Home

proxy

Borroka garaia da! webgunerako kolaborazioa, egilea: Ikasle Abertzaleak

Mezu honen bitartez ikasle antolakundetik gure babes guztia adierazi nahi diegu heziguneetan lan baldintza negargarriei uko egin eta astelehenetik ostiralera bitarte grebari ekin dioten garbitzaile guztiei, baita hezkuntza komunitate osoan zehar kapitalaren soldatapeko lapurretaren menpe bizi garen kidego guztiari ere. Urteetan zehar lan-baldintza duien batzuen aldeko mugimendua eratua egon da garbitzaileen artean, lan-ordu luzeak egitera behartuak baitaude soldata eskas baten truketan, eskubide sozialen defentsaz zein bake-sozialaz hitzegiten ahoa handi geratzen zaien agintari poltikoekin akordio batera heldu ezinda. Inbertsio ekonomikoa kapitalaren gainbalio dinamikak indartzera bideratzen den bitartean, hau da, mundu maialako merkatuan lehiakorra izango den industria teknologiko eta lan-indar merketu bat eratzera bideratua, ikasleon zein heziguneetako langileon bizitzak argia ezin ikusirik dabiltza, kapitalaren fase globalizatuarekin batera, mundu mailakoa eta epe-luzekoa (iraunkorra) den krisi ekonomikotik atera ezinda.

Krisi orokortu honen aurrean, eta are konkretuago, garbitzaileen bizi baldintzei dagokionean, zein da Ikasle Abertzaleon hautua? Ezinbestekoa zaigu eratua den marko konkretuan (hots, hezkuntza kapitalistaren baitan) langileen behin-behineko baldintza duinen aldeko borrokak laguntzea, babes eta elkartasun osoa adieraziz martxan dauden gatazkei eta ikasleok langile komunitateko kidegoarekin dinamika bateratuak martxan jarrita, hilabete amaierara iritsi daitezen gutxienez. Momentuko konponbideen aldetik kokatzen gara, beti ere borroka eremu zilegi bezala kalea kokatuz eta garbitzaileak zein herri langileko kidegoa ulerturik (borroka konkretu honetan) kontraesanetatik garaipena (momentukoa bada ere) eman ahal izatea posibilitatzen duen subjektu kontzientziatu bakar gisara, entitate politiko-instituzionaletatik haratago.

Bestalde, marko kapitalista gainditzearen beharra ere adierazten dugu, berdintasun ekonomiko zein sozialean oinarrituta egongo den hezkuntza eta bizi eredu oso bat eraikitzeko aukera bakar gisara. Herri langilearen desjabetzan oinarrituta dagoen harreman-sozial eredua gainditzea dagokigu, errealitatean bizi ditugun kontraesanetatik abiatutako subjektibitateak, nahimenak, eraikiz. Langileen arteko batasuna helburu, jakitun gara gizarte kapitalista suntsitu ezean gainbalio (esplotazio) dinamikak jarraituko dutela, egunero milaka familiei zein lagun talderi bizia ezinezko bihurtarazten digutenak. Emakume zein langile komunitate oso baten alde lan egitea dagokigu, akumulazio dinamikek hezigune kapitalistetan egotera behartzen gaituztenean berau suntsitzeko lana eginez, berdin lantegi, etxe zein herri eta auzoetan gaudenean, langile izateak sortarazten digun batasunetik abiatuta.

Babes osoa garbitzaileentzat, zuekin gaude, gu ere zuen parte garelako.

Hezkuntza herritik eta herriarentzat!

UTZI ERANTZUN BAT - DEJA UN RESPUESTA

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s