Home

inter

(Debajo en castellano)

Borroka garaia da! webgunerako kolaborazioa, egileak: Julia Iglesias Lopez eta Xabier Lasa

Eragile hauek parte hartzen dute internazionalismoarekin bat dinamikan:

AldarriCATuz, Amig@s de la RASD, Askapena, Biladi, Bizilur, Círculo Bolivariano, Euskadi Cuba, Lumaltik, Mundubat, Newroz Euskal Kurdu Elkartea, Paz con Dignidad eta TxiapasEKIN Plataforma Vasca de Solidaridad con Chiapas

Internazionalismoarekin bat!” ekimenaren adierazpena EAEko gobernu eta Legebitzarrari

Dagoeneko bi hilabete igaro dira pasa den irailaren 25ean Eusko Legebiltzarrerako haustekundeak burutu zirenetik. Denbora tarte honetan alderdi politiko ezberdinek euren legebiltzar taldeak osatzen ikusi ditugu, gobernua osatzeko aliantzak egiten saiatu dira eta programa eta proposamen politiko ezberdinak komunean jarri dituzte.

Hauteskunde kanpaina hau hasi aurretik hamar bat eragilek parlamentuaren parean “Internazionalismoarekin bat!” dinamika aurkeztu genuen, alderdi politikoei gutxieneko minimo internazionalista batzuk betetzeko gonbitea luzatuz. Denbora honetan legebiltzarrean hautagaitza izateko aukerak zituzten alderdi politiko guztiekin harremantan jartzen saiatu gara. Horrela, EH Bildu eta Ezker Anitza formazioekin kontraste bilkura bana izan genuen, aurkezturiko minimoen dokumentu hori landu asmoz. Gainerako alderdiek ez diote bilera egiteko gure eskariari erantzun, eta beraz ulertzen dugu gure proposamenarekiko ez dutela inolako interesik.

Dena den, aurkeztu ditugun gutxieneko horiek elkartasunean edota berdintasunean oinarritzen diren nazioarteko politikak garatzea helburu duen edozein talde politikok bat egiteko modukoak direla uste dugu. Horregatik, aurretiaz alderdi politikoekin egin bezala, orain legebiltzar taldeei zein gobernuari dei egiten diogu “Internazionalismoarekin bat!” dinamikan adosturiko gutxieneko puntuak bete ditzaten.

Alderdi politikoekin hitz egingo dugunaz edo egingo diguten jaramonetik haratago, gobernuaren eta legebiltzar honen benetako izaera frogatuko duena nazioarteko politikei dagozkien ekintzen praktikak izango dira. Beraz, proposatzen jarraitzea izango da gure zeregina, edota derrigorrezkoa den kasuetan, aurkeztu ditugun gutxieneko puntu internazionalistak betetzen direla exijitzea. Zentzu honetan, ez dugu baztertzen beharrezko ikusten dugunetan mobilizazioekin erantzutea.

Horrela, euskal jendarteari dei egiten diogu gurekin batera datozen lau urteotan legebiltzarrean egingo den lana ikuskatzen jarraitzera, Euskal Herri internazionalista bat eraikitzea guztion betebeharra da eta.

Lau bloketan banatzen dira geure eskakizunak:

  • Herrien autodeterminazio eskubidea
  • Latinoamerikako prozesu eraldatzaileak eta jatorrizko herrien eskubideak
  • Esku-hartze inperialista eta errefuxiatuak
  • Komunikabideak eta gardentasun instituzionala


Declaración de la iniciativa “Internazionalismoarekin bat!” al nuevo parlamento y gobierno de la CAV

Han pasado ya dos meses desde las elecciones al Parlamento Vasco del 25 de septiembre. En este tiempo hemos visto como los diferentes partidos políticos han formado sus grupos parlamentarios, han tratado de buscar alianzas para formar gobierno y han puesto en común los diferentes programas y propuestas políticas.

Poco antes de que empezara la campaña electoral, una decena de organizaciones presentamos delante del parlamento la dinámica “Internazionalismoarekin bat!” para instar a los partidos políticos a cumplir unos mínimos internacionalistas. En este tiempo hemos intentado contactar con todos los partidos políticos que tenían posibilidad de acceder al parlamento. Así, hemos tenido una reunión de contraste con EH Bildu y Ezker Anitza con los que hemos trabajado el documento de mínimos presentado. El resto de partidos no han respondido a nuestra solicitud de reunión entendiendo que no tienen ningún interés en nuestra propuesta.

Aún así creemos que los mínimos que hemos puesto encima de la mesa deberían ser asumibles por cualquier grupo político que quiera establecer unas políticas internacionales de carácter solidario y de igualdad. Por eso, como antes hicimos con los partidos políticos, ahora instamos a los grupos parlamentarios y al gobierno a que cumpla con los mínimos internacionalistas consensuados desde “Internazionalismoarekin bat!” .

Más allá de lo que hablamos con los partidos políticos, o del caso que nos hicieran, entendemos que lo que nos demostrará de verdad el carácter del gobierno y de este parlamento será la política internacional en cuanto a las acciones que practique. Por lo tanto, será nuestro deber seguir proponiendo o, en el caso de que sea necesario exigiendo, que se cumplan los mínimos internacionalistas que hemos presentado. En este sentido, no descartamos dar respuesta en forma de movilización en el caso que veamos necesario.

A este respecto, invitamos a la sociedad vasca a que junto a nosotros y nosotras siga fiscalizando el trabajo que en el parlamento se vaya a hacer en los siguientes cuatro años, porque la construcción de una Euskal Herria internacionalista es deber de todos y todas.

UTZI ERANTZUN BAT - DEJA UN RESPUESTA

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s