Home

Borroka garaia da! webgunerako kolaborazioa, egilea: Ikasle Abertzaleak

Testu honen bidez, Leioako kanpusean Ikasle Mugimenduak burututako mobilizazioaren harira Ikasle Abertzaleok gure balorazioa egin nahi dugu. Interes politiko jakin batzuei jarraiki iritzi publikoa manipulatzeko helburuarekin hedabideek zabaldutako gezurrek gakartzate gaur hona; eta berau salatzeaz gain, beharrezkoa deritzogu Euskal Herriari  gertatutako argitzea eta Euskal Eskola Nazionalaren eraikuntzaren borrokan berrestea.

Lehenik eta behin, babes osoa erakutsi nahi diogu  Leioan atxilotua izan zen kideari eta bere baldintzarik gabeko askatasuna galdegiten dugu; ezpaitago inolako justifikaziorik bere aldarriak kaleratzeagatik ikasle bat era honetan atxilotua eta kriminalizatua izateko. Bestetik, argi adierazi nahi dugu beti egongo garela Euskal Herri Langilearen parte diren ikasle mobilizatuen aldean; Herri Mugimenduaren zein Ikasle Mugimenduaren antolakuntza eta borroka baitira Euskal Eskola Nazionala eraikitzeko bide bakarra. Horregatik, guztiz zilegi iruditzen zaigu ikasleriak Herri Aske baten eraikuntzan herriz herri zein fakultatez fakultate borroka egitea. Izan ere, behin eta berriro adierazi dugun bezala, ezinezkoa da egungo sistemaren baitan dagoen aparatuen bidez iraultza bat burutzea; hots, harremantze eredu kapitalista superatu ezean, ezinezkoa izango zaigu Herritik eta Herriarentzat izango den hezkuntza eredu bat eraikitzea.

Horrexek eraman zuen Ikasle Mugimendua Leioako kaleak betetzera, aldarri argi bezain zentzuzko bat mahi-gaineratzea ipar: UPV klase menperatzailearen bunibertsitatea denez, ez da sekula ikasleon beharrizanak asetzeko ez Hezkuntza Sistema Propio bat eraikitzeko baliagarria izango. Horrenbestean, ikasleon antolakuntza eta borroka ezinbestekoak izateaz gain, helburu horien lorpenerako bide bakarra direla. Horretaz jakitun eta hauteskundeen testuinguruan, Ikasle Mugimenduak bost aldarri gauzagarri galdegin zizkien errektoretza talde zahar zein berriari.

Errektoretzarako hauteskunde eguna genuen UPVn eta emaitzek argi erakusten dute ikasleek unibertsitate eredu zapaltzaile honen aurrean abstentziora jotzearen alde egin zuten hautua, zehazki ikasleriaren %95a abstenitu baitzen. Ez da kasualidadea gaurko titularretan datu hori ez aurkitzea, hauteskunde egunaren aurrean ikasleok egindako hautuak jasandako kriminalizaziorako saiakera kasualidadea izan ez zen bezala. Ikasleok beste behin erakutsi dugu ez dugula UPVren ariketa burokratikoetan parte-hartzeko asmorik. Aspaldi ikasi baikenuen UPV sistema kapitalista zapaltzailearen tresna bat dela, produkzio eredu dominantearen bizirauterako lan-esku merke eta kaulifikatua sortzea beste helbururik ez duena, jakintza eta horrek ematen duen boterea pribatizatu eta elitizatzearekin batera. Kalera atera behar gara borrokatzera eta borrokak eramango gaitu eraikitzera.

UPVren agindupean, eta beraien esanetan adierazpen askatasuna bermatzeko helburuaz, kanpusa eta bere inguruak goiz goizetik zipaioek hartuta agertu ziren, fakultateetako ate batzuk katez itxita eta segurtasun indarrak gainerako sarreretan. Manifestazioa hasi baino lehen presentzia eta mehatxu polizialek gora egin zuten. Hala ere, hori ez da berria, mobilizazioaren aurreko egunetan ohikoak izan baitira jazarpen eta jarraipenak. Gainera,  inoiz baino argiago geratu zen ikasleriak beharrezkoa duela bere aldarri, mobilizazio eta buruaren autodefentsa egitea. UPVk berriz, ikasleok burutu eta aldarrikatzen ari garen eraikitze borrokaren aurrean, ikasleok isilarazteko era bakarra indar polizialen, armen eta errepresioaren erabilera zela erakutsi zuen.

Manifestazioari dagokionez, 2000 pertsonak bete genituen Leioako kanpuseko kaleak, ikasleotatik haratago, Euskal Herri Langileko sektore desberdinetako kideen elkartasun eta laguntza ere izan genuelarik. Goraipatzekoa da, bereziki, Ikasle Mugimenduak eta bertako kideek adierazi zuten borrokarako hautua, UPVren aurrean Hezkuntza Eredu Propioa aldarrikatuz.

Historiak argi erakutsi digun bezala, sistemak bere “status quo”a mantentzeko manipulatu egiten ditu bai iritzi publikoa zein komunikabideak, berau kolokan jartzen dutenen aurka gupidarik gabe jotzen duen bitartean. Horren aurrean, dei egiten diogu Euskal Herriko ikasleriari errepresioaren kolpeen gainetik Euskal Eskola Nazionalaren eraikuntzan borrokan jarraitzeko. Dei egiten diogu ere Euskal Herri Langileriari borrokara batzera, zapalduon arteko elkarlaguntza eta elkartasuna oinarri lortuko baitugu bakarrik garaipena.

Bukatzeko, berriz ere atxilotutakoaren baldintzarik gabeko askatasuna galdegiten dugu, gure babes eta besarkada guztiak dioazkiola.

Ez dagoelako gure sugarra azpiratuko duenik, gora ikasleon borroka!

Jo Ta Ke Euskal Eskola Nazionala lortu arte!

Atxilotua askatu!

*Aipatu beharra dago, oharra idatzi ondoren atxilotua aske geratu dela.

UTZI ERANTZUN BAT - DEJA UN RESPUESTA

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s