Home

portadaes-eu3

(Debajo en castellano)

Borroka garaia da! webgunerako kolaborazioa, egilea: Askapena

Duela hilabete batzuk Siria eta Ekialde Hurbilean gertatzen ari diren gatazkak ulertzen laguntzeko txosten bat argiratau genuen, bertako historia eta gako geoestrategikoak aztertzen dituena. Oraingo honetan Latinoamerikan gertatzen ari diren gertakariei so, txosten berri bat argitaratu dugu bertako herrien egoerak ulertzen laguntzeko.

Deskargatu hemen:

Latinoamerika bidegurutzean

Dokumentu honen bitartez, gaur egun Latinoamerika jasaten ari den egoera ezegonkorraren analisia egiteko gakoak eskaini nahi ditugu. Historian zehar kontinente honetan eman diren prozesu politikoek markatu dituzte, besteak beste, gure erakunde internazionalistaren praktika eta lehentasun politikoak, hala nola, 60ko hamarkadako Kuba iraultzaileak, 80ko Erdialdeko Amerika errebeldeak, 90eko indigenismo zapatistak eta XXI. mendean indartutako iraultza bolivartar eta kontinentalak.

Hori guztiagatik, beharrezkoa eta premiazkoa ikusten dugu irakurketa hau egitea, esperientzia horien balantze zehatzik egiteko asmorik gabe, baina Latinoamerikako herri errebeldeen gaur egungo egoeraren kritika egiterakoan errealitate hauek kontuan hartuaz.

Zentzu honetan, gure ustez, tokiko oligarkiek eta Europa eta AEBen inperialismoak kontinenteko borroken zikloa behin betiko ixteko egiten dituzten ahaleginetan dago egungo egoera ulertzeko gakoa. Borroka ziklo honen hastapenetatik indarrean dagoen berrezarpen inperialista eta neoliberalaren proiektuak azken fasean sartzeko aukera eta beharra topatu ditu, barne-arrazoi eta, bereziki, kanpo-arrazoi desberdinak direla eta. Planteamendu honen helburu estrategikoa bere atzeko patiotzat duenaren gaineko kontrol absolutua da; eta horretarako, Latinoamerikaren integrazio eta burujabetza prozesu historikoaren motor politiko, ekonomiko eta ideologikoa izan dena, Venezuela bolivartarra, suntsitzea funtsezkoa da.

Beraz, gaur egungo egoeraren gakoak ulertzeko, lehenik eta behin, neoliberalismoak azken herriborroka zikloa hastean jasan duen porrot politikoideologiko historikoari erreparatu behar diogu, herri mugimendu eta herri gobernuek errotik aldatu dituzten kontinente mailako indar korrelazioen inguruan hausnartuz.

Abya Yalako herrien aurrerapen historikoari errepasoa egin ondoren, inperioak martxan jarritako kontraerasoak aztertzeari ekingo diogu; izan ere, egungo mundu mailako kapitalismoaren krisi estrukturalaren markoan, inperioak Latinoamerikako herri sektoreek bereganatutako botere-guneak behin-betiko berreskuratzeko beharra baitu.

Bukatzeko, alde batetik, borroka ziklo horretatik jasotako irakaspen nagusiak, eta bestetik, Euskal Herriko praktika internazionalistarentzako lehentasun izan behar duten ekintza ildoak azalduko ditugu.


Hace unos meses publicamos un informe sobre el conflicto en Siria y Medio Oriente analizando sus claves históricas y geoestratégicas. Ahoran mirando hacia Latinoamérica, publicamos un nuevo informe para poder ayudar a entender la situación que atraviesan los pueblos de ese continente.

Descárgalo aquí:

Latinoamérica en la encrucijada

Mediante este documento queremos ofrecer claves de análisis de la convulsa situación que atraviesa actualmente el continente latinoamericano. Un continente cuyos procesos políticos, desde la Cuba revolucionaria de los 60, la Centro América rebelde de los 80, el indigenismo zapatista de los 90 y la revolución bolivariana y continental de la primera década del siglo XXI, han marcado, entre otras, la práctica y las prioridades políticas de nuestra organización internacionalista.

Por todo ello, entendemos necesario y urgente realizar esta lectura en la que, sin pretender hacer un balance pormenorizado de todas estas experiencias, sí tenerlas en cuenta a la hora de abordar la crítica situación actual por la que transitan los pueblos rebeldes latinoamericanos.

En este sentido, consideramos que la clave fundamental de la situación actual reside en la tentativa por parte de las oligarquías locales y del imperialismo estadounidense y europeo de cerrar definitivamente el ciclo de lucha continental abierto en las últimas dos décadas. Un planteamiento de restauración imperialista y neoliberal presente desde los mismísimos inicios de este ciclo de lucha pero que, por razones internas y, sobre todo, externas, ha encontrado la posibilidad y la necesidad de adentrarse en su fase definitiva. Un planteamiento cuyo objetivo estratégico de control absoluto de lo que considera su pato trasero pasa por derribar lo que ha sido hasta el día de hoy el motor político, económico e ideológico del histórico proceso integracionista y soberanista latinoamericano: la Venezuela bolivariana.

Por lo tanto, para entender las claves de la situación actual tendremos que detenernos en primer lugar en el histórico quiebre político-ideológico sufrido por el neoliberalismo con la apertura de este último ciclo de luchas donde movimientos y gobiernos populares cambiaron radicalmente la correlación de fuerza a nivel continental.

Una vez repasado este histórico avance de los pueblos del Abya Yala, nos adentraremos en analizar la contraofensiva desencadenada por el imperio que, en el marco actual de crisis estructural del capitalismo mundial, se ve obligado a recuperar definitivamente los espacios de poder arrebatados por los sectores populares latinoamericanos.

Finalmente, en tercer lugar expondremos, por un lado, las principales enseñanzas que extraemos de este ciclo de lucha y, por otro, las prioridades en cuanto a línea de actuación de cara a estos procesos en la práctica internacionalista en Euskal Herria.

UTZI ERANTZUN BAT - DEJA UN RESPUESTA

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s