Home

jfkh

Borroka garaia da! webgunerako kolaborazioa, egilea: JFKZko Ikasle Abertzaleak, Gasteiz

Ikasle talde batek jarduera fisikoen eta kirolen inguruko hausnarketa bat publiko egin du

2015-2016 ikasturtean Euskal Herriko Unibertsitateak Gasteizen duen Jarduera Fisikoen eta Kirolen Zientzien graduko ikasle batzuk Euskal Herrian haien ikasketa ildo denak bizi zuen egoera zein zen jakiteko gogoz hausnarketa talde batean bildu ziren.  Gaurdaino lanean jarraitu du talde horrek eta orain arteko lanaren emaitzatzat aurkezten digute “Jarduera Fisikoen eta Kirolen Hausnarketa” txostena.

Gaur egungo unibertsitate ereduari kritika zorrotza egiten dion ikasle talde honek, 2015eko udazkenean hartu zuen bere kabuz hausnarketa talde bat sortzearen erabakia. Graduaren gabeziei erreparatuta,  formakuntza kritiko bat jasotzearen nahiari zor zaion erabakia hain zuzen. Fakultatean ordurako antolatuta zegoen Ikasle Abertzaleak antolakundearen talde bat eta honek landatu zuen lehen hazia. Gaur arte, jende kopurua bikoiztu egin da lantaldean eta taldearen norabidea galaraztetik urrun sendotu egin da hausnarketa ildo hau.

Hamaika bilera, tailer eta afari-eztabaidaren  lehen fruitu publikoa dugu aurkezten diguten lehen txosten hau. Bertan, emandako eztabaiden edukiak biltzeaz gain, antolatutako tailer eta mahainguru ezberdinen ondorioak txertatu nahi izan dituzte berau aberasteko asmoz. Besteak beste, Fakultatean bertan Herri Unibertsitatearen baitan antolatutako tailerra eta Ernai gazte antolakundeak 2016an antolaturiko Gazte Danbadan izandako mahaingurua aipa genitzake hemen.

Ateratako ondorio guztiak sozializatzeko beharra hasiera hasieratik nabaritu zuten ikasleek egun gizartean ildo honekiko dauden jarrera lauso eta ziurgabeen aurrean. Txostenaren helburua “ Jarduera Fisikoek eta Kirolak gizartean duten papera ulertzeko hausnarketak eragiteaz gain, gure ikuskera zabaldu eta eredu berri baten beharra azpimarratzea ” dela diote eta“ eztabaida gizarteratzeko kritika zehatz baten beharra” ikusita garatu dutela idatzia.

Dokumentu hau ahalik eta jende gehienari iristeko, hainbat aurkezpen data finkatu eta prozesuaren eta dokumentuaren inguruko azalpenak emango dituzte hainbat tokitan. Honen harira, abenduan 9,10 eta 11n Barañainen izango diren “Gazteraiki” topaketetan era aktibo batean parte hartuko dute, prozesuari jarraipena emanez.

Ikasle talde honek azaldu digunez, dokumentua ez da behin betikoa inolaz ere; eztabaidak eta ekarpenak eragitea du helburu. Aurrera begira egiteke lan asko dagoela azpimarratu digute irribarretsu, eta deia luzatzen diote Jarduera Fisikoa eta Kirolen inguruan interesa duen orori bide luze bezain aberasgarri honi heltzeko.

Harremanetarako kontaktua: gorajfkz@gmail.com  


Txostena

AURKIBIDEA

1. SARRERA – Prozesua – Zer egin dugu – Zergatik

2. TERMINOLOGIA  – Kirola eta Jarduera Fisikoa bereizten  – Praxiologia motorra

3.  JARDUERA FISIKOA ETA KIROLAREN EZAUGARRIAK GAUR EGUN 3.1.  ERRENDIMENDUA/ERREKORRA: “Citius, altius, fortius” 3.2.  EREDU EREDUGARRIA?   – Sexu bereizketa   – Gorputz ideala   – Baloreak 3.3.  KOMUNIKABIDEAK, GLOBALIZAZIO IDEOLOGIKOA ETA MASAK 3.4.  FUNTZIO ALIENATZAILEA ETA “OPIO DEL PUEBLO”: “Pan y circo” 3.5. NATUR INPAKTUA

4.     EREDU TEORIKOAREN PROPOSAMENA 4.1.  ONGIZATEA eta BURUJABETZA 4.2.  OSASUNA; FISIKOA eta PSIKIKOA 4.3.  HARREMANAK 4.4.  KOLEKTIBOA eta LEHIA 4.5.  AISIA 4.6.  PAREKIDETASUNA 4.7.  ZAPALKUNTZA HIRUKOITZA   – Genero ikuspegia   – Klase ikuspegia   – Nazio ikuspegia

5. ERAIKUNTZARA SALTO

6. GEHIGARRIAK

Txostena irakurri (pdf)

UTZI ERANTZUN BAT - DEJA UN RESPUESTA

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s