Home

askapena

Borroka garaia da! webgunerako kolaborazioa, egilea: Askapena

Azken bi asteotan munduko hainbat txokotatik etorritako lagunak izan ditugu gure artean. Hegoa unibertsitateko Institutuak antolatutako herri boterearen inguruko ikastaroa abian zela probestuz, hainbat hitzaldi eta mahai-inguru antolatzeko parada izan dugu beste hainbat eragilerekin batera. Tartean, Komite Internazionalistak, Ernai, Euskadi-Cuba, Iruñeako Alde Zaharreko Gaztetxea, KRML Bizirik…

Askapenatik, oso positiboki baloratzen dugu Hegoa institutoarekin batera egindako lankidetza hau eta baita hitzaldi ezberdinak antolatzen jardun duten gainontzeko eragileen inplikazioa ere. Gure ustetan, garrantzitsua da unibertsitate eremuetatik datorren esperientzia eta jakintza hau Euskal Herriko kaleetara eta herri mugimenduko espazioetara zabaltzea. Herri botereaz teorikoki hausnartzetik haratago, modu praktiko batean garatzeko aukera ematen digulako.

Hainbat izan dira burututako hitzaldiak; “Ofentsiba neoliberala eta Herrien erresistentzia Latinoamerikan” desalojatu berri duten Iruñeako Alde Zaharreko Gaztetxean, “Erresistentzia eta herri boterearen eraikuntza Europa hegoaldean” Gasteizko Hala Bedi tabernan, “Kubako sozialismoari begirada feminista” Bilboko Zirika gunean edota “Datorren Kataluniako Errepublikaren ikuspegi internazionalista” Santutxuko KRML Bizirik gunean. Errealitate oso ezberdinetan ematen diren herri boterearen esperientziak ezagutzeko aukera izan dugu munduko txoko ezberdinetako herri mugimenduetako militanteen eskutik. Elkartasunak ere izan du bere lekua, eta behean agertzen den argazkia da honen lekuko.

Aurtengo edizioak eman du berea, baina, ziur gaude datorren urtean ere izango dugula esperientzia hauen berri emateko aukera. Guri, eskerrak ematea besterik ez zaigu geratzen. Alde batetik, ikastaroan parte hartu duten pertsona guztiei haien esperientziak gurekin batera zabaltzeko aukera emateagatik eta bestetik, nola ez, Hegoa Institutoari, aukera hau posible egiteagatik eta gainontzeko eragileei hitzaldi ezberdinak elkarlanean antolatzeagatik.

Quim Arrufat (CUP) | Visión internacionalista de la próxima República Catalana:

Argentina | Ofensiva neoliberal y resistencia de los pueblos en América Latina:

Venezuela | Ofensiva neoliberal y resistencia de los pueblos en América Latina:

Brasil | Ofensiva neoliberal y resistencia de los pueblos en América Latina:

INTRODUCCIÓN | Ofensiva neoliberal y resistencia de los pueblos en América Latina:

UTZI ERANTZUN BAT - DEJA UN RESPUESTA

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s