Home

cx5ft2ywgaesvl9

Borroka garaia da! webgunerako kolaborazioa, egilea:  Sakanako gazte mugimendua

Prentsaurreko honetan agertzen garenak, Altsasu eta Sakanako gazteak gara, eta honakoa adierazi nahi diogu Euskal Herriko gazteriari.

Azken asteetako gertakarien harira, Adur, Aratz, Jokin, Oihan, Julen, Iñaki eta Jon Ander espetxeratuak izan dira. Horretaz gain, Ainara, Aritz eta adin txikiko bi gazteen etorkizuna ere jokoan dago kasu honen barruan, nahiz eta momentu honetan kalean egon. Ez dira izenak bakarrik, gure lagunak,anai-arrebak,klasekideak, taldekideak, gaztetxeko lagunak, kuadrilakoak… dira, eta gurekin nahi ditugu.

Badakigu herri honetan zer suposatzen duen gaztea izateak, zenbaezinak dira gazteok jasan behar izan ditugun erasoak, atxiloketak, torturak eta espetxeratzeak, gure izaera errebeldea dela eta. Gazteok izan gara estatuaren makinariaren jopuntu nagusia. Gazteriaren kriminalizazioa gogor salatzen dugu. Eraso honen aurrean, argi utzi nahi dugu ez gaituztela isilduko eta ez gaituztela geldituko.

Komunikabideek jokatu duten paper negargarria azpimarratzekoa da ere, beraiek jokatu duten paper manipulatzailea salatu nahi dugu, haiek izan baitira gertakizunak sobredimentsionatzeko eta giroa lokazteko ahaleginik handienetarikoa egin dutenak. Aipagarria da komunikabide ezberdinek jokatutako salatari lanak, izen ezberdinak publiko eginez, Altsasuko bizilagun ezberdinak kriminalizatuz, eta herria beraren izena zikinduz. KOMUNIKABIDEAK MANIPULATZAILEAK.

Epaile naturalak epaitzeko eskubidea eskatzen dugu, hortaz kasua nafar epaitegietan ebaztea eskatzen dugu. Entzutegi nazionalean bere eskubideak bermatuko ez direlakoan, eta bere oinarrizko eskubideak bermatu daitezen, auzia nafar epaitegietan ebaztea eskatzen dugu. Gainera, badakigu Espainiar entzutegi nazionalak nola jokatzen duen Euskaldun gazteekin, zigor neurrigabeak jarriz eta gainontzeko gazteriari beldurra sartu nahian. ENTZUTEGI NAZIONAL FAXISTA HORRETAN EPAIKETA EGITEA EZ DUGU ONARTUKO.

Arrazoi hauengatik eta beste hamaika arrazoirengatik, lehen bait lehen nahi ditugu gure artean, gaztetxean, ikastetxeetan, lanean, familia eta lagunekin. Espetxeratuak lehen bait lehen askatzea exijitzen dugu. GURE ARTEAN NAHI ZAIUZTEGU, MAITE ZAITUZTEGULAKO ETA GUREKIN BEHAR ZAITUZTEGULAKO

Adierazpen honekin, une latz eta gogor hauetan gure elkartasun beroena eman nahi diegu espetxeratuei baita familia eta lagun guztiei ere. Edozein laguntza eta babes emateko prest gaude. ZUEKIN GAUDE.

Horregatik, larunbat honetan, azaroak 26an, Altsasun egongo den manifestazioan parte hartzea eskatzen diogu Euskal Herriko Gazte orori. Altsasun gertatu dena Sakana, Nafarroa edo Euskal Herriko beste edozein lekutan gertatu zitekeelako. Gazteriaren aurkako erasoa izanagatik gazteria guztia Altsasura etortzea bideratzen dugu.

ARATZ, ADUR, JON ANDER, JOKIN, JULEN, IÑAKI ETA OIHAN ASKATU! ETXEAN NAHI ZAITUZTEGU, HEMEN BEHAR ZAITUZTEGU!

MUNTAI POLIZIALIK EZ! EZ ZAITUZTEGU NAHI, EZ ZAITUZTEGU BEHAR!

UTZI BAKEAN ALTSASU, SAKANA, NAFARROA ETA EUSKAL HERRIA!

EZ GAITUZUE GELDITUKO!!


Borroka garaia da! webgunerako kolaborazioa, egileak: Ernai, Ikasle Abertzaleak

“Titular guztiak guri buruz dira baina ez digu inork ezer ere galdetu” Berri Txarrak taldeak kantatzen dituen hitzak ezin hobeto egokitzen dira Altsasuko egoerari. Ezin hobeto antolatutako zirko mediatikoari esker, Altsasu, bere gazteria eta herri mugimendua jo puntuan jarri ditu oligarkia mediatikoak.

Herri honetako pasarte ilunenak idatzi ditu Guardia Zibilak baina hedabide askok lan handia egin dute dena manipulatzen. Poliziaren gezurrezko bertsio ofiziala jaso, titulua jarri eta inprentara zuzen-zuzenean. Lan profesionala. Gazteok aspaldi ikasi genuen ordea, lerro arteak irakurtzen, hitzen sakonera argitzen, gezurrak gezur direla pentsatzen.

Jakin badakigu zer den gazte konprometitua izatea Herri honetan. Eta jakin ere badakigu zein izan den Guardia Zibilaren jarrera gazteekiko. Horregatik, zeuden Altsasuko gazteak aldez aurretik jo puntuan. Horregatik, erabili dituzte tabernako gertakariak Euskal Herriak bizi duen salbuespen egoera berresteko.

Muntai polizial, zirko mediatiko eta antzerki politiko-judizialak sortutako zurrunbiloaren erditik, gure babes osoa bidali nahi diegu espetxeratutako zein inputatutako gazteei eta beraien senideei. Gure babes osoa doakie baita Altsasun egunero-egunero borrokan dabiltzan gazte guztiei, haien konpromisoa balorean jarriz.

Horregatik, Azaroaren 26an Altsasun ospatuko den manifestazioan parte hartzeko deia luzatu nahi diogu Euskal Herriko gazteriari. Zabaldu dezagun azaroaren 23an heziguneetan gure elkartasun keinuak!

Kriminalizaziorik ez!

Utzi bakean Altsasu! Utzi Bakean Euskal Gazteria!

UTZI ERANTZUN BAT - DEJA UN RESPUESTA

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s