Home

Borroka garaia da! webgunerako kolaborazioa, egilea: Alde Zaharreko Gaztetxea

Duela astebete, Alde Zaharreko Gaztetxea desalojatu zen isilpean eta Gaztetxearen erabiltzaileei aurre-abisurik eman gabe. Desalojoa baino lehen Udalarekin izandako prozesuan gertatutakoari buruzko hainbat kontakizun faltsu zabaldu dira eta, testuinguru horren baitan, deslegitimazio soziala sortu da, kasu batzuetan irainak izatera iritsi arte. Egoera ikusita, gure iritzia azaleratzeko, prozesuan funtsezkoak iruditzen zaizkigun puntuei buruzko azalpenak eman nahi ditugu:

Konpainia 3.a okupatu ondoren, eta jakinaren gainean egonik eraikin horren jabeek, Nasuvinsak eta Nafar Gobernuak, modu isilean bada ere, desalojatu nahi gintuztela, Udalarekin negoziazioak abenduan hasi ziren. Urtarrilean, Gaztetxeko Asanbladak Udalak eskainititako aukeren artetik Kaparroso Txaletera lekualdatzeko erabakia hartu zuen. Era berean, Udalak urtebeteko erabilerarako lagapena proposatu zuen, ondoren lehiaketa publikora ateratzeko, eta eraikina gazteek era autogestionatuan erabiltzeko udal- ekipamendu bat izan zedin.

Hasieratik epeak aldakorrak izanik eta horiek betetzen ez zirenez, horrek deskonfiantza- giroa sortu eta prozesuari buruzko zalantzak areagotu zituen.

Gune horren erabilera-lagapena emateko bi betebehar zeuden: batetik, erabilera-lagapen kontratua, eta bestetik, Udalak eraikin berrira joan aurretik egin beharreko obren lizentzia, gunea aipatutako lagapen publikora egokitzeko. Horri dagokionez, lehiaketarekin eta prozesuaren zenbait atalekin ados egon ez arren, negoziaketetan murgildu ginen. Negoziaketa horien baitan, abokatu batek lagundurik, bi proposamen luzatu genizkion Udalari: alde batetik, EHko zenbait Gaztetxeren esperientziatan oinarritutako hainbat lagapen-kontratu; eta bestetik, gure proiekturari eta eman nahi zioten erabilerari egokituko zitzaion obra-proiektua. Udalak bi proposamenak atzera bota zituen. Bata udal- ekipamendura egokitzen ez zelako, eta bestea, udal-legedia betetzen ez zuelako eta egokitzapen-obren dimentsioagatik. Apirilean, hortik hiru hilabetera emango den lekualdaketa data berri bat proposatzen digute, eta Udalari jakinarazten diogu Nafarroako Gobernuak eta Nasuvinsak presiopean gintuztela (17 identifikazio eta prozesu judizial baten irekiera zirela eta). Ekainaren 18an, Gaztetxeko Asanblada Kaparrosoko Txaletera lekualdatzea erabaki zen, egoera edozein izanik ere. Gure lagapen-kontratuari muzin egin ondoren, hurrengo hilabeteetan Udalak lagapen-kontratu berri bat helarazi zigun, eta kontratu horrekin erabat ados egon ez arren, onartu egin zen, egoerak aurrera egin ahal izateko. Ekainaren 17, azken orduan eta desalojoaren mehatxupean, aurrez adosturik ez zegoen beste prekarioko lagapen-kontratu bat sinatu genuen.

Lekualdatu ondoren, eta honezkero ohituta gauden instituzioen paralisi eta isiltasunagatik, asanbladak erabaki zail bat hartu zuen: proiektuak aurrera jarraitzeko udan zehar eraikina egokitzen hastea. Egun hauetan zehar egondako nahasmen eta gaizkiulertuak saihesteko, azpimarratu eta argi utzi nahi dugu ez zela eraikinaren egiturari dagokion osagairik bota,eraikinak egitura perimetrala baitu; eta, horretarako, otsailetik Udalarekin diseinatzen hasi ginen proiektua jarraitu genuen, gainbegiratze teknikopean. Eraikinaren ezegonkortasuna ez dute egindako obrek eragin, baizik eta eraikinak ez zuelako beharrezko eta berezko ezaugarririk, eman nahi zitzaion egoera berrira egokitzeko. Horri dagokionez, hiru gauza ditugu aipatzeko: hasteko, gainbegiratze teknikopean gunearen egokitzapena egiteko beharrezko neurriak hartu zirela; ondoren, instituzioen legedian eta datuetan oinarrituz edukiera errespetatzeko protokoloak martxan jarri zirela; eta azkenik, eraikinaren alderdi teknikoei dagokienez arduraz jokatu genuela.

Egoera ikusita, GeroaBaik hitzarmena eteteko mozioa aurkeztu zuen, eraikinaren ezegonkortasunagatik eta kontratua ez betetzeagatik, berau ixtea eskatuz. Azaroaren 14ean, joan den astelehenean, UPNren eta PSNren botoekin batera mozioa onartzen da. Azkenik, asteartean, azaroaren 15ean, asanbladari aurre-abisurik eman gabe, udaltzaingoa bidali zuten Gaztetxeko zerraila aldatzera, hiri honek ezagutu duen desalojorik isilena eraginez. Horrela, etenik gelditzen da aspalditik gauzatzeke zegoen gazte eta herri mugimenduetatik abiatutako proiektua.

Salaketa horien aurrean, hainbat galdera ditugu luzatzeko: ez al da legezkoa eraldaketa sozialaren alde lan egiten duten kolektibo eta pertsonen auto-antolaketa, paralisiaren eta instituzioekin emandako komunikazioaren aurrean, edozein izanik ere azken horien kolorea? Are gehiago: mugatu al daitezke mundu legal hau modu erradikalalean eraldatzeari lotutako prozesu autogestionatuak, legeak herriaren zerbitzura ez dauden arren?

Prozesu honek benetan atzean gordetzen duena instituzioen eta herri mugimenduaren arteko tentsioa eta dialektika dira. Eta ziur gaude, dudarik gabe, herri mugimendua bera egon behar dela gizarte honen eraldaketa erradikalaren buru.

Azkenik, aldarrikatzen dugu Gaztetxearen proiektua auzoaren eraldaketa sozialaren alde ari dela lanean, eta ez duela borroka horretan etsiko. Horregatik, alde batetik, Udalari exijitzen diogu gertaerei buruzko haien bertsio faltsua atzera botatzeko, Udalak berak hein batean bertsio hori zabaltzen lagundu baitu. Bestalde, abenduaren 2an Alde Zaharreko Gazte mugimenduaren proiektua ezagutzea eta bertan parte hartzera dei egiten dizuegu, eta abenduaren 3an ospatuko den gaztetxe eta gune autogestionatuen alde, eta desalojoen aurka, burutuko den mobilizazioan parte hartzera gonbidatzen zaituztegu.

Gaztetxeak defendatu! Auzo bat, gaztetxe bat! Autogestioa aurrera!

UTZI ERANTZUN BAT - DEJA UN RESPUESTA

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s