Home

leioa

Borroka garaia da! webgunerako kolaborazioa, egileak: Ernai , Ikasle Abertzaleak (Iruñerria)

Azaroaren 24ko EHUko errektoradutza hauteskundeen harira, Iruñerriko gazte eta ikasleok mobilizazioan parte hartzeko deialdia egitearekin batera, Leioara joateko autobusa eskainiko dugu.

Elkartasun eta babes eskaintzak batzen gaitu mobilizazioan parte hartzeko. Gazte mugimendua bere osotasunean jarri behar dugu erdigunean. Hau da, kasu honetan EHUko ikasleei modu zuzenean eragiten dizkieten zapalkuntzek, EHko mugimenduen arteko elkar saretze eta babesaren bitartez gainditu beharko ditugu eta gazte langile guztiok zapalkuntza mota ezberdinei aurre egitea helburu, borroka sektorialak indartzea elkartasun sare gisa.

Hau esanda, EHUko Ikasle Mugimenduak momentu honetan EHUko hauteskundeei begira egindako adierazpenei babes osoa ematen diegu. Guk ere, egungo unibertsitateak birproduzitzen duen eredu kapitalista-hetaropatriarkalarekin hausteko hautua egiten dugu: Eredu bat zeinetan jakintza merkatuaren mesedetara jartzen den, ezartzen diren tasa altuak direla eta askori unibertsitatean ikasteko aukera ukatuz. Honekin batera, EHko ikasguneetan euskaraz ikasteko eskubidea ere aldarrikatu nahi dugu. Hau da, euskal langile herriaren mesedetara egonen den hezkuntza ez merkantilizatua eraiki arte, jarraituko dugu lanean.

Ezinbestekoa ikusten dugu herri mugimenduko espresio desberdinetatik horrelako babesak eman daitezen. Beraz, herri sektoreen babes politikoa eta elkartasun mobilizatzailea bermatzea ezinbestekoa dugu.

Autobusa Hiru errege hoteletik goizeko 09:30 atera eta Leioatik arratsaldeko 17:00etan itzuliko da. Sarrerak Iruñeako herriko tabernan egongo dira salgai.

Gora Euskal Herriko gazteria!
Gora Euskal Herriko Ikasle Mugimendua!
Gora Euskal Herri Langilea!

UTZI ERANTZUN BAT - DEJA UN RESPUESTA

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s