Home

15027596_1112751845498953_644423164837930482_n

(Debajo en castellano)

Borroka garaia da! webgunerako kolaborazioa, egileak: Circulo Gazte Navarra, Área de juventud de IU, Iruñeko Alde Zaharreko Gaztetxea, LuGaTiBe, Ikasle Abertzaleak, Eraldatu, Gazte Komunistak eta Ernai

Iruñeko hainbat gazte eragileren oharra faxismoaren aurkako larunbateko manifestazioko gazte blokera deitzen:

Iruñean, atzera pausorik ez!

Iruñeko Udalak, Nafarroako Parlamentuak 2013an onartu zuen Memoria Historikoko Legea betez, Mola eta Sanjurjoren gorpuzkiak hobitik ateratzea onartu zuen. Hau eta “Nafarroa askatasunaren eta demokraziaren alde. Faxismoari ez” plataformak deitutako mobilizazioak beharrezkoak dira gure memoria eta duintasuna berreskuratzeko; horrela, balore errepublikarrak defendatu zituztenen lana eta borroka aitortzen dira. Horietako askok oraindik bide-bazterretan botata jarraitzen dute.

Faxismo hau ez da iraganeko kontua: bizirik jarraitzen du, ikusi ahal izan dugun moduan. Nazioartean, eskuin mutur xenofobo eta faxistak hazten ari dira, EBaren onespenarekin. Alderdi hauek gobernatzen duten herrialdeetan, Hungarian kasu, errefuxiatuen kontrako neurriak hartzen dira; gogoratu beharra dago NATOk eragindako gerretatik ihes egindakoak direla errefuxiatu hauek.

Kolpistei egiten zaien kultua ez da harritzekoa, diktadura frankistaren oinordekoak diren instituzioek zutik jarraitzen duten bitartean: monarkia, sindikalista eta aktibisten atxiloketak, hedabideen kontrako erasoak, alderdien legea edo mozal legea.

Hilabete hauetan ikusi ahal izan dugun moduan, Nafarroan eraso, margoketa eta mehatxuak izan dira, jo-puntu eragile herrikoi eta sozialak izan dituztenak: memoria historikoaren alorrekoak, sindikalak, euskararen aldekoak, arrazismoaren kontrakoak, peñak… Eta hor dugu alderdi popularraren herentzia ere, Barne-Ministro ohiaren hitzetan: “hay algunos que pretenden ganar la Guerra Civil, 40 o no sé cuántos años después de haber terminado”. Ez da harritzekoa, beraz, UPN eta PPk “NAFARROA ASKATASUNAREN ETA DEMOKRAZIAREN ALDE. FAXISMOARI EZ” manifestua sinatu ez izana.

Horregatik, gazte nafarrok Foruen monumentuan izanen den gazte blokean parte hartuko dugu, azaroaren 19ko mobilizazioan, arratsaldeko 17.30etan. 1936ko kolpean eta diktadura frankistan gazteek izan zuten erreferentzia gisa, gaur ere gazteriak badu zeresana.

Etorkizuna lapurtzen digun sistema kapitalista heteropatriarkalaren aurrean eta eskuin muturren aurrean, egin diezaiegun aurre. Defenda ditzagun gure askatasun eta eskubideak, hedatzen ari den faxismoaren kontra.

Gazteok borroka antifaxistan jarraitzen dugu. Ez dira pasako!

—————————-

Nota de varios agentes juveniles de Iruñea llamando al bloque juvenil de la manifestación antifascista del sábado:

En Iruñea, ni un paso atrás!

El Ayuntamiento de Pamplona/Iruñea, cumpliendo con la Ley Foral de Memoria Histórica aprobada en 2013 en el Parlamento de Navarra, aprobó la exhumación de los restos de Mola y Sanjurjo. Este acto de exhumación y las movilizaciones convocadas por la plataforma Por las libertades, No al fascismo, suponen pasos necesarios para recuperar nuestra memoria y nuestra dignidad, reconociendo a quienes defendieron los valores republicanos, encontrándose muchos todavía en cunetas por todo el estado.

Pero este fascismo no es una cuestión del pasado, sigue presente hoy en día, como hemos podido comprobar. En primer lugar, a nivel internacional, con el crecimiento de las extremas derechas xenófobas y el fascismo contando con el beneplácito de la UE. Vemos cómo estos estados gobernados por estos partidos, como el caso de Hungría, atentan contra los refugiados provenientes de las guerras que la OTAN ha propiciado.

Este culto a dirigentes golpistas no es de extrañar en un país donde todavía persisten instituciones directamente herederas de la dictadura como la monarquía, prácticas como detenciones de sindicalistas, ataques a medios de comunicación, la Ley de Partidos o la más reciente ley mordaza.

Como hemos comprobado en estos meses, en Navarra se ha producido una cadena de agresiones, pintadas y amenazas que han tenido como objetivo a todo tipo de colectivos populares y sociales que trabajan en el ámbito de la memoria histórica, sindical, euskera, antirracismo, peñas sanfermineras… Incluso se nota la herencia del Partido Popular, cuando el ex-Ministro del Interior dijo: “hay algunos que pretenden ganar la Guerra Civil, 40 o no sé cuántos años después de haber terminado”. No extraña saber, entonces, que UPN y PP han sido los dos únicos partidos no firmantes del manifiesto NAVARRA POR LA LIBERTAD Y POR LA DEMOCRACIA. NO AL FASCISMO.

Por todo ello la juventud navarra tiene que estar presente en la movilización del sábado 19 a las 17.30 en el bloque de la estatua de los fueros. Jugando ese papel referente como tantxs jóvenes que lucharon por las libertades durante la Guerra Civil y la dictadura franquista.

Frente al sistema capitalista y heteropatriarcal que nos roba el futuro y frente a las soluciones ilusorias que proponen estas extremas derechas xenófobas, plantemos cara. Defendamos nuestras libertades y nuestros derechos contra este fascismo que se va extendiendo.

Lxs jóvenes seguimos en la lucha antifascista al grito de ¡No pasarán!

Firmantes/Sinatzaileak:

Circulo Gazte Navarra, Área de juventud de IU, Iruñeko Alde Zaharreko Gaztetxea, LuGaTiBe, Ikasle Abertzaleak, Eraldatu, Gazte Komunistak eta Ernai.

One thought on “Kolore guztiak faxismoaren aurka |Por las libertades, contra el fascismo

UTZI ERANTZUN BAT - DEJA UN RESPUESTA

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s