Home

prision-de-huelva-620x310

(Debajo en castellano)

Sebas Lasa Mendiaratz eta Huelvako espetxeko gainontzeko Euskal Preso Politikoak

Abuztuaren hasieran Aitzol Gogortzak Basauriko espetxean gose greba hasi zuen bera bezala larri gaixo daudenen askatasuna aldarrikatuz. Borroka gosez hasi zuen abuztua jakinda bere bizitza horri lotuta daukala.

Bere garaian Euskal Herriaren askatasunaren aldeko hautua egin zuen borrokaren bidea jarraituz. Orain dela hiru hilabete bere bizitzaren aldeko hautua egin du, berriro ere bide berbera erabiliz eta, horrela, gogoraraziz geure herrian lorpen guztiak borroka latzez erauzi dizkiogula etsaiari; eta horrela izango da oraingoan ere.

Horren oihartzuna Huelvako espetxeraino heldu zitzaigunean, Aitzolen gose greba garrasi bat zela ulertu genuen, gaixo larrien egoera urtez urte larritzen doan heinean, etsaiaren jarrera aldarazteko kalean borroka txikitzen eta apaltzen doala ikusita.

Berak azaleratutako oihua gurea egin genuen eta astebeteko txandakako gose greba bat abiatu genuen. Jakitun gara gaixo larriak kaleratuak izatea lortzeko gure ekimenaren eraginkortasuna urria dela, eta jabetzen gara egoera hau iraultzeko bultzada indartsuago bat behar dela.

Gure txikitasunean, aurrera eraman dugu ekimena eta une batzuetan ozenago, leku batzuetan ageriago; baina, orokorrean, Aitzolen garrasia bezala ez da egoerak duen garrantziaren neurrian jasoa izan. Nahikoa da espetxean egiten denari oihartzunik ez ematea, ekimena bere horretan garatzearen ondorioz, egoera larria ez aldatzeko.

Larri gaixo daudenentzat, espetxeko deborak bizitzaren bermearen aurka egiten du, eta bizikalitatea larriagotzera jotzen du. Etsaiak ez ditu berez askatuko, guk erauzi beharko ditugu zorigaiztoko ondorioa izan dezakeen bizi-kalitate larri horretatik.

Aitzol eta beste preso politiko gaixo larri guztiak gure herriaren etsaiaren gatibu diren heinean, gure indarrez askatzea beste aukerarik ez zaigu geratzen, alperrik dira beste asmo oneko itxaropenak.

Gure kide eta herritar gaixo larriek duten onena eman dute Euskal Herriaren alde urte luzez, eta guri dagokigu erakustea bidean ez ditugula erorita uzten. Guri dagokigu adieraztea Aitzol, Txus, Ibon, … eta beste gaixo larrien egoera ez dela beraien banakako borroka pertsonala, elkartasun eta babesa emateaz gain, beraien bizitza geure bizitza ere badela erakustea.

Duela aste batzuk Huelvako Euskal Preso Politikook abiatutako gose greba txandakatuaren lekukoa beste espetxe batera igaro zen gaixo larrien aldarrikapena hedatuz, baina etsaiak erosoegi jarraitzen du gatibu gaixo larriak askatzeko beharra sentitzeko.

——–

Sebas Lasa Mendiaratz y el resto de Presos Políticos Vascos de la cárcel de Huelva

A principios de agosto Aitzol Gogortza inició una huelga de hambre en la prisión de Basauri para reivindicar la libertad de los presos que como él se encuentran gravemente enfermos. Inició esta lucha mediante la huelga de hambre sabiendo que su vida está unida a ello.

En su momento realizó una elección en favor de la libertad de Euskal Herria, siguiendo el camino de la lucha. Hace tres meses ha realizado una elección en favor de su vida, utilizando nuevamente el mismo camino, recordándonos de esa forma que en nuestro pueblo todos los logros se han arrancado al enemigo mediante una dura lucha; y así será también ahora.

Cuando el eco de esa lucha nos llegó hasta la prisión de Huelva, comprendimos que la huelga de hambre de Aitzol era un grito. Así, mientras la situación de los presos gravemente enfermos se va agravando año tras año, vemos que en la calle se va reduciendo y debilitando la lucha destinada a hacer cambiar de postura al enemigo.

Nosotros hicimos nuestro su grito e iniciamos una huelga de hambre por turnos semanales. Somos conscientes de que nuestra iniciativa tiene poca eficacia para conseguir la liberación de los presos gravemente enfermos, y sabemos que para dar la vuelta a esta situación se necesita un impulso más fuerte.

En nuestra pequeña escala hemos llevado adelante la iniciativa, en algunos momentos con mayor difusión, y en algunos sitios de forma más visible; pero, en general,  a la situación no se le ha dado la importancia que tiene, como sucede también con el grito de Aitzol. Es suficiente con no dar eco a lo que se hace en la cárcel para que el desarrollo de la iniciativa no conduzca a un cambio de la grave situación.

Para los presos gravemente enfermos, el tiempo en la cárcel va contra la garantía de la vida y conduce a un deterioro de la calidad de vida. El enemigo no los va a liberar por propia iniciativa, así que nosotros tenemos que sacarles de esa deteriorada calidad de vida que puede conducir a un fatal desenlace.

Mientras que Aitzol y todos los demás presos políticos gravemente enfermos sean cautivos del enemigo, no nos queda otra salida que liberarlos por la fuerza. Todas las demás esperanzas bienintencionadas son inútiles.

Nuestros compañeros gravemente enfermos han dado lo mejor de su vida por Euskal Herria durante largos años, y a nosotros nos toca demostrar que no les vamos a dejar tirados en el camino. A nosotros nos toca mostrar que  la situación de Aitzol, Txus, Ibon… y otros presos gravemente enfermos no es una lucha personal de ellos, sino que además de ofrecer solidaridad y apoyo debemos demostrar que su vida es también la nuestra.

La huelga de hambre por turnos que iniciamos los Presos Políticos Vascos de Huelva pasó después a otra cárcel, extendiendo la reivindicación de los presos gravemente enfermos, pero el enemigo continúa demasiado cómodo como para sentir la necesidad de liberarlos.

One thought on “Aitzolen garrasia | El grito de Aitzol

  1. Esan beharreko batzuk mahiratu dituzu. Garrantzitsuak. Guztiz ados. Eskertzekoa da, egitan.

    Hau orokorrean diot: ea lotsa eta bildur eszenikoa gure burutik kentzen dugun eta argi eta garbi mintzatzen garen. Oraindik ere “dueloarekin” eta umesurtz jarraitzen dugula baitirudi. Bistan da aita eta amabitxirik ez dugula, eta guk geuk sabaltu behar ditugula geure buruak eta Euskal Herria Independiente eta Sozialistarena.

    Ezkertiar (diskurtsoan) eta eskuindar sozialdemokrata abertzaleek (Ezker Abertzale Ofizialaren barruan daudenak) azken urteetako historiaren gainean, euren kontakizun propioarekin jarraitzen dute.Oraingo kointuran EAJrekin bidea egitea dute helburu… edo… con quien tercie. Gobernatu nahi dute. Alta, ez dute boterea hartu nahi. Bestela oso modu ezberdinez asmatuko zituzten aliatuak, lerro politikoa, antolakuntza, zuzendaritza modeloa, nola lotu gaurko eta biharkoa (teoriaz ezkuragarri ematen ez duena), herri mugimendua, benetako herritar batasuna… eta abar.

    Ze, non dago Independentziarako bidea? Non dago klase burrukaren azterketa eta berroren ondorioak? Zeintzuk dira Independendtzia eta Sozialismoa lortze bidean izanen dituen bidai-lagunak? Non dago desobedientzia dinamika eta aldi berean botere popularra eraikitzen joatearena, eta borroka instituzionala masa borroka eta abarren zerbitzupean egotearena? Zergatik onartzen da teorian eta praktikan etsaiaren joku arauak?

    Beraz, ezinbestekoa da zenbait gauza ordenatu, adostu eta aurrera egin gure betidaniko proiektuarekin. Jende pilo dabil ideia horrekin edo antzekoarekin. Aurrera ba!

    Azaroaren 26an ere Bilbora joanen gara.

UTZI ERANTZUN BAT - DEJA UN RESPUESTA

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s