Home

ikasle

Borroka garaia da! webgunerako kolaborazioa, egilea:  Ernai

Gaur, Azaroak 24, EHU-k errektoretza hauteskundeak ospatuko ditu. Tartean, erabat desitxuratutako eztabaida politikoa. Hainbat hedabideen borondatea argia izan da: ikasle aldarriak kriminalizatu eta eztabaida politikoa desitxuratu.

Bide horretatik, ikasle mugimenduak gauzatutako protestaldien bueltan eztabaida areagotu da, baina inondik inora ez dute nahi izan ikasleon hitza eta aldarrikapenak eztabaida politikoaren zentroan kokatu. Zer dela eta desbideratu nahi izan da eztabaida? Zer dela eta ez dira aintzat hartu ikasle mugimenduak azken urteetan plazaratutako eskakizun eta aldarrikapenak? Zer dela eta ez zaio ikasleriari hitza ematen?

Eztabaida politikoa unibertsitate ereduaren inguruan eta ikasleon bizi baldintzen inguruan garatu ordez, delako adierazpen askatasunaren inguruan eman da. Ekimen konkretu batzuei oihartzun mediatiko-politikoa eman zaie, arazoaren erroaren inguruko eztabaida publikoan sakondu ordez. Manipulazioaren zurrunbiloa ez da berria, Altsasun daukagu adibide garbi bat. Horrek dakarren ondorien inguruko erantzukizun politikoa denon ardura da.

Azken urte luzeetan ez zaio ikasleon aldarri bati ere men egin eta unibertsitate eredu bat publikoki salatzea ez da merke atera sekula. Garai bateko “irakasle kaleratuen” protestaldi masiboak, Bologna inposatu zuteneko Leioako seguraten porra kolpeak, Gasteizko kanpusetan emandako jazarpen polizial konstanteak, Nafarroako ikasleen aurkako sarekadak…. Gaur da eguna zeinetan ikasleon hitza ez dela kontuan hartzen eta markatutako joko lerroetan gauzak aldatzea zailtasunez betea dagoen.

Premiazkoa da eztabaida politikoaren muinean unibertsitate eredua eta ikas baldintzak zentroan jartzea eta ikasleon hitza aintzat hartzeko bidea egitea. Horregatik, dei egiten diogu euskal gazteriari gaur Leioako kanpusa txiki utzi eta ikasle aldarriz betetzea.

Ikasleon hitza errespetatu! Ikasle mugimenduaren kriminalizaziorik ez!

Gazteok Euskal Eskola Nazionala!

UTZI ERANTZUN BAT - DEJA UN RESPUESTA

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s