Home

Gasteizko Unibertsitateko Emakume Taldea (GUET)

Bihar EHUko errektorea hautatzeko hauteskundeen harira Gasteizko Unibertsitateko emakume taldeak eginiko irakurketa, eta Leioako manifestazio nazionalera joateko deia:

Bada jada denbora bat, EHU eta unibertsitate eredu honen aurka gaudela aldarrikatzen gabiltzala. Bereziki azken aste hauetan gure aldarria ozenago entzun da, azaroak 24ko mobilizazioaren harira egin ditugun aldarrien ondorioz.

Azaroak 24n ondo jakingo duzuen bezala, errektoretzako hauteskundeak izango dira, sistema kapitalista heteropatriarkalaren tresna den unibertsitate eredu honen aginte makila aldatuko da bertan. Nekane Balluerka da hautagai bakarra, eta behin eta berriz ari zaizkigu lehen emakume errektorea izango litzatekeela errebindikatzen. Guk, ikasle feministok ordea, ez dugu ezer ospatzekorik ikusten, hautagaia emakumea izanda ere.

EHUn sexu/ genero bereizketak, emakume langile izatearen ondoriozko esplotazioak… egunero bizi behar ditugun zapalkuntzak dira. Gaur egun jasaten ditugun diskriminazioaren adibide ugari aurki ditzakegu, nahiz eta Berdintasun Planak martxan egon edo EHUk Berdintasunerako Zuzendaritza bat eduki. Komun-komunen gaiarekin has gaitezke; bertan neska-mutil dikotomiak bereizten dira, bi genero horietan bere burua kokatzen ez duten subjektuak ahaztuta, bestalde, neskok komunen barruan egon behar izaten dugu ezkutuan, mutilek beraien faloarekin zerikusia duten intimitateak agerian egin ditzaketen bitartean (maskulinitate hegemonikoaren adibide argia) -. Bestetik, aurreko astean astebeteko greba egin dute EHUko garbitzaileek, lan hau ez dago inondik inora baloratua, eta lan baldintza penagarrietan aritu behar dira lanean. Langile klasearen esplotazioaren adibide argia dugu bada, EHUren zikinkeria  guztia garbitu behar duten emakume langile hauena.  Adibideen zerrenda hau amai ezina izan daiteke; edukietan emakumeen izenik ere ez agertzean (emakumeak non ziren, gizonak gerran zebiltzan bitartean? Edo filosofian aritutako emakume guztiak?) , irakasleek duten ez jakintasuna hezkidetzaren arloan, etab.

Batzuek diote ordea, hemen aipatzen ari garen egoera diskriminatzaile hauek guztiak, pixkanaka- pixkanaka alda daitezkeela, eta urrats txikiak ematen ari direla EHUren barnean. Hau ordea ezinezkoa da, sistema kapitalista heteropatriarkal honen tresna izanik EHU bera. Ezinezkoa izango da benetako parekidetasuna, eta beraz, sistema heteropatriakalaren deuseztatzea, elite burgesaren alde arituko den unibertsitate batean.

Aipatutakoagatik, guk ez dugu ospatzen hurrengo errektoregaia emakumea izatea. Emakume batek unibertsitate eredu honen agintea hartzeak, sistema kapitalista heteropatriarkala sostengatzen jarraituko duen beste emakume bat izatea dakarrelako. Baliteke, plan hezkidetzaileei jaramon handiagoa egitea, eta baliteke lortzea historian emakume baten izena aipatzea. Baina hau ez da gure garaipena izango, errektore berriak, izan emakume izan gizon, oraingo diskriminazioarekin, esplotazioarekin, eta langile klasearen interesei uko eginez jarraituko baitu. Baliteke hau unibertsitate eredu honen garaipena izatea eta Berdintasun neurri batzuk hartuz, feminismo faltsu bat helburu duenarentzat, baina ez guretzat.

Guk, ikasle feministok argi dugu, gure benetako askatasuna EHUren eta sistema honen baitan lortzea ezinezkoa izango dela. Boterea zeinen esku dagoen ez baita garrantzitsua kasu honetan,  botere hau lan merkatuaren logikatik gidatua eta ulertua izango den bitartean eta  zapalduak berdinak izaten jarraitzen badugu. Hortaz, gure hautua unibertsitate eredu honekin amaitzea izango da, guk geurea eraikitzen hasteko garaia delako, eta helburu neoliberaletatik haratago, bizitzea merezi duen bizitza baten jabe izateko. Emakume langileen beharrak kontuan izango dituen, eta guztiok modu aske batean harremanduko garen eredu hori eraiki nahi dugulako guk geuk. Inongo zapalkuntzarik ez dugulako onartuko.

Beraz, azaroak 24ko mobilizazio nazionalera joateko deia egiten dizuegu. Arazoa ez baita, errektorea gizona edo emakumea izan, unibertsitate eredu heteropatriarkal eta klasista baizik!

Gora borroka feminista!

Gora ikasle borroka!

orokorra-724x1024

One thought on “Arazoa ez baita, errektorea gizona edo emakumea izan, unibertsitate eredu heteropatriarkal eta klasista baizik

UTZI ERANTZUN BAT - DEJA UN RESPUESTA

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s