarroako enpleguaren egoera neurri handi batean aurreko gobernuek aplikatutako politiken ondorioa da. Hau errotik aldatu beharko litzateke, baina ez da egiten.

Gauza kezkagarrienen artean, Gobernuak naturaltasunez enpresa kultura berria deitutako patronalaren filosofia onartzen duela dago. Inolako aipamenik ez lan erreformaren ondorio kaltegarriei bai ordea lehiakortasunari, flexibilitateari eta “lan harremanen blokeoa gainditzeari”. Funtsean, ezer ez dadila soldatapekoaren eta enpresaren tartean jarri, sindikatuak enpresaz kanpoko agente kontsideratzeraino.

Norantza berean, patronalari eskakizunak ez egiteaz gain, enpresek pizgarri fiskalen bidez eta elkarrizketa sozialaren markoan laguntza eta iniziatiba gehiagoren bidez onurak aterako dituzte.

Zentzu honetan, aipagarria da lanpostuak sortzeko enpresei eskainiko zaizkien beherapen fiskalak ez dirala berriak izango. Nafarroan askotan aplikatu da, eta enpresek inoiz ez dute inor kontratatzen ez bada beren produkzioaren exigentziagatik, ez dute inor kontratatzen beherapen fiskalagatik edo jaso dezaketen subentzioagatik.

Bestalde, onartezina da Nafarraoko Gobernuak enplegatzailea ere badela saihestea. Gobernua bere langileetatik hasi beharko litzateke. Tarte handia dago lanpostuak sortzeko (Osasuna edo Hezkuntza bezalako zerbitzuetan deuseztatutakoak berriz jarriz) eta Nafarroako Gobernuak enplegatutako pertsonen lan baldintzak hobetuz, non behin-behinekotasuna eta lanaldi murriztuak oso ugariak diren. Nafarroako Gobernuak tarte handia du Enplegu Plan honen Zirriborroak aurkezten dituen helburuetan lanean hasteko, bere eremuari dagokionez ere.

Nafarroako Gobernuak ateak zabalik uzten ditu UGT, CCOO eta CEN finantziatzen jarraitzeko

UGT eta CCOOekin egingo diren Konbenioetako partiden aurrekontuen aurreproiektuak desagertzeak, adierazten du Nafarroako Gobernuak erakunde horiek eta patronala finantzatzen jarraitu nahi duela.

Horrela, ELAk pentsatzen du, partida batzuei izena aldatu zaien arren, aipatutako sindikatuak partida horietaz onuratzen jarrai daitezen espero daitekeela. Honi gehitu behar zaio Lan Osasuneko Proiektuei bideratutako milloi bat eurotako igoera. Patronalarentzako hitzarmenak 800.000 eurotan mantentzen dira. ELAk Nafarroako Gobernuari exigitzen dio bere aurrekontuen proiektua egiterakoan, sindikatuak eta patronalak ez dezaten partida hauetako diru publikorik jaso.

Asistencia para programas de orientación. Conferencia Sector

1.700.000

Asistencia para políticas de igualdad de género y no discrim

100.000

Compensación por participación en actividades de prospección

180.000

Convenio CEN para programas de directivos

360.000

Convenio con CEN para el desarrollo e incorporación de perfiles profesionales estratégicos a empresas

360.000

Convenio con CEPES para promover el desarrollo de la economía social y programas de itinerarios de empleabilidad

80.000

Proyectos de prevención de riesgos laborales

1.100.000

UTZI ERANTZUN BAT - DEJA UN RESPUESTA

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s