Home

zm-gf-16-11-16-a01-jpg

Borroka garaia da! webgunerako kolaborazioa, egilea: Satorralaia bizilagunen mugimendua

(Debajo en castellano)

Satorralaiak elkarretaratzea deitu du “Demokrazia Zuzen Modernoari buruzko Foro Globala” dela eta Donostiako Udaletxean egingo den hasiera ekitaldian /

Satorralaia convoca una concentración ante la apertura del “Foro Global sobre Democracia Directa Moderna” en el Ayuntamiento de Donostia

1.EUSKARA

2.CASTELLANO

Satorralaiak elkarretaratzea deitu du “Demokrazia Zuzen Modernoari buruzko Foro Globala” dela eta Udaletxean egingo den hasiera ekitaldian

Azaroak 16 asteazkenean, arratsaldeko 6’30etan, Satorralaia bizilagunen mugimenduak elkarretaratzea deitu du “Demokrazioa Zuzen Modernoari buruzko Foro Globala” dela eta Donostiako udaletxean egingo den hasiera ekitaldian, hain zuzen ere instituzioek Metroaren pasantearen inguruko eztabaidan eta erabakietan herritarren parte-hartzea sustatzeko inolako borondaterik ez dutela salatzeko. “NON DA PARTE-HARTZEA? INPOSAKETA DA!” lemapean, hirian desadostasun zabala pizten duen egitasmo honen inguruan parte-hartzeko biderik ez dagoela eta instituzioek herritarrei kontsulta egiteko inongo borondaterik ez daukatela salatuko dugu. Izan ere, gure ibilbidea ez-parte-hartzearen via crucis edo pelegrinazio baten modukoa izaten ari da: batetik, Euskal Gobernuak ezikusiarena egiten du eta auzi honetan prozesu partehartzaile bat abian jartzeko dagoen beharra helarazteko asmoz harekin biltzeko egin genion eskaerari ez dio erantzunik ere eman; bestetik, parte-hartzeko bideak ireki daitezen Udaletxera jo dugunean, Eneko Goia alkateak gai honen inguruan ezin duela ezer egin erantzun digu; eta azkenik, Gipuzkoako Diputatuen Kontseiluak berriki ezezkoa eman dio herri galdeketa bat egin dadin 8.916 donostiarren sinaduren babesarekin aurkeztu genuen eskaerari.

Gauzak horrela, zalantzan jartzen dugu Donostiako Udalak beste erakunde batzuekin batera antolatu duen “Demokrazioa Zuzen Modernoari buruzko Foro Global” honen zentzua bera: egitarauak iragartzen duenez, “Ongi Etorri Europako Kultur Hiriburu eta Demokrazioaren Munduko Hiruburura” izenburuarekin egingo du Udal Gobernuak jardunaldien aurkezpena, eta beste honako hau ere dio, hitz-hitz: “Kostalde antlantikoko hiri eder hau demokrazioaren eta hiribizitza komunitarioaren eredu bihurtzen ari gara”. Ze kopeta duen halakoak esateko! Horrenbestez, salagarria da Udal Gobernuak makilaje honen azpian gorde nahi dituela Donostian benetan agintzen duten interes enpresarialak, hiria klase dirudunei eta turismoari begira bideratuaz eta nozitzen ditugun merkantilizazio eta espekulazio prozesuak areagotuaz etekinak ateratzen dituztenak. Bien bitartean, Metro-pasantearen aferan gobernuek eta administrazioek darabilten iluntasuna nabaria da eta herritarron argumentu nahiz proposamenekiko agertzen duten erdeinuaren adibide biribil bat da auzi hau.

Hori denagatik, azaroak 16ko elkarretaratzera biltzeko dei egiten diegu hirian prozesu partehartzaileak eskatzen dituzten beste pertsona eta talde guztei ere.

Metroaren pasantea gelditzeko Satorralaia bizilagunen mugimendua

(satorralaia.wordpress.com)

 —————————————

Satorralaia convoca una concentración ante la apertura del “Foro Global sobre Democracia Directa Moderna” en el Ayuntamiento

El miércoles 16 de noviembre, a las 18’30h, el movimiento vecinal Satorralaia convoca una concentración ante la apertura del “Foro Global sobre Democracia Directa Moderna” en el Ayuntamiento para denunciar la nula voluntad de las instituciones para promover la participación pública en el debate y en las decisiones relacionadas con el proyecto de la pasante del Metro. Con el lema “NO HAY PARTICIPACIÓN, ES IMPOSICIÓN!”, denunciaremos la falta de cauces de participación y la nula voluntad de las instituciones de consultar a la ciudadanía sobre este proyecto que suscita un amplio desacuerdo en la ciudad. En efecto, recordamos nuestro particular vía crucis o peregrinación por la angosta senda de la no-participación: por un lado, el Gobierno Vasco nos ha ninguneado, ya que ni siquiera se ha dignado a contestar a nuestra solicitud de reunión para plantearle la necesidad de un proceso participativo; por otro, cuando nos hemos dirigido al Ayuntamiento para solicitar cauces de participación, el Alcalde Eneko Goia nos ha respondido que no puede hacer nada en este asunto; por último, el Consejo de Gobierno de la Diputación ha denegado recientemente la solicitud presentada con el aval de 8.916 firmas de donostiarras para realizar una consulta popular.

Así las cosas, cuestionamos el sentido de este “Foro Global de Democracia Directa Moderna” co-organizado por el Ayuntamiento y cuya presentación se anuncia a cargo del Gobierno municipal bajo el título “Bienvenidos a la Capital Cultural Europea y a la Capital Mundial de la Democracia”, pretendiendo ni más ni menos que “estamos transformando esta bella ciudad de la costa atlántica en un modelo de democracia y vida urbana comunitaria”. Evidentemente, decir esto ya se pasa de la raya, siendo preciso denunciar que el Gobierno municipal pretende maquillar los verdaderos intereses empresariales que gobiernan en esta ciudad convertida en un territorio favorable sobre todo para las clases acomodadas, para el turismo y sometida a graves problemas de mercantilización y especulación urbana. El proyecto de la pasante del Metro es un claro ejemplo de la opacidad con que actúan los gobiernos y las administraciones ante el malestar social y de su desprecio de los argumentos y las propuestas de los/as ciudadanos/as.

Por todo ello, el día 16 hacemos un llamamiento para unir en la concentración a todas las personas y colectivos que reclamamos procesos participativos en la ciudad.

Movimiento vecinal Satorralaia por la paralización de la pasante del Metro

satorralaia.wordpress.com

UTZI ERANTZUN BAT - DEJA UN RESPUESTA

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s