Home

Borroka garaia da! webgunerako kolaborazioa, egileak: Elias Fernandez Castañares, Jon Mikel Iturriaga Omar, Iñaki Egiluz Sagastizabal, Luis Armando Zabalo Bilbao, Jon Iurrebaso Atutxa (Euskal preso politiko ohiak)

(Debajo en castellano)

Amnistiak, ENAMen beti ulertu dugun gisara ulertuta, bere baitan biltzen ditu euskal preso, iheslari eta deportatu politikoak baldintzarik gabe askatzea batetik, eta gatazka eragin duten arrazoiak gainditzea, bestetik. Hau da, zapalkuntza nazionala eta soziala gainditzea, Euskal Herri Sozialistarantz aurrera egiteko bidetzat.

Alabaina, baten batzuek diote beste garai batzuetan bizi garela. Batzuek diote zikloa aldatu egin dela… Eta, aldi berean, legea betetzea eskatzen dute… Zer lege, ordea? Okupatzaileen legeaz ari badira, euskal errepresaliatu politikoek ez dute sekula kalea zapalduko. Baten batzuek diote euskal preso politikoen gaia oso txarto dagoela, kartzelariek dutelako giltza eskuetan. Eta guk giltzarik ez dugunez, baten batzuek diote presoak independentziarako bidean kaleratuko direla. Esatea libre da eta!

Badira esaten dutenak biktima guztiak, beraien mina, ordaindu beharra… aitortzen ez bada, zauria gaizki itxita geldituko dela. Nola geldituko da gaizki itxita, Euskal Herriaren Independentzia eta Sozialismoa badira gure helburuak? Nola itxi daiteke ezer dekretu bidez? Nork ukatuko dizkigu geure zapaltzaileengandik babestu eta gure etorkizuna, Euskal herriaren etorkizuna, era iraunkorrean ziurtatzeko sor daitezkeen eta litezkeen gatazka maila batzuk edo besteak?

Nork uste du, garai berrietan, Espainiako eta Frantziako estatuek, euren legeriarekin bat, Euskal Herria bere kabuz aske joateko zulotxo bat utziko dutela? Zapaltzailearen legea beti zapaltzailearen alde agertuko da, eta pixkanaka-pixkanaka zapaldua suntsitzen joango da, baldin eta azken horrek zanpatzailearen (gure kasuan, Frantziaren eta Espainiaren) legearen/demokraziaren baitan gune erosoak bilatzen baditu. Gerta daiteke denboraren poderioz zanpatuak bere burua zanpatutzat ere ez jotzea. Batzuetan, denbora kontua baino ez da.Lehenago, geure helburua lortuz etorriko zen bakea.Gaur egun bakeaz, bakegintzaz, bizikidetzaz, aniztasunaz… aritzen dira.Mundu zoriontsua eskuragarri jartzen digun diskurtsoa.

Aitzitik, funtsean ez da ezer aldatu, «gauzak aldatu egin direla» esateko norberak hartutako erabakia izan ezik. Edozer esateko aukera dugu, jakina, baina baldintza objektiboak, kontraesan nagusiak, berdin-berdinak dira atzo eta gaur. Eta amnistiari dagokionez, indarrean dirau, eta inoiz baino areago.

Berriz ere zorioneko giltza aipatuta… Itxura denez, bada, kartzelako giltzak etsaiaren (bai, etsaiaren) eskuetan daude eta ez dago ezer egiterik, giza eskubideak exijitzea ez bada. Eta, bide batez, urte gutxi barru norbaitek independentziaren giltza ere oparituko digu… Eta hori guztia, espetxera joan behar izan gabe. Baten batzuek gezurrak esateko ohitura hartu dute eta, are txarragoa, etxekoei esaten dizkiete.

Gure errepresaliatu politikoek berehala kaleratzeko eskubidea dute, eta beraien borroka militantearen duintasuna lagun.Apal baina duin. Izan ere, Euskal Herriaren alde gehien eman dutenetako batzuei buruz ari gara; gure Herriaren alde gehien jasan eta jasaten duten batzuei buruz. Eta, azken buruan, gaur egun atzeko aldeko bagoian daude, ia-ia solte gelditzeko puntuan.

Eta ez du balio esateak, baten batek esan duen bezala, guda guztietan batzuk besteak baino kaltetuago gertatzen direla.Horrela jarraituz gero, ordea, euskal preso politikoek oso irtenbide eskasa dute, eta oso berandu etorriko da, gainera. Larria litzateke hori onargarritzat jotzea.

Are gehiago gorago esan dugun bezala, Euskal Herriaren askapen nazionala eta soziala erdiesteko bidea luzea izango dela dirudien honetan. Eta ezin bestela izan, beste baten batzuek dioten bezala, Euskal Herrian ezin delako bakerik egon, bi Estaturen zanpaketa jasaten dugun bitartean. Eta ez da inon inoiz gertatu norbaitek inoren lurraldea indarrik gabe, indarkeriarik gabe okupatu izana. Argi dago Espainia eta Frantzia prest daudela Euskal Herriaren zapalkuntza armen bitartez defendatzeko, duela mende askotatik hona euren okupazio eta kolonia guztietan egin duten bezala.

Hartara, une honetan ez dugu beste aukerarik, amnistiaren eduki osoaren alde borrokatzen jarraitzea ez bada. Euskal Herriko seme-alabak direlako, euren herriaren askapen nazionalaren eta sozialaren militanteak direlako, Herri hau kalean osatzen dugunon duintasunagatik, elkartasunagatik, letra osoarekin bat etorri ez arren.Aski da!Amnistia Osoa. Eta ez dezagun ahantz militante izateko edo jardun horretan aritzeko era asko daudela. Herritar xeheen arteko komunikazioa da bat; borroka honen beharra eta garrantzia aldarrikatzeko bozgorailu txikien lana; edota elkarretaratzeak, ibilaldiak, txartelak, manifestazioak, batzarrak… AMNISTIAren aldarrikapena geldiezin bihurtzeko gai izan behar dugu.

Ildo horretan, Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduak deituta eta dozenaka elkarte, kolektibo, alderdi eta, batez ere, ehunka herritarren atxikipena jasota, datorren azaroaren 26an Bilboko Jesusen Bihotzean arratsaldeko 6an abiatuko den AMNISTIAREN ALDEKO manifestazioan parte hartzeko deia egin nahi dugu. Bertan izango gara.

———————-

La amnistía, como la hemos entendido toda la vida desde el MLNV, engloba la libertad incondicional para los presos, huidos y deportados políticos vascos y la superación de las razones que están en el origen del conflicto. Esto es, la superación de la opresión nacional y social, como manera de avanzar hacia una Euskal Herria Socialista.

Sin embargo hay quien dice que son otros tiempos los de ahora. Hay quien dice que se ha cambiado de ciclo…. A la vez, se reclama el cumplimiento de la ley… ¿De qué ley? Si es la de los ocupantes, los represaliados políticos vascos no pisarán la calle en la vida. Hay quien dice que la cuestión de los presos políticos vascos está muy mal porque en realidad las llaves las tienen los carceleros… Y como no tenemos la llave hay quien dice que los presos saldrán en el camino hacia la independencia… ¡Hay que decir!!

También hay quien dice que si no se reconoce a todas las víctimas, su dolor, reparación… que la herida se cerrará en falso. ¿Cómo se va a cerrar en falso si nuestros objetivos son la Independencia y el socialismo para Euskal Herria? ¿Cómo se puede cerrar nada por decreto? ¿Quién puede negar los diferentes niveles de enfrentamiento que puede y pueda haber para defendernos de nuestros ocupantes y para asegurar permanentemente nuestro futuro, el futuro de Euskal Herria?

¿Quién piensa, en los nuevos tiempos, que los Estados español y francés, y de acuerdo con sus leyes, nos dejarán un agujerito para que Euskal Herria se escape lindamente por su cuenta? La ley del ocupante favorece siempre al opresor y poquito a poco destruye al oprimido si éste último busca espacios cómodos dentro de la ley/democracia de los ocupantes, Francia y España en este caso. Puede llegar el tiempo en el que, incluso, el oprimido no se sienta en tal condición. A veces todo es cuestión de tiempo. Antes la paz era una consecuencia del logro de nuestros objetivos. Hoy se habla de paz, de pacificación, de convivencia, diversidad… Un discurso que pretende un alcanzable mundo feliz.

En lo fundamental, nada ha cambiado salvo en la propia decisión acerca de que “las cosas han cambiado”. Se podrá decir misa, pero las condiciones objetivas, las contradicciones principales son las que son hoy como ayer. Y con respecto a la amnistía es hoy más vigente que nunca.

Volviendo a la llave de marras…Resulta que la llave de las cárceles la tiene el enemigo (si, enemigo) y no hay nada que hacer salvo exigir derechos humanos y, al mismo tiempo, dentro de poquitos años alguien nos regalará la llave de la independencia… Y todo esto sin tener que ir a la cárcel. Hay quien se acostumbra a mentir y lo peor es que lo hace con los suyos.

Nuestros represaliados políticos tienen el derecho a salir inmediatamente a la calle y con la dignidad de su lucha militante. Humildemente pero con dignidad. Es decir, son algunos y algunas de los que más han dado por Euskal Herria, también de los que más han sufrido y están sufriendo por la misma. Y resulta que hoy en día, en la práctica, son el vagón de cola y casi desenganchado.

Y, no vale decir, como alguno ha dicho, que en todas las guerras sale alguien peor parado. Si seguimos así los y las presas políticas vascas van a salir muy mal parados y bastante más tarde que el ultimo de la fila. Si eso nos pareciera aceptable sería terrible.

Máxime cuando, como decíamos más arriba, el camino para la liberación nacional y social de Euskal Herria será bien largo. Y no podrá ser de otro modo porque, como también dice alguien, en Euskal Herria no puede haber paz porque sufrimos la ocupación de dos Estados. Y nunca, nadie ni en ningún lugar ha ocupado un territorio ajeno sin fuerza, sin violencia. Y España y Francia es evidente que están dispuestos a defender la ocupación de Euskal Herria con las armas como los han hecho con todas sus ocupaciones y colonias desde siglos.

Así que, de momento, no nos queda otra que seguir luchando por la amnistía en todo su contenido. Porque son vascos, porque son militantes por la liberación nacional y social de su pueblo, por la dignidad de los que componemos este pueblo en la calle, por solidaridad aun no compartiendo toda la letra. Aski da!Amnistía Osoa. Y no olvidemos que hay muchas formas de militar o hacer algo en este sentido. Desde la comunicación entre los de abajo, a manera de pequeños altavoces sobre la necesidad e importancia de esta lucha; por medio de concentraciones, marchas, carteles, manifestaciones, asambleas… Tenemos que ser capaces de hacer imparable la reivindicación de la AMNISTIA.

En este sentido, hacemos un llamamiento a la manifestación por la AMNISTIA que saldrá a las 6 de la tarde desde el Sagrado Corazón en Bilbao el 26 de noviembre y convocada por el Movimiento Pro Amnistía y Contra la Represión con el apoyo de decenas de asociaciones, colectivos, partidos y, sobre todo, de cientos de personas de a pie. Allí nos veremos.

3 thoughts on “Amnistia osoa

  1. Kaixo!

    Ez naiz oso ideologo fina, ez dakit miretsi edo gorroto egiten ditudan etorkizunerako estrategia egokiak argi baino garbiago dauzkatenak (nik etorkizunaren inguruan ia beti dudak dudak izaten ditut…) baina testuan zentratuz, ikusten dudan kontraesan bat aipatu nahi nuke.

    Testuak dion bezala amnistia irabaztea preso eta iheslariak etxeratu eta gatazkaren erroak konpontzea da, hau da, preso eta iheslariak etxeratu eta bi estatuek dagokigun autodeterminazio eskubidea onartzea.

    Beraz, presoak amnistiaren bidez ateratzean, gure borrokaren zati handi bat (estatuekikoa, herriaren konbentzimendua geldituko litzateke) irabazita genuke.
    Beraz, diogu, ez dugula gaur egungo presoak askatzerik espero ia ia irabazi arte.

    Horraino ikusten diodan kontraesana, eta ez dut esan nahi testu honetan kritikatzen den estrategia eraginkorra denik, ez baitakit.

    Uste dut giltza estatuak daukala, eta oso zail daukagula hari bizimodua konplikatzea. Eta are zailago daukagula hari bizimodua konplikatzea soilik preso eta iheslarien etxeratzean zentratuz.

    Beraz, uste dut presoak askatu eta iheslariak etxeratu arte itxaroteke independentzia prozesu bat martxan jartzea egokia dela.
    Zapaltzaileari zailago egingo zaiola oraindik nola zapaldu daukan herri bateko presoak baino dagoeneko bere burua askatu duen (edo askatzen ari den) herri baten presoak mantentzea.

    Azkenik, ados nago hemendik aurrera ere espetxera joateko prest egon behar garenarekin, eta Ezker Abertzaleak bere burua birkokatu beharko du horretarako ere prestatzeko.

    Animo eta eutsi goiari!!!!

    • Kaixo SegiHor!

      Hasteko, milesker tonu eraikitzaileagatik, erantzuten saiatuko naiz ahal deten neurrian.
      Amnistiaren aldeko borroka ezin da izan soilik preso eta iheslarien baldintzari gabeko etxeratzearen aldarrikatzea, haiek militantziara eraman zituzten arrazoien gainditzea ere bada.

      Amnistia, beraz, independentzia eta sozialismoaren bidez lortuko litzateke, horrek eragingo baitu nazio eta klase zapalkuntzen gainditzea, eta beraz, militante iraultzaileak espetxera joateko arrazoien gainditzea.
      Estrategiari dagokionez, arrazoi osoa dezu soilik errepresaliatuen gaian zentratzen independentzia eta sozialismo horiek lortuko ez direla esatean. Amnistiaren aldarria ildo iraultzaile baten baitako aldarria da, borroka hortan errepresaliatuak diren horiei estatus politikoa ematen diena, eta haien estrategia sendotzen duena. Amnistiaren Aldeko Mugimendua ENAMen baitan kokatzen da, baina berak amnistiari ematen dion zentzu politikoa gauzatzeko (nazio eta klase zapalkuntzen gainditzea, alegia), ENAM birsortu behar da, eta AAM soilik ez da gai hauek gainditzeko, ENAMen baitan beste eragileak (alderdia, gazte mugimendua…) beharko genituzke, ildo iraultzaile hori aurrera eramango luketenak. Izan ere, nere iritziz gaur egun Ezker Abertzale Ofizialak ez ditu Euskal Herri Langilearen klase interesak defendatzen, eta ezin du amnistia lortu bere esanahi iraultzailean. Ez da kasualitatea hitza bera desitxuratu nahi izatea, bide batez.

      Azkenik, garrantzitsua iruditzen zaidan ñabardura bat azpimarratu nahiko nuke, amnistiaren kontzeptuaren inguruan.
      Amnistia, bere esanahi juridikoan, presoen ateratzea da, eta estatuaren aurkako borroka iraultzailean garaipen partzial moduan uler daiteke, baina borroka hori bururaino eraman gabe, 1977ko amnistia legearekin bezela gertatuko litzateke, non hurrengo urtean hamarnaka ziren berriz espetxeratutako euskal militanteak, egiturazko zapalkuntza, objetiboki, berbera baitzen, eta baita beraz borroka egiteko arrazoiak (gaur egun gertatzen den moduan). Hori gainditzeko, Amnistiaren esanahi politiko osora jo behar degu. Honek, amnistia zentzu juridikoan barnebiltzeaz gain, lehen aipaturiko zapalkuntzen gainditzea hartzen du.

      Honengatik guztiagatik noa azaroak 26an Bilbora, hau guztia ozen aldarrikatzera! Azaroak 26an Bilbon, eta gainontzeko denboran ENAM birsortzera! Eutsi goiari, eta aurrera bolie!

      Independentzia, sozialismoa. amnistia!

UTZI ERANTZUN BAT - DEJA UN RESPUESTA

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s