Home
Borroka garaia da! webgunerako kolaborazioa, egilea: Gazteraiki

Abenduaren 9, 10 eta 11n Euskal Herriko gazte mugimenduen topaketak egingo ditugu Barañainen, “Geure gainetik izarrak bakarrik” lelopean. Egun horietan, ehunka gazte elkartu eta gure bizitzaren arlo bakoitzean bizi dugun sistema zapaltzaileari alternatibak eskainiko dizkiogu: gazteok gazteontzako eraikitako proiektuak, autogestioan eta auzolanean oinarrituak. Elikadura burujabetzatik komunikaziora, eta aisialditik etxebizitzara, geure bizitzen eta etorkizunaren jabe izan gaitezen.

Topaketa hauek ez dira hutsetik abiatu, ordea. Bada jada ia urtebete Añorgako Firestone lantegi berreskuratuko teilatuan izarrei begira jarri eta gure bizitzak beste modu batera amesten hasi ginenetik. Ordutik, beste topaleku ugaritan gurutzatu dugu elkar, lur hartu, ametsei forma eman, eta egi bihurtzeko bidean jartzeko.

Arloka banatutako hemezortzi proiektu dira amets horien isla zuzena. Batzuk aipatzearren, euskararen aldeko borroka indartzeko euskalduntze gida, gazteon lan baldintzak salatzeko bulego prekarioak edota komunikabide nagusiei aurre egiteko gazte telebista saioa. Proiektu horietako asko topaketetan aurkeztu eta martxan jarriko ditugu, beste batzuei forma emango diegu topaketetan, eta seguru beste hainbat Barañaingo kaleetan bertan marraztu eta euren bide propioa egingo dutela topaketetatik aurrera.

Egiten duguna eta kontsumitzen duguna omen gara. Horregatik, topaketetan izango ditugun elikagai eta edari gehienak eredu iraunkorrean eta ekologikoki nafar nekazariek ekoiztutakoak izango dira, Errigorarekin elkarlanean. Pertsonak erdigunean jarriko dituen bizi eredu berriak bultzatzen ari garen heinean, elikadura eta kontsumoa kontuan hartu beharreko esparruak dira; goitik behera zeharkatzen baititu gure bizitzak.

Topaketetan izango dugun musika eskaintza ere ohiko eszenatik at dauden taldeekin garatu dugu. Disketxe handien aurrean eszena gazte, eraldatzaile eta feminista bat dugu, sorkuntza erdigunean jarriko duena.

Bestalde, topaketetan garatuko ditugun harremanak zaintzan oinarrituak izango dira. Denon ardura izango da harremanak modu osasuntsu batean eraikitzea.

Pertsonak erdigunean jarriko dituen bizi eredu berriak bultzatzen ari garen heinean, elikadura, kontsumoa eta harremanak kontuan hartu beharreko esparruak dira; goitik behera zeharkatzen baititu gure bizitzak.

Abenduaren 9tik 11rakoa ez baita prozesu baten bukaera izango, bide luze baten bihurgune baizik. Behin eraikuntza lanetan hasita, ez baita inor eta ezer gu geldituko gaituenik. Gazteok, alternatibak amestu eta elkarrekin antolatuz gero, edozer dugulako posible.

Topaketetara etortzeko, sarrera eskuratu eta webguean izena ematea beharrezkoa izango da. Azaroaren 30a izango da sarrera erosi eta izena emateko azken eguna. Euskal Herriko hainbat tabernetan daude salgai. gazteokeraikitzen.topatu.eus webgunean eskegi ditugu salmenta puntuak.

Topaketak auzolanean antolatu behar ditugunez, txandak denon artean osatuko ditugu. Horretarako, gazteokeraikitzen.topatu.eus webgunean izango da txandetan izena emateko aukera.

Bide honetan egindako lanaren erakusleiho izango dira abenduaren 9, 10 eta 11ko topaketak, baita Euskal Herriko txoko ugaritako gazteak elkartu, etorkizuna elkarlanean eraiki eta momentu goxo bat pasatzeko ere.

Beraz, deia luzatzen diogu Euskal Herriko gazte orori topaketetan parte hartu eta gurekin batera auzolanean Euskal Herria eraikitzeko.

GEURE GAINETIK, IZARRAK BAKARRIK!

kontzertuak_gazteraiki21

UTZI ERANTZUN BAT - DEJA UN RESPUESTA

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s