Home

educacion-privatizada-400x400

Borroka garaia da! webgunerako kolaborazioa, egilea: Gasteizko ikasle mugimendua

Idatzi honen bitartez, bizi dugun gizarte alienatua salatu eta honen gainegitura ideologikoaren aurkako mezu zuzena helaraztea dugu izpide, zapalduak garen heinean inposatuak izan zaizkigun egiturak errefuxatzen baititugu, kontzientzia hartua baitugu gure kontra sortuak izan direla (hots, herri langilearen aurka), izaki sozialak garen heinean izan genezakeen potentzialitate askatzailea dominazio formak elikatzeko egikaritzen baitigute.

Unibertsitatea ezin dugu egitura kapitalista zein botere politiko-ekonomikotik kanpo ulertu, heziketa-eredua sistema sozial bakoitzak dituen berezitasunen baitan kokatzen delarik, hertsiki loturik akumulazio, gainbalio dinamikekin. Kapitalismoaren kontraesan antagonikoaren baitan kokatu behar da hezkuntza kapitalista, hots, indar produktiboen eta erlazio sozialen arteko gatazkan, kapitalaren balorizaziorako ezinbesteko herramintak sortuaz (garapen teknologikoa eta lan-indar kualifikatua) zein ideologiaren ekoizpen burgeserako eszenatoki formatibo gisara.

Ahantzi dezagun beraz neutralitatearen diskurtsoa, gure eguneroko praktikak, materiak, erakusten baitigu klase antagonismoetan oinarriturik dagoen gizarte batean posizio politikoa hartu behar dugula, ezen ezin baitaiteke izan langile zein boteredunen mesedera egituratua era berean, interesak objektiboki kontrajarriak ditugun giza-taldeak garenez. Unibertsitatea sistema kapitalistan, gure kasu konkretuan EHU, NUP, Deustu eta Mondragonen, bloke sozial batek sortuak dira, eta horrenbestez etsai politiko gisara ulertu behar ditugu, “entrismoaren” (barrutik eta ezkerretik aldatzearen) ikuspegia deusetsiz, herri langilearen eskuetan egongo den heziketa bat ez baita inoiz interes ekonomiko akumulatiboen, jabetza pribatuaren iraupenaren menpe egonen.

Argi eta garbi bizi ditugu gure egunerokotasunean herri langileko kidegoari unibertsitatean hezituak izateak sortzen dizkigun kontraesanak, izan zientzia natural “gogorretako” ikasleei edota zientzia sozialetako ikasleei: Edukiak esplotazio ekonomiko ahalik eta efektiboena eskuratzeko zientzia naturalen kasuan, metodo zientifikoa herri langilearen onurarako erabili beharrean (hau da, ekoizpen eta kontsumo eredu ekitatiboa) kapitalaren eskuetan giltzaperatuz; Eta, zientzia sozialak sistema kapitalistaren oinarri ekonomikoak bermatzeko irentsarazten zaizkigu, diskurtso “ezkertiarrak” eskainiaz zenbait kasutan, beti ere ordena ekonomiko kapitalista zalantzan jartzen ez duten bitartean. Unibertsitateko ikasle gehienen aurka doazen eta era berean, bere familia, lagunen eta langile komunitate oso bat deuseztatzea helburu duten gaitegiak jorratu ahal izateko, formak ere autoritarioak izan behar dute, noski. Lau pareten artean atera ezinik, hiri koadrikulatuetan, kartzeletan eta lantegi/ofizinen gisara, inongo aukerarik gabe libreki gure etorkizuna, hots, nola eta zeinekin lan, bizi eta ikasi nahi dugun erabakitzeko.

Kasuan, lanaren banaketa sozial kapitalistaren dinamikak elikatuz, errentagarritasun eta ekoizpen ahalmen ahalik eta azkarrenak nola lortu erakusten dizkigute, lan intelektual eta eskulanaren arteko banaketan sakontzearekin batera, esplotazio dinamika berriak erakutsiz. Lanaren banaketa internazionala den paradigma ekonomikoan, non kapitala dinamika globalizatu-inperialistaren azken faseetako batean kokatzen den, unibertsitate kapitalistak ere internazionala behar du izan, teknologiaren garapenaren eta lan abstraktuaren dinamika globalei jarraiki. Aukerak, irtenbideak saltzen dizkigute, otsoak ardiz jantzirik, gezurrak ahantzita, non merkantzia enajenatua bihurtzen gaituzten.

Kontestu honetan kokatzen ditugu EHU-ko errektoretzako hauteskundeak, demokrazia forma kapitalistaren erakusleiho izango den eguna, azaroaren 24a. Jakin badakigu, demokrazia kontzeptu abstraktu gisa arbuiatzen dugula, hau da, forma sozialak sistema ekonomiko bakoitzean kokatu behar direla, errepresentazio politikoak sistema sozial ezberdinak egituratzeko baitaude. Azaroaren 24ko hauteskundeak gure paradigma politikoaren etsai gisara identifikatzen ditugu, instituzioa bera ezeztatzen dugun heinean ez baikara hasiko demokrazia burgesa justifikatzen. Gasteizen maiatzaren lehenean ikusi genuen elkar errektoretzako eraikinean, propaganda ekintza baten bitartez (eta ez unibertsitatea erretzeko saiakera bat, desinformaziorako komunikabideak adierazi zuten gisara), orain helarazten ari garen mezua zabaltzeko asmoa geneukan, ezkutatua eta omititua izan zitzaigularik.

Lan handia dugu hezkuntzatik iraultza sozialaren norabidean teoria, estrategia zein taktika zehaztera begira, negazio forma sinpleenetatik hasi (hezkuntzatik herri langilearen frontea egikarituz, lan-ikasketa baldintza duinak aldarrikatuz eta irabaziz …) eta hezkuntza eredu propio baten eraikuntzaraino, mundua objektiboki aztertzeak ematen dizkigun aukerak jabego kolektibo zilegi bakarrari itzuliaz, hots, herri langieari. Batek daki noraino hel daitekeen zientziaren garapena bizi eredu berri batzuen lorpenerako helburua jarrita, herriek zein norbanakoen elkartasun dinamikak gizartearen erdigunean jartzen baditugu.

Borroka da bide bakarra!!

EHU eta hezkuntza kapitalista sutara!!!

17 thoughts on “Hezkuntza kapitalistaren aurrean, ikasle borroka!

  1. Pozgarria da ikasle mugimenduaren garapena ikustea, eta bere analisiak Euskal Herri Langilearen klase interesen arabera egitea.
    Bide batez, ikasle mugimenduak Ezker Abertzale Ofizialaren aldetik jasan duen “markajea” guztiz salatzekoa da. Bi adibide jartzearren, Gasteizen “demokraten” argazkia, non Bildu ere batu zitzaien gainontzekoei ikasleen ekintza bat arbuiatzeko, edo azaroak 24ko mobilizazioaren harira, LABek ateratako idatzia: http://labehu.eus/eu/blog/errektoretzarako-hauteskundeetan-proiektu-ezberdinen-konfrontazioa-eta-adierazpen-askatasuna-nagusitu-behar-dira/
    Bide onetik zoazte, eutsi gogor, eta oztopo guztien gainetik animo!
    Azaroak 24an Leioara!

  2. Ohar hau deklarazio ideologiko bat da, ez egoera konkretuaren analisi konkretu bat. Ezker Abertzale ofizialak alboratu dituen hainbat kontzeptu, subjektu eta tresna erabiltzen dituela? Ados, hori aitortu behar diogu. Baina ezin dugu aitzakia hori erabili ohar honen gabezia ebidenteak gutxiesteko. Ohar honek baliogarritasun bera du hemen gaur eta Cadizeko unibertsitatean duela bi hamarkada.

    • Onartzen det badezula zure arrazoi puntua, nahiko generikoa da, baina ezin uka daiteke jauzi kualitatibo bat dagoela heziguneetan, nolabait haize frexkoa dena gaurko panorama ikusita.
      Deklarazio ideologikoa da, bai, baina kontzeptuak argi uzten dituena, etsaia kokatzen duena eta arazoaren errora jo nahi duena.
      Zalantzarik gabe, egoera konkretuaren analisi konkretua egiteko tresna egokiak dira, eta hauteskunde hauei boikota egitea bada analisi eta ekintza konkretua aurrera eramatea.

      • Sentsazioarekin ados egonda ere, hiru alderdi azpimarratuko nituzke esan duzunari buruz.

        1- Esaten duzuna bezain beharrezkoak diren jauzi kualitatiboak benetan (eta ez itxuraz) eman ahal izateko, baldintzak sortu behar dira langile klasearen parte den ikasleriaren baitan. Oso konbentzitua egon zaitezke (gutxiengo ikasle antolatua) eta hitzekin gezurrik ez esan. Orain, GKK bezalako antolakundeek duten arazo bera eragin daiteke: termino aldaketa ikasleriaren sektore horren (ikasleen gehiengoa unibertsitate publikoetan) ahalduntze prozesu batekin batera aurrera atera ezean (hau da gakoa nire ustez), honengandik (subjeltu iraultzaile errealetik) urrundu, zure burua isolatu eta zure buruari begirako diskurtsoak eta taktikak garatzearen arriskua dago. 24an ikusiko dugu ikasleriak zein apustu aukeratuko duen (eta horrek ze joera eragiten duen ikasleriaren norabidetze iraultzaile edo erreformazaleen artean – kontuan hartu deitzaileetako bakoitzak duen mobilizaziorako gaitasun ezorekatua, berez IA eta beste asanbladen alde -).

        2- Kontzeptuak argi daude, bai, baina jada ulertzen ditugunontzat. Egin proba bat eta pasa albokoari zure klasean oharra ea zeozer ulertzen duen. Zapalduen jakintza maila “igoaraztetik” (marxismoaren hitz berak erabiltzearren) zapalduek ez ulertzeko moduko esaldi ez argudiatuak idaztera tarte bat dago (eta elitismo intelektual apur bat ere bai). Idazkera eta hizkuntz kontuak dira, orduan horrekin ez naiz luzatuko.

        3- Arazoaren errora jotzen duela ados eta errektoretza (unibertsitatearen funtzio birproduzitzaile eta zapalkuntzaren areagotzaile papera jokatzen duena) etsai gisa markatzearekin ere. Orain, ez da nazioarteko egoeraren analisi batetik abiatzen, ez eta kapital metaketaren egungo fasearen ezaugarriek eragiten dituzten ondorioetatik. Eta argi dago, ez du analisia EHn eta EHUn kokatzen (espezifikoki). Hortaz gain, ez du kontuan hartzen indar korrelazioa oso haien oso aldekoa dela, eta euren indar hori etsai ezberdinen arteko aliantzan oinarritzen dela (unibertsitatearen gobernua, botere politikoa, botere ekonomiko nagusiak…). Ondorioz, ez dira kontenplatzen eszenatoki hauek etsai ezberdinen artean eragiten dituzten kontraesanak (momentu honetan erabak garrantsitsuak direnak). Beraz, ez dira lehentasunezko etsaiak eta bigarren mailakoak ezberdintzen. Denen aurkako markaje eta eraso sistematikoak euren arteko aliantza ez du arriskuan jarri, eta are gehiago, euren aliantza zabalagoa izatea eragiten ari da (ikusi LABen oharra edo Berria-ren tono aldaketa, adibidez). Norberaren blokean indarra pilatzearekin batera beste blokearena ahuldu behar da eta hau ez da gertatzen ari. Hau aplikatuz gero testuko baieztapen batzuk dutena baino zentraltasun handiagoa hartuko lukete, elementu berri batzuk sartu beharko ziren eta barruan dauden beste hainbatek testuan ematen zaien balio zentrala galdu.

        Ikasle mugimendua iraultzarako bidea irekitzen ari dela dirudi (Borroka Garaia berak ere nohizbehinka aipatu duen bezala), eta orain arte posizionamendu mota honek bere funtzio apurtzailea bete du, egia da. Baina nahikoa da?
        Aurrera egin ahala egoera eta borroka bera konplexutzen doaz eta ez gara batere urrun helduko horrelako analisi sinplistekin. Errora heltzeko ez da soilik intentzio oso sendo, indartsu eta konbentzitu bat behar. Ez da nahikoa gure inguruko militante talde txikia edozertarako prest sentitzearekin.

        Helburu handiek gure hazkundea ere exijitzen dute. Ez zen euskal herri langilearentzat batere onuragarria izango beste batzuk kontzeptu iraultzaileak modu parakaidistan testuetan sartuz erreformismoa justifikatzeko erabiltzen dituzten bezala, ikasle mugimenduaren sektore nagusiek ezkerkeria justifikatzeko erabiltzea. Ulergarria da mugimenduaren barruan batzuk alde batera joan izanagatik besteak beste aldean gotortzea, baina kontraesan hauek gainditzen ez ditugun bitartean, momentuko testuinguruak sortu dituen baldintzak “historiaren zakarrontzira” botatzen arituko gara. Benetan irabazi nahi badugu, blokeo historikoak gainditzen ikasi beharko dugu, eta horretarako lorpen sinbolikoetatik haratago ezer lortzen ari ez duen ikasle mugimendu eredutik beste nonbaitera salto egin beharko dugu (gauza batzuk eginak daude eta gurean adibideak ere existitzen dira). Aurrera!

        • Erabat ados diozunarekin, gauza batek ez du bestea kentzen.
          Bi ñabardura:
          1- Unibertsitateetan zuk aipatzen dezun ahalduntzea ematen ari dela uste det, hau da, testuak dioena oinarri handi baten ulertzen eta babesten duela, ez zait iruditzen aipatzen dituen kontzeptuak erreformismo bat justifikatzeko direnik (Sortu eta halakoekin gerta daitekeen moduan) baizik eta agian, formakuntza iraultzaile horren hastapenean egonik, oraindik materializatu gabe edo zehaztu gabe daudela kontzeptu batzuk bere aplikazio praktiko eta konkretuan, baina abiapuntu bezela oso interesgarria iruditzen zait.
          2- Aipatu dituzu LAB, Berria, nik Bildu gehituko diot (azken honen mezua aurrekoak baina zuzenagoa ikasle mugimenduaren aurka: http://ehbildu.eus/eu/albisteak/10852-upv-ehu-ko-hauteskundeen-harira-campus-ezberdinetan-gertatzen-ari-denaren-inguruan-eh-bilduren-oharra ), eta honek Euskal Herrian bizi degun egoeraren berri ematen digu, non lehen ENAM zenak “demokrazioaren” ikuspegi burgesa guztiz bere egin (Mitchell printzipioak etabar) eta hori zalantzan jartzen duena erasotzen duen. Ikasle mugimenduak, lojikoa denez, bere esparru partzialetik egiten ditu bere analisiak, eta Euskal Herrian ildo iraultzaile orokor baten faltan, hankamotz geratzen da, baina hori ez da (ene ustez) ikasle mugimenduari egotzi beharreko zerbait, Euskal Herriko iraultzaileoi baizik, Euskal Herri Langilea klase moduan artikulatu ez izanagatik, eta iraultza horren bidean ikuspegi orokor baten gabezia eragiten du horrek, borroka partzialak bakartuta utziz, eta beraz, haien gaitasun analitikoa beren esparrura mugatuz(hor uler daiteke zuk aipatzen dezun egoera konkretuaren analisi konkretua). Agur bero bat, eta aurrera bolie!

          • Bigarrenarekin hastearren nahiko ados, ikasle mugimendutik haratago doa erantzukizuna. Dena den, LAB edo ehbilduren posizionamendua “maskara kendu diegu” ikuspuntu sinplistatik ulertzea (hori irakurri dut hortik) bizi dugun egoera konkretuan gertatzen diren kontraesanak ez ulertzea dela deritzot, EHU, NUP, Deusto eta Mondragon ezberdintzen ez jakitea bezala (denetarako taktika berdina planteatzea -langile klaseko ikasleen- errealitatetik oso urrun egotea dela argi izan behar dugu). Bestetik, ikasle mugimenduaren ekintza hauen kontrako adierazpenen aurrean ikasle mugimenduak ondorengoaz hausnatu beharko luke: zeozer ez da ondo egin ez delako eragile politiko edo sozial bakarra ikasleen alde atera (hau gerta zitekenaren aurreikuspen edo aurre lanketa falta? aliantzak bilatzeko zailtasuna? arrazoia izatekotan hau modu ulergarrian komunikatu ez izana?). Edozein dela ere arrazoia, hezkuntza den bezala mantentzearen aldeko blokea indartua atera da. Hau konpontzen ez bada, 24an berdina baina anplifikatuta gertatuko da.

            Lehen puntuari dagokionez argipen bat. Erreformismoa aipatzean beste batzuez ari nintzen, ez Gasteizko ikasle mugimenduaz. Babesarena ikusi beharko da. Gauza bat militanteon sentsazioa izan daiteke eta beste oso ezberdin bat egoera erreala. Esan bezala, hurrengo deialdien jarraipena eta egoera tentsionatzen denean bloke kontrajarri bakoitzaren baitako zatiketak eta aliantzen sendotzeak aztertu beharko dira.

            Azkenik, aipatzen duzun formakuntzarena partekatzen dut. Abiapuntua ez da txarra. Baina egoera konkretuan aplikatzen ez badakite, ez ditzatela afirmazio abstraktu eta orokorrak egoera oso konkretuetarako taktika eta posizionamendu politikoak publikoki justifikatzeko erabili. Bestela teoria dogma bilakatzeko arriskua elikatzen ariko dira, egoera konkretuen espezifikotasunen arabera ezertan aldatzen ez diren posizionamenduak legitimatzen ariko direlako.

            • Egoera konkreturako aplikazio praktiko zehatzak moldatzea oso garrantzitsua da diozun moduan, baina kontuz: eragilerik ez atera izana publikoki ikasleei babesa ematera ez da zertan aplikazio konkretu hontan akatsa egin izanagatik. Eragile horiek (soilik bik egin diote kontra, eta bakarra balitz bezela da) dituzten klase interesak ere ulertu behar dira, eta ea ikasleen berberak diren.
              Zuk etengabe aipatzen dezu analisi estruktural orokorretatik egoerako aplikazio praktikora egin behar dela, eta ados nago, baina buelta ere ematen diot: egoera konkretu bakoitza analisi estruktural hortan kokatzeko gai izan behar gera.
              Gero sar gaitezke IAren langintzan, helarazten jakin duen, zein diskurtsoren bidez azaleratzen duen egindako analisia, etabar. Baina eragile zehatz horiek publikoki aurka agertu izanak ez du “per se” oker egin denik esan nahi.

              • Ez nuen okerra egindakoan kokatzeko asmorik, ez egindakoan baizik. Egoera tentsionatzean blokeetan aldaketak gertatzen direla aurreikusita, eurena indartu eta bestea ahultzeko egin ez diren aliantza edo aurre-lanei buruz ari nintzen.

                Ondorioz, apustua (abstentzioarena bezala) zuzena izanagatik ere, Bologna garaian bezala ikasle mugimenduko sektore aktiboenak praktikan “bakarrik” geratzen badira, ez da desgaste borroka hau irabaziko.

                Eragile horien klase izaerarenarekin ados, baina orduan langile klaseko sektoreekin egin behar zuen aurre lanketaren bat, esaterako hainbeste aipatu ohi diren sindikatuen oinarriko militanteen zati batekin, dominazioa babesten ari den blokean zatiketak eragiteko eta gurea indqtzeko.

                • Yo diria que el trabajo de cocina se lleva haciendo los ultimos años desde el movimiento estudiantil, solamente que los antagonismos estan resultando ahora, ya que la IA (Oficial) esta dando pasos definitorios de cara a la construccion del sujeto nacional, y desde el movimiento estudiantil las alianzas que se estan tejiendo son con los sectores mas concienciados del movimiento popular y demas nucleos de trabajadoras, lo que esta dejando las contradicciones a la vista. Mas bien diria que el sujeto nacional esta cuantitativamente mas debil que nunca, o sea se, que solo se lo cree el partido, los partidos que forman el frente amplio, sindicato y poco mas. En cambio la estrategia del movimiento estudiantil esta atrayendo a individuos/sectores del movimiento obrero antes rechazados, y las propuestas son cada año mas creibles para el conjunto del estudiantado parte del PTV (con notables diferencias en cada espacio geografico de EH, casualmente en los lugares donde mas se trabaja la perspectiva de clase es donde mas militancia se esta aunando). Lo que sucede aqui es que hacemos una enorme infantilizacion hacia los miembros de la clase trabajadora, creyendo que desde una base idealista, ciertamente metafisica, los podemos atraer a un discurso que esta de “moda” (repito, nadie se lo cree). Decir que este es un discurso elitista sera porque ni siquiera la militancia lo entiende, ya que se les esta intentando conducir trabajando en una legalidad burguesa, tejiendo alianzas con nuestro enemigos de clase, cosa que viene siendo inviable: https://borrokagaraia.wordpress.com/2016/11/13/la-estrategia-actual-del-pnv/ Repito, la revolucion proletaria llegara unicamente cuando la clase trabajado vea necesario superar este modelo de relaciones sociales obsoleto, y mientras tanto nuestro deber es seguir trabajando para que dicho contexto se de lo antes posible, nada mas. Animo!

  3. ba nik hau irakurri eta ez dakit 68 maiatza den eta parisen nagoen edota 2016a eta toledon.

    Aspaldi hitz gako batzuk erabiltzea nahikoa omen da iraultzaile sentitzeko. Argi dago ez dela koiuntura analisia, sistemaren egiturari erreparatzen dio, ez ditu hartzen une honetako faktoreak kontuan. Horregatik, orokorkeriak esateaz gain, ikasle antolakundea ez da gai Euskal Herriko prozesu politikoan kokatzeko, ez eta bere eskaintza logika horren arabera egiteko.

    Esan nahi da, Askapen prozesuaren fase politiko honetan zein da ikasleriaren ekarpena? eta erantzuna ez izatea mesedez “ikasle boterea eraiki!” hori ez baita fasearen helburu taktikoa. Eta zeren arabera erabakitzen ditu Ikasle antolakundeak bere helbburuak? Hezkuntza komunitatearen arabera, askapen mugimenduaren arabera, irakurri dituzten azken sei liburuen arabera…

  4. Azken aldian geroz eta gehiago gertatzen den eta asko amorrarazten nauen joera da “kritika kritikagatik” egitea, normalean bere postura baino “ezkerrerago” (ez zait ezkerra terminoa erabiltzea gustatzen baina tira) ikusten denean, oro har kultura politiko jakin batekin oso lotuta dagoen joera dela esango nuke nik.

    “Idatzi honen bitartez, bizi dugun gizarte alienatua salatu eta honen gainegitura ideologikoaren aurkako mezu zuzena helaraztea dugu izpide (…)”

    Testua honela hasten da, ez dakit zertara datorren kritika hori, baina uste det, eta egungo testuingurua kontuan hartuta, testuaren “aparientziatik” “esentziara” joate bidean uste baino zehatzagoa dela; hau da, aurreko iruzkinean ezezagun batek esan bezala, aldaketa kualitatibo bat dago egungo analisien forman, eta are zehatzago, ideologian. Kontzientzia maila desberdinak daude, ez da elitismoa; “vanguardia-masa” erlazio dialektikoa baizik; abanguardia teorikoa ez baita masekin fusionatzen, gainontzeko abanguardiekin baizik. Hau ez ulertzeak abanguardia eta masaren arteko kontzepzio mekanizistara dakar, non hain beharrezkoa den fusio dialektikoa ukatzera iristen den. Kontuan hartu marxismoaren bulgarizazioaren harira gaudela testuinguru honetan, proletalgoaren zientzia bera nolabaiteko soziologia burgesa bilakatzeagatik; hau gainditu ezean ezin da teoria iraultzailea berriro ere mahi gainean jarri, eta honek baldintza subjetiboak ez edukitzera garamatza. Honexegatik diot uste baino zehatzagoa dela.

    Galdera bat… “Euskal Herriko prozesu politikoa” zer da, Oraingo Ezker Abertzalearen estrategiaren baitan kokatzea, eta honen arabera lantzea taktika/estrategia? Zertara dator iruzkin hau, testuak argi dionean Estatuaren gainegituraren analisi bat dela?

    • Gauza batzuekin ados, beste batzuekin ez.

      Lehenik, batzuek “ezkerrerago” ikusten dituzten horien kritikekiko jarrerarekin erabat ados. Zer esanik ez aipatzen duzun kultura politikoaren kasuari dagokionez. Azken parrafoa ere oso zuzena.

      Baina zuk kritika hauek publikazio honetan tokiz kanpo ikusteari buruz. Egia da “gainegitura ideologikoaren aurkako mezu zuzena” helarazteko asmoa aipatzen dela. Nire kritika ez da premisa ideologiko horiekikoa. Aipatzen diren posizionamendu ideologiko orokor eta abstraktu ugari, egoera konkretuaren espezifikotasunera itzultzeko ariketa egin gabe, taktikak, apustuak eta posizionamenduak erabakitzeko erabiliak izateari egiten diot kritika. Testu hau orain ateratzea zuzenki lotua ikusten dut orain egiten ari diren apustuak justifikatzeko intentzioarekin. Horregatik nire kritikak. Apustu horiek ezin dira oinarri ideologikoen bidez justifikatu (azken oharretan egiten ari, dena, ez bakarrik honetan), horiek kontuan hartuta egoera konkretuaren analisi konkretutik baizik.

      Bigarrenik, abanguardia-masa harremanari buruz. “Gasteizko ikasle mugimendua” (oharra publikatu duena) abanguardia teorikoa bada, zein da masa antolakuntza espazioa? Non gertatzen ari da masen ahalduntzea? Abanguardiaren zein sektore ari da masekin “fusionatzen”?

      Ikusten dudanez,

      1- Egiten ari diren apustuen aurrean zabaltzen ari den diskurtso bakarra hau da (ikusi azken komunikatuak). Ez dira diskurtso maila ezberdinak modu simultaneoan sortzen ari (bat analisi marxista zientifikorako, abanguardiarentzat eta bestea(k) masen ahalduntze maila ezberdinentzako). Beraz, denentzat diskurtso bakarra erabiltzen baduzu. argudiatu gabeko afirmazio borobilak botatzean eta askorentzat berriak diren kontzeptu aurrez ez-azalduak erabiltzean ikusten dut elitismoa.

      2- Ez da abanguardiaren eta masen arteko fusio dialektikorik gertatzen ari: diskurtso bakarra dagoen bezala espa. Masa espazio izandakoa “abanguardia” izan nahian funtzionatzen ari da, masentzako bestelako espaziorik sortu gabe. Zentzu horretan ere, Ikasle Mugimendu aktiboa bere burua (konbentzituak) mobilizatzera ohitzeko arriskua dago, beste langile klaseko ikasleen (gehiengoa unibertsitate publikoetan) ahalduntze eta antolakuntza erabat bigarren mailako helburu bilakatuz. Baina hau beste egun baterako eztabaida litzateke.

  5. Eso de decir que el movimiento estudiantil no tiene estrategia propia porque no se asemeje a la de la Izquierda Abertzale oficial no me parece muy responsable, al igual que es el hecho de responsabilizar este comunicado a la Ikasle Antolakunde. Mas bien diria que quienes lo tienen bastante claro serian miembros del sindicato LAB (seccion universidades, haciendo mencion concreta al comunicado que emitieron esta semana, militantes de base no os sintais aludidos por mi), quienes en caso de duda protegen el status quo de paz social a cualquier nivel en EH, y en el fondo (no muy al fondo) se esconde su caracter pequeño burgues, derivado del academicismo que emana de las universidades vascas, en especial del “izquierdismo” de ciertos progres profesores de EHU. Las formas de espresion espontanea de la clase trabajadora (en materia estudiantil, en este caso) no deben de ser condenadas, sino impulsadas de cara a la constitucion de nuevos escenarios de lucha, condicionantes que seran dadas en base a las condiciones objetivas del estudiantado (no muy separadas de la clase trabajadora en EH). Por lo tanto, lo que es un error (si uno se considera revolucionario) seria no impulsar las diversas propuestas que emana el movimiento estudiantil en lucha contra las instituciones burgesas y su posterior adaptacion a condiciones de esplotacion laboral (y es comunicado no lo habran escrito los “terroristas” a los que se referia Lenin en el “¿Que Hacer?”).

    Dale un vistazo a esta ponencia (me refiero a ezezaguna), aber quien es el que no hace los analisis adecuados a la situacion concreta:

    – Programa de Nekane Balluerka (unica candida al rectorado de la UPV): https://programa.nekaneballuerka.eus/programa/Programa_NBalluerka-candidata-a-rectora-Upv-Ehu_2016.pdf *Aqui tenemos un sujeto revolucionario claro, llamado EHU (venga hombre)

    • Estoy de acuerdo, esa devería ser la posición de esos agentes. Desde otros lugares y dirigido a las manifestaciones del movimiento estudiantil que no son espontáneas, es necesario también señalar los errores que se han repetido a lo largo de los años, sin los cuales el movimiento probablemente no avance, sea siempre cíclico y espontaneo, a la vez que dependiente de la coyuntura.

  6. De acuerdo contigo, Xaxi, unicamente querría exponer las dificultades con las que cuenta el movimiento estudiantil rupturista a dia de hoy, de cara a trazar estrategias con otros agentes de la comunidad educativa, agentes sin los que cualquier estrategia de calado unicamente estudiantil tiene serias dificultades para no terminar siendo puramente cortoplacista. A mi parecer desde el movimiento estudiantil se estan vertiendo diversas propuestas de cara a la construccion dialectica de la “Euskal Eskola Nazionala”, proceso constante y con contenido de clase. Pero esta unidad dialectica no se puede llevar a cabo sin criticar (mediante movilizaciones inclusive) lo que esta dado, en este caso el modelo universitario burgues, que lleva asestando golpes al PTV desde hace años, y que desde el proceso “Bologna” daba pasos definitivos de cara a integrarse en el “mercado mundial educativo”.

    Yo no perderia el tiempo en trazar lineas estrategicas inalcanzables dada la fase de derrumbamiento sistemico en el que nos encontramos, lineas estrategicas puramente socialdemocratas. La apuesta tendria que partir por desgastar el modelo educativo actual y de manera analoga ir construyendo solidaridades entre miembros de clase en el estudiantado y demas trabajadores de la educacion, mediante autoorganizacion obrera (redes de solidaridad y apoyo mutuo dentro de la comunidad educativa y entre la clase obrera en general). Respecto a las lineas de construccion social, apostaria por la produccion teorica de contenidos cientificos, subvertiendo los contenidos actuales que la universidad nos obliga a vomitar, creando formas embrionarias que deberian llevarnos a plantear nuevos modelos de universidad, con contenido abertzale y de clase (herri unibertsitateak como forma embrionaria…). Por ultimo, apostaria por trazar solidaridades con el resto del movimiento obrero vasco, intercambiando contenidos y movilizaciones.

    Pero repito, dichas propuestas son cortoplacistas si no tenemos todo una comunidad educativa que trabaje en la misma linea estrategica y tactica, vertiendo propuestas educativas dirigidas a todo el estudiantado parte del PTV. Y lo que vemos es todo lo contrario, un inmediatismo que hasta da miedo, sumergido en la rapiña de derechos que fueron definitivamente perdidos en el proceso Bologna y no resucitaran, lamiendo el trasero al PNV (representate de la burguesia vasca, recordemos, aquellos que nos destrozan la vida). Simplemente os pediria que antes de catalogar sin estrategia al moviento estudiantil, intentemos analizar cual es la situacion objetiva, concreta, de los miembros de la clase trabajadora vasca que estan estudiando en esas frias carceles, autenticos presos politicos, y que intereses esta defendiendo la “izquierda progre” vasca.

    Egun ona izan.

    *Pd (Esta claro que el movimiento estudiantil de Vitoria esta perdidisimo y estancado, estas propuestas han sido vertidas las ultimas semanas):

    – Huelga de la limpieza en la UPV, solidaridad obrera entre la comunidad de mujeres trabajadoras y estudiantado: https://www.youtube.com/watch?v=MYxi0I6-KQk

    -Propuesta para la creacion de Eskola Kolektiboak: https://www.youtube.com/watch?v=glGCFTZ0SeA

    -Alternativa propuesta al deporte por los militante de Ikasle Abertzaleak de la facultad de IBEF: file:///C:/Users/Usuario/Downloads/TXOSTENA%20azkena%20pdf.pdf

    • Comparto lo que dices y las criticas que apelan a la “total desorientación” (como se lee en las redes) del movimiento estudiantil están totalmente equivocadas (como en las apuestas que mencionas, que claramente parten de analisis más concretos y aplicados al contexto particular). Las dificultades las veo más en las apuestas directamente relacionadas con la coyuntura, ya que estas apuestas que mencionas son muy similares a otras de años atrás (lucha de desgaste contra bologna -muy similar con lo de ahora en formas y deficiencias-, escuelas rojas, proyectos como etxegorri, lucha con las trabajadoras de Bizkaibus…). Por lo tanto, a pesar de tener un potencial imprescindible (que no había sido la apuesta los últimos años, hasta el 2013, mas o menos) no serán en si mismas suficientes para generar saltos cualitativos y cuantitativos. Por un lado hay que aprender de los errores propios del ikasle mugimendu de esas épocas, para no repetirlos. Y por el otro, la urgencia de una estrategia compartida con los demás agentes de la comunidad educativa en ésta dirección y con el PTV, totalmente acertado. Sin estrategia común dificilmente avanzaremos. Un abrazo!

    • Se agradecen comentarios como los de “Gora ikasleon borroka!”, que desmontan falacias (la Organización Estudiantil no tiene estrategia, “nos” preocupan las dinámicas del movimiento estudiantil, están fuera de la realidad…) con ejemplos de pasos que semenalmente está dando el movimiento estudiantil y a los que no se les hace gran caso.

      Pasos, a mi puntu do ver, bien direccionados y que dejan huella: en clave tanto de romper lo impuesto por las diferentes expresiones del capital como de construir en el camino de una EH feminista, socialista e independiente el proyecto Euskal Eskola Nazionala. Proyecto muy dificil de llevar adelante, como bien han apuntado antes, sin una estretegia conjunta, mínimamente, a la de la comunidad educátiva. En cuanto a ello, toca esperar a que los sindicatos ELA y LAB dejen las pataletas para empezar a dar pasos.

      En cuanto a las falacias, son creadas por los más reformistas y conformistas del MLNV, que nunca están haya donde hay barro. Parece que algunos, hoy en día, se sienten cómodos en el “país feliz de las libertades”.

      La lucha es el único camino, y cualquier lucha es légitima si responde a los objetivos del pueblo trabajador. Ni paz entre clases ni guerra entre pueblos.

      Gora ikasleen borroka!
      Gora Euskal Herria feminista, sozialista eta independentea!

UTZI ERANTZUN BAT - DEJA UN RESPUESTA

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s